HETEL – Rural Kutxa hitzarmenaren esparruan, “HETEL digitalizazioa” programa sartu da, eskola-komunitatean eragin positiboa sustatzen duten digitalizazio-proiektuak edo -jarduerak saritzeko. Deialdi honetan hainbat proiektu aurkeztu dira eta horietako 3 saritu dira, zehazki:– 3. saria: Gaitasunak: Zulaibarren gaitasunak ebaluatzeko tresna – 2. saria: Oteitza Lizeo Politeknikoaren VirtualLab proiektua – 1. saria: Nazaret zentroko pertsonen zaintza eta laguntzetarako entrenamendu murgiltzaile eta emozionala Sari-banaketa Maristak Durangon egin da martxoaren 13an Rural kutxako arduradunen partaidetzarekin. HETELek eskerrak eman nahi dizkio Rural Kutxari elkartearen hainbat jarduera estrategikori laguntzeagatik, hala nola nazioartekotzeari edo iraunkortasunari. Mila esker bidelagun izaten jarraitzearren. Abantean!