Ubarburu pasealekua 30, 20014 Donostia Tfno: 943 460 145INFO@MLE.EUS www.MLE.EUS OINARRIZKO MAILAKO ZIKLOAK Elektrizitatea eta elektronika Informatika eta Komunikazioak Bulegoko informatika
Ubarburu pasealekua 30, 20014 Donostia Tfno: 943 460 145INFO@MLE.EUS www.MLE.EUS OINARRIZKO MAILAKO ZIKLOAK Elektrizitatea eta elektronika Informatika eta Komunikazioak Bulegoko informatika
Oteitza Lizeo Politeknikoko sei ikasle ausart, bi irakasle konprometiturekin batera, ilusioz betetako truke-proiektu batean murgildu ziren Herbehereetako Dordrecht hirian dagoen ROC Da Vinci ikastetxearekin. Abentura hau proiektuaren bigarren fasea izan da; izan ere, aurrez sei ikasle herbeheretarrek Oteitza Lizeo Politeknikoaren instalazioak bisitatu zituzten, eta horrela eman zioten hasiera ekimenari. Lehen etapa horretan, ezagutzak eta iritziak partekatu zituzten, eta talde-lanaren hainbat alderdi bizitzeko aukera izan zuten. Bidaia hau izan da proiektuaren amaiera. Bertan, ROC DA VINCI ikastetxeko instalazio ikusgarriak ezagutzeko aukera izan zuten, proposatutako erronkari amaiera emateko. Esperientzia borobiltzeko, eskualdeko enpresa erreferenteetako batek, GBS International enpresak, ateak zabaldu zizkien. Quintinek (GBSko hezkuntza-arloko arduraduna) eta Josek (gehikuntzazko konponketaren arduraduna) gidatutako bisitan, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak zehaztasunez azaldu zizkieten, baita praktiketako ikasleek lantegian jasotzen duten prestakuntza eta ondorengo jarraipena ere. Jasotako harrera ezin hobea izan zen. Esperientzia hau guztia Rotterdam hiriak eskaintzen duen ingurune paregabeak lagundu zuen. Hiriak dituen kontrasteak eta aisialdirako aukerak gozatzeko aukera izan zuten. Benetako abentura, zalantzarik gabe. Eskerrik beroenak HETELi eta Erasmus+ bekari, esperientzia eder hau bizitzeko aukera emateagatik.
HETELen erasmus plus beka bati esker, aste honetan Xabier Arratibelek, Urola Garai Fundazioko zuzendariak, Itziar Tolosak, UGLEko ortoprotesien arloko arduradunak eta I+G saileko Xabier Txurrukak, neurrira egindako ortesiak eta protesiak fabrikatzen eta merkaturatzen dituzten Plzeneko OTTO BOCK eta Ostravako HIGH TECH CENTRUM enpresak eta hiri bereko AHOL lanbide heziketako ikastetxea ezagutzeko aukera izan dute. Bisita horietan, neurrira egindako produktu horien manufaktura teknologiaren arteak duen egoera egiaztatu du UGLEk. Bi produktu berdin ez badaude ere, automatizazio-maila jakin batera iristea lortu da. 3D inprimaketak produktu bereziak fabrikatzeko aukera ematen du, 5 inprimagailurekin. Kabinete batek TPUko 50 barne-zola pare ere egin ditzake egun batean. Eskulana txantiloiaren ehun-estaldurara mugatzen da. Ostravaren kabinetean, nabarmentzekoa da produktuen akaberen kalitatea eta lan-metodoa, ortesikako eta ortoprotesikako produktu-gama guztiak barne. Ostravako AHOL ikastetxeak antolatu ditu bisita hauek. Lanbide-hezikeko ikastetxe honek oftalmologia, haur hezkuntza eta administrazioa espezialitateak ditu, besteak beste. Europa Ekialdeko Ortoprotesikako erreferentziazko ikastetxe honetan, gazte talde bakoitzak 4 urteko prestakuntza jasotzen du sektoreko profesional izateko. Esperientzia horren ondoren, UGLEk eta AHOLek interes handiz aurreikusten dute etorkizun hurbilean ekintza bateratuak egitea, hala nola ikasleen trukea edo ezagutza partekatzea.Halaber, ortoprotesika sektoreko enpresekin 4.0 industriarekin lotutako proiektuak garatzeko oinarriak ezarri dira.
2025-2026 ikasturtean, “Ekoizpen-sektoreei aplikatutako digitalizazioa” derrigorrezko irakasgai berria izango da Euskal Lanbide Heziketan, nahiz eta Gipuzkoako HETELen ikastetxetan, proba pilotu gisa, 2024-2025 ikasturteko erronken parte gisa integratu nahi duten bi ziklotan: Administrazioa eta Finantzak eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. Gainera, etorkizuneko irakasgai honen edukiak euskal enpresen beharretara, kasu honetan Gipuzkoarrak, gehiago doitzeko asmoz, HETELek, Gaiaren eskutik (Euskadiko Jakintza industrien eta Teknologia aplikatuen Elkartea), hogeita hamar bat enpresaren egoera ezagutu nahi izan du digitalizazioaren alorrean, baita arlo horrekin lotutako gaitasunen beharrak lanpostu ezberdinetan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko departamentuaren laguntzarekin egindako “Talentu digitala landuz Lanbide Heziketako erronka digitalari aurre egiteko” izeneko txostenean jaso dituenak. Proba pilotu honetan, Administrazio eta Finantzetako eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloetako lanpostuetako behar digitalak ezagutu dira. Eta familia horiek ematen dituzten ikastetxeak izan dira enpresekin elkarrizketatu direnak ziklo horietako ikasleek beren lanpostuen etorkizunari hobeto heltzeko garatu beharko lituzketen gaitasun digitalak antzemateko, irakasleak aldez aurretik horretarako prestatuz. Gaitasun digitalei buruzko txostena egin ondoren, prestakuntza-ziklo horietako irakasleentzako 30 orduko prestakuntza zehaztu da. Prestakuntza hori hainbat adituk eman dute, zeharkako gaitasun horiek ikastetxeen erronketan integratzeko bidean aurrera egin dezaten. Bi prestakuntza desberdin izan dira, profil horiek behar dituzten gaitasunak ere desberdinak baitira, baina, oro har, bi zikloek adimen artifiziala, zibersegurtasuna, bussines intelligence, errealitate areagotua edo datu-baseak bezalako gaiak jorratu dituzte. Azkenik, ikastetxeen arteko gogoeta saioa antolatu da hurrengo ikasturtean pausuak ematen hasteko.
Aste honetan, Durangon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arloko Iratxe Sainzek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hitzarmen honek funtsezko 3 jarduera-ildo jasotzen ditu: – Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea. – Bigarrenik, Lanbide Heziketa eta HETEL ikastetxeen ekimenak sustatzeko ekintzak bultzatzea. Ildo horretan, Rural Kutxak HETEL telebista podcasta aurrera eramaten lagundu du, Euskadiko lanbide-heziketako eta, bereziki, HETELeko ekimenen eta proiektuen komunikazioa eta hedapena indartzea helburu duen proiektua. – Azkenik, HETEL ikastetxetako gizarte arloko proiektuen lehiaketaren oinarriak definitzen ari gara. Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da Durangon eta bekaren osagarri den txekea banatu zaie.
Otsailak 19an egin da aurtengo lanbide heziketako 130 Erasmus+ HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldia; jatorrizko herrialdeei buruzko informazioa, atzerrian egingo duten egonaldiaren gaineko gomendioak eta Erasmusen dokumentazioari buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi eta goi mailako ikasleek Europako 6 herrialde ezberdinetako enpresetan 13 asteko praktikaldia egiteko (Italia, Bulgaria, Portugal, Frantzia, Malta eta Polonia). Oinarrizko mailako Lanbide Heziketako ikasleekin hitzaldia hurrengo hilabeteetan egingo da. Kasu honetan, ikasleak maiatzean 4 asteko praktikak Italiako enpresetan egingo dituzte. Ekitaldi honetan Rural Kutxako arduradunek ere parte hartu dute; izan ere, goi-mailako Erasmus+ bekak SEPIEk finantzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza daukate. Honetaz gain, Rural Kutxaren laguntza ere badute, familientzako laguntza benetan garrantzitsua. HETELetik eskertzen dugu Rural Kutxak Lanbide Heziketarekin duen konpromisoa. Esperientzia ahaztezina opa dizuegu!
Espoloia 1, 20570, BergaraTel: 943762540 IDAZKARITZA@MLAGUNDIA.ORGwww.MLAGUNDIA.ORG ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Gizarteratzea
Loramendi, 420500 · ARRASATE – MONDRAGON Tfno: 943 794 700onarpena.lhm@mondragon.edu www.mondragon.edu/cfgs GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Automatizazioa eta robotika industriala Fabrikazio mekanikoko diseinua Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa Sareko informatika sistemen administrazioa Mekatronika industriala Sistema elektrotekniko eta automatizatuak Energia berriztagarriak ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA Industria-mantentzearen digitalizazioko espezializazio ikastaroa Operazio teknologien inguruneetan zibersegurtasuna
Elizatxo Hiribidea, 16 B20303 · IRUN Tfno: 943 628 411irungolasalle@irungolasalle.eus www.irungolasalle.eus OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Administrazio zerbitzuak ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Mantentze-lan elektromekanikoak Mekanizazioa GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Administrazio eta finantzak Automatizazioa eta robotika industriala Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa Zuzendaritzari laguntza ematea
La salle etorbidea, 520140 – AndoainTfno: 943 590 557lsbandoain@lasalleberrozpe.euswww.lasalleberrozpe.eus OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Elektrizitatea eta elektronika Fabricación de elementos metálicos ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Mantentze-lan elektromekanikoak Soldadura eta galdaragintza GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Administrazio eta finantzak Mantentze-lan elektronikoak Fabrikazio mekanikoko diseinua Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA Fabrikazio adimentsua