Telmo Apellaniz, Somorrostro ikastetxeko ikaslea, eta Haizea Dorronsoro, Zulaibar ikastetxeko ikaslea, Durangoko HETELen egoitzara etorri dira gaur goizean #HETELerasmusplus argazki lehiaketako saria jasotzera. Bide batez, Sofian eta Palermon izandako #erasmusplus esperientzia nolakoa izan den kontatu digute. Biak bat datoz esperientzia ahaztezina izan dela. Rural Kutxako laguntza garrantzitsua dela ere esan digute. Abantean! Zorionak! Orain sariaz gozatzera eta zorte on zuen proiektu berrietan!