Maristak Zalla eta María Inmaculada ikastetxeetako irakasleek hainbat bisita egin dituzte Estonian, HETEL partzuergoak kudeatutako Erasmus+ programari esker. Zehazki, honako hauek bisitatu dira:
– Viimsi Gaztelekua, Estoniako gobernuak gomendatua. Bertan, gazteentzako aukerak sortzen dira eta tokiko eta nazioarteko proiektuetan parte hartzen laguntzen zaie.
– Parnumaa Vocational Education Centre Lanbide Heziketako ikastetxea. Lanbide Heziketako ikastetxe handi bat da, eta 1100 ikasle baino gehiago ditu. Bertan, Estoniako hezkuntza-sistema eta lanbide-prestakuntzako sistema hobeto ezagutzeko aukera izan dute (praktikak, metodologia, tailerrak…).
– Tallingo Udalean hainbat bilera egin zituzten, bata eraginkortasun energetikoan zentratua (plastikoen birziklapena, bateriak, auto elektrikoak, eguzki-energia, eraikin eraginkorrak…) eta bestea eraikuntza adimendunari buruzkoa. Azken honetan, hiriko eraikin asko 2030a baino lehen berritzeko planen berri eman zieten.
