HETEL

UGLE Eskolaren bisita Txekiar Errepublikara

HETELen erasmus plus beka bati esker, aste honetan Xabier Arratibelek, Urola Garai Fundazioko zuzendariak, Itziar Tolosak, UGLEko ortoprotesien arloko arduradunak eta I+G saileko Xabier Txurrukak, neurrira egindako ortesiak eta protesiak fabrikatzen eta merkaturatzen dituzten Plzeneko OTTO BOCK eta Ostravako HIGH TECH CENTRUM enpresak eta hiri bereko AHOL lanbide heziketako ikastetxea ezagutzeko aukera izan dute. Bisita horietan, neurrira egindako produktu horien manufaktura teknologiaren arteak duen egoera egiaztatu du UGLEk. Bi produktu berdin ez badaude ere, automatizazio-maila jakin batera iristea lortu da. 3D inprimaketak produktu bereziak fabrikatzeko aukera ematen du, 5 inprimagailurekin. Kabinete batek TPUko 50 barne-zola pare ere egin ditzake egun batean. Eskulana txantiloiaren ehun-estaldurara mugatzen da. Ostravaren kabinetean, nabarmentzekoa da produktuen akaberen kalitatea eta lan-metodoa, ortesikako eta ortoprotesikako produktu-gama guztiak barne. Ostravako AHOL ikastetxeak antolatu ditu bisita hauek. Lanbide-hezikeko ikastetxe honek oftalmologia, haur hezkuntza eta administrazioa espezialitateak ditu, besteak beste. Europa Ekialdeko Ortoprotesikako erreferentziazko ikastetxe honetan, gazte talde bakoitzak 4 urteko prestakuntza jasotzen du sektoreko profesional izateko. Esperientzia horren ondoren, UGLEk eta AHOLek interes handiz aurreikusten dute etorkizun hurbilean ekintza bateratuak egitea, hala nola ikasleen trukea edo ezagutza partekatzea.Halaber, ortoprotesika sektoreko enpresekin 4.0 industriarekin lotutako proiektuak garatzeko oinarriak ezarri dira.

ITALIAREKIKO LANKIDETZA INDARTUZ

HETELen egoitzako 3 pertsona Erromara joan dira ELIS Lanbide Heziketako ikastetxea eta Eataly enpresa bisitatzera #erasmusplus beka bati esker. Mundu osoan ezarrita dagoen enpresa horrek Dualeko ikasleak hartzen ditu. Gainera, José Ignacio Eguizabal EGIBIDEko zuzendari ohi eta gaur egun JRSko Nazioarteko Zuzendariondokoa denarekin biltzeko aukera izan dute, etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko. Gainera, bidaia honek Italiako Lanbide Heziketako sistema hobeto ezagutzeko balio izan du.

HETELERASMUSPLUS ARGAZKI LEHIAKETAREN SARIEN BANAKETA

Telmo Apellaniz, Somorrostro ikastetxeko ikaslea, eta Haizea Dorronsoro, Zulaibar ikastetxeko ikaslea, Durangoko HETELen egoitzara etorri dira gaur goizean #HETELerasmusplus argazki lehiaketako saria jasotzera. Bide batez, Sofian eta Palermon izandako #erasmusplus esperientzia nolakoa izan den kontatu digute. Biak bat datoz esperientzia ahaztezina izan dela. Rural Kutxako laguntza garrantzitsua dela ere esan digute. Abantean! Zorionak! Orain sariaz gozatzera eta zorte on zuen proiektu berrietan!

Maristak Durangoko elektronikako irakasleak Bremenen

HETELen mugikortasun bekekin Bremenera (Alemania) egindako bidaia honetan, Maristak Durangoko bi irakaslek, elektrizitatean eta elektronikan espezializatuak, Alemaniako Lanbide Heziketa sistema ezagutzeko aukera izan dute. Egonaldian, LHko ikastetxe bat bisitatu dute. Bertan, bertatik bertara ikusi dute Alemaniako hezkuntza teknikoan aplikatzen duten metodologia, eta Bremengo Unibertsitateko Teknologia eta Hezkuntza Institutua (ITB) bisitatu dute, LHko irakasleen prestakuntza-prozesua ezagutzeko. Honetaz gain, DEVIS4KE nazioarteko proiektuaren koordinatzaileekin biltzeko aukera izan dute, proiektuaren hurrengo fasearen plangintzan lan egiteko. Ekimen horrek Kenyara eramango ditu datorren uztailean, landa-eremuetako eskoletan eguzki-panelak jartzeko eta tokiko irakasleak beren hezkuntza-azpiegitura hobetzen gaitzeko eta komunitateak energia berriztagarrietan ahalduntzeko. Mugikortasuna eta ezagutza-trukea Erasmus+ bekei esker lortu dira, nazioarteko lankidetzak hezkuntzan eta garapen iraunkorrean duen eragin positiboa erakutsiz.

#erasmusplus ikasleak bisitatu ditugu Bulgarian

Joan den astean Bulgariara joan ginen gure ikasleak bisitatzera atzerrian egiten dituzten praktiken azken txanpan. Haien enpresetan eta ostatuan bisita egin genien,# Erasmus esperientziaren kalitatea zuzenean baloratzeko. Gure bazkideen bitartez, beste enpresa batzuekin biltzeko aukera izan genuen, lankidetza posibleen bideragarritasuna aztertzeko, eta enbaxadaren gonbidapen batera joan ginen, hezkuntza sailarekin hitz egiteko eta, horrela, etorkizunerako zubiak eraikitzeko. Abantean!

Estoniako energia-eraginkortasuneko esperientziak ezagutzen

Maristak Zalla eta María Inmaculada ikastetxeetako irakasleek hainbat bisita egin dituzte Estonian, HETEL partzuergoak kudeatutako Erasmus+ programari esker. Zehazki, honako hauek bisitatu  dira: – Viimsi Gaztelekua, Estoniako gobernuak gomendatua. Bertan, gazteentzako aukerak sortzen dira eta tokiko eta nazioarteko proiektuetan parte hartzen laguntzen zaie. – Parnumaa Vocational Education Centre Lanbide Heziketako ikastetxea. Lanbide Heziketako ikastetxe handi bat da, eta 1100 ikasle baino gehiago ditu. Bertan, Estoniako hezkuntza-sistema eta lanbide-prestakuntzako sistema hobeto ezagutzeko aukera izan dute (praktikak, metodologia, tailerrak…). – Tallingo Udalean hainbat bilera egin zituzten, bata eraginkortasun energetikoan zentratua (plastikoen birziklapena, bateriak, auto elektrikoak, eguzki-energia, eraikin eraginkorrak…) eta bestea eraikuntza adimendunari buruzkoa. Azken honetan, hiriko eraikin asko 2030a baino lehen berritzeko planen berri eman zieten.

Turinen inklusio alorreko praktika egokiak ezagutzen

HETELen #Erasmusplus beka bati esker, Otxarkoaga Prestakuntza ikastetxeko irakasleek Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe bisitatu dituzte Turinen (Italia) maiatzaren 21etik 25era. Ikastetxe horietan, ikasle etorkinei buruzko hezkuntza-teknikak aztertu dira, eta dibertsitate funtzionala duten ikasleekin nolako lana egiten duten Italiako Lanbide Heziketako sisteman.

HETELek Gipuzkoako 30 enpresa ingururen behar digitalak aztertu ditu irakasleak eta ikasleak gaitasun horietan prestatzeko

2025-2026 ikasturtean, “Ekoizpen-sektoreei aplikatutako digitalizazioa” derrigorrezko irakasgai berria izango da Euskal Lanbide Heziketan, nahiz eta Gipuzkoako HETELen ikastetxetan, proba pilotu gisa, 2024-2025 ikasturteko erronken parte gisa integratu nahi duten bi ziklotan: Administrazioa eta Finantzak eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. Gainera, etorkizuneko irakasgai honen edukiak euskal enpresen beharretara, kasu honetan Gipuzkoarrak,  gehiago doitzeko asmoz, HETELek, Gaiaren eskutik (Euskadiko Jakintza industrien eta Teknologia aplikatuen Elkartea), hogeita hamar bat enpresaren egoera ezagutu nahi izan du digitalizazioaren alorrean, baita arlo horrekin lotutako gaitasunen beharrak lanpostu ezberdinetan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko departamentuaren laguntzarekin egindako “Talentu digitala landuz Lanbide Heziketako erronka digitalari aurre egiteko” izeneko txostenean jaso dituenak. Proba pilotu honetan, Administrazio eta Finantzetako eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloetako lanpostuetako behar digitalak ezagutu dira. Eta familia horiek ematen dituzten ikastetxeak izan dira enpresekin elkarrizketatu direnak ziklo horietako ikasleek beren lanpostuen etorkizunari hobeto heltzeko garatu beharko lituzketen gaitasun digitalak antzemateko, irakasleak aldez aurretik horretarako prestatuz. Gaitasun digitalei buruzko txostena egin ondoren, prestakuntza-ziklo horietako irakasleentzako 30 orduko prestakuntza zehaztu da. Prestakuntza hori hainbat adituk eman dute, zeharkako gaitasun horiek ikastetxeen erronketan integratzeko bidean aurrera egin dezaten. Bi prestakuntza desberdin izan dira, profil horiek behar dituzten gaitasunak ere desberdinak baitira, baina, oro har, bi zikloek adimen artifiziala, zibersegurtasuna, bussines intelligence, errealitate areagotua edo datu-baseak bezalako gaiak jorratu dituzte. Azkenik, ikastetxeen arteko gogoeta saioa antolatu da hurrengo ikasturtean pausuak ematen hasteko.

PRODUKTU FARMAZEUTIKOAK, BIOTEKNOLOGIKOAK ETA ANTZEKOAK FABRIKATZEA

  Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzea PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua. Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko antolamendu- eta kudeaketa-lana. 2 Modulua. Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen kalitate-kontrola. 3 Moduloa. Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen eragiketak. 4 Moduloa: Bioteknologiako printzipioak. 5 Moduloa: Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen segurtasuna. 6 Moduloa. IIndustria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen arlo eta zerbitzu laguntzaileak. 7 Moduloa. Produkzio bioteknologikoko teknikak. 8 Moduloa. Produkzio farmazeutikoko eta antzeko produkzioetako teknikak. 9 Moduloa: Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen araudia eta kontrola. 10 Moduloa:Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak egokitzea eta biltegiratzea. 11 Moduloa: Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa. 12 Moduloa: Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko modulu arteko proiektua. 13 Moduloa: Ingeles profesionala 14 Moduloa: Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa  15 Modulua: Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna. 16 Modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala I 17 Modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala II. (63 o.) LORTUTAKO GAITASUNAK – Maila beheragoko edo kualifikazio gutxiagoko teknikarien lana antolatu eta zuzentzea– Kalitatearen kontrol-planak interpretatzea, produktu kimikoak edo janariak aztertzeko– Hainbat entsegu eta azterketa burutzea, teknika berriak eta kalitate kontrola aplikatuz– Materiala eta aparatuak erabiltzea, funtzionamendua zaintzea eta mantentze lanak ziurtatzea– Azterketa-metodoen ikuspegi integratua izatea, produkzio-prozesuko faseetan zehar.– Aldaketa teknikoak, lanekoak eta ekonomikoak direla eta, sortutako lan egoera berrietara egokitzea– Teknika berriak puntu puntuan jartzen parte hartu eta hobekuntzak eta segurtasuna proposatzea– Lan talde baten jarraipena eta antolakuntza funtzioak egitea– Taldekideekin harreman onak mantentzea– Laneko aginduak eta egindako proben emaitza prezisio osoz ematea– Norbere edo besteren jarrerak eragindako arazoak konpondu eta horiei buruzko erabakiak hartzea, norberari dagokion heinean ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu: • Produktu kimikoak fabrikatzeko eta egokitzeko makinen operadoreen arduraduna. • Produkzio-arloko gainbegiratzailea. • Egokitzeko arloko gainbegiratzailea. • Plangintza-arloko gainbegiratzailea. • Arloko koordinatzailea. • Erreaktoreko/biorreaktoreko taldeburua. • Kontrol-teknikaria. • Biltegiko koordinatzailea. • Fabrikazio-arduraduna. • Produktu bioteknologikoak erauzteko eta arazteko prozesuetako taldeburua. • Bioteknologiako areto zuriko taldeburua. • Prozesu-arloko eta bioteknologia-zerbitzuko gainbegiratzailea. • Prozesu bioteknologikoetako segurtasun-gainbegiratzailea. Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin: • Lanbide-espezializazioko ikastaroak. • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. CENTROS Gurutze Gorria, Bilbao •GOI MAILAKO ZIKLOA

OSASUN LARRIALDIAK

  Osasun Larrialdiak PRESTAKUNTZA-PLANA 1. Modulua Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia 2. Modulua Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan 3. Modulua Osasun-laguntza berezia larrialdi egoeretan 4. Modulua Hasierako osasun-laguntza larrialdi egoeretan 5. Modulua Osasun zuzkidura 6. Modulua Osasun logistika larrialdietan 7. Modulua Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea 8. Modulua Telelarrialdiak 9. Modulua Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak 10. Modulua Ibilgailuaren mekanikako mententze lan prebentiboak 11. Modulua Ingeles profesionala 12. Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa  13 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.14 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I.15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II16 Modulua Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK Mobilizazio eta ibilgeketa egokiko teknika erabili gaixo/kaltetua alde egiteko Ukiturikoak laguntza psikologikoa ematea Bici-sosteguaren prestaketa lortzea baharrezkoa da erizaintza eta osasun langileen laguntzaren bidez Ekipamenduen erabilera basikoa egiaztatzea Materiales izakinak kontrolatzea Hondamen eta larrialadi taldeko logistikan parte hartzea ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremuan: Osasun-garraioko Teknikoa. Osasun-larrialdikoko Teknikoa. Telelaguntzako Operadorea. Larrialdiak eta Premialdizko zentruetan koordinatzen duen Operadorea. Goi-mailako ikasketak: • Lanbide-espezializazioko ikastaroak. • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK Gurutze Gorria, Bilbao • ERDI MAILA ZIKLOA