HETEL

Portugaleko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatu dituzte

Portugalgo ETAP (Viana do Castelo) ikastetxeko irakasle talde batek Deustuko Salestarrak, San Viator, Gurutze Gorria eta Sopeñako HETEL ikastetxeak bisitatu ditu, Erasmus+ Programak diruz lagundutako mugikortasunaren parte gisa. Bost egunez, gure irakasleei lagundu diete ikasgelan, ikasleekin elkarreraginez eta ETHAZI metodologiaren ezarpena nolakoa den eta ikastetxearen antolaketan eta eguneroko kudeaketan nola eragiten duen ikasiz. ETAP duela urte batzuk hasi zen Tknikak garatutako metodologia hori bere Lanbide Heziketako sistemara egokitzeko urrats txikiak ematen, eta hirugarren aldia da HETEL ikastetxeak bisitatzen dituztela bide horretan laguntzeko. Euskadiko Lanbide Heziketak duen prestigioaren beste froga bat, gure mugetatik kanpo ere.

Estoniako energia-eraginkortasuneko esperientziak ezagutzen

Maristak Zalla eta María Inmaculada ikastetxeetako irakasleek hainbat bisita egin dituzte Estonian, HETEL partzuergoak kudeatutako Erasmus+ programari esker. Zehazki, honako hauek bisitatu  dira: – Viimsi Gaztelekua, Estoniako gobernuak gomendatua. Bertan, gazteentzako aukerak sortzen dira eta tokiko eta nazioarteko proiektuetan parte hartzen laguntzen zaie. – Parnumaa Vocational Education Centre Lanbide Heziketako ikastetxea. Lanbide Heziketako ikastetxe handi bat da, eta 1100 ikasle baino gehiago ditu. Bertan, Estoniako hezkuntza-sistema eta lanbide-prestakuntzako sistema hobeto ezagutzeko aukera izan dute (praktikak, metodologia, tailerrak…). – Tallingo Udalean hainbat bilera egin zituzten, bata eraginkortasun energetikoan zentratua (plastikoen birziklapena, bateriak, auto elektrikoak, eguzki-energia, eraikin eraginkorrak…) eta bestea eraikuntza adimendunari buruzkoa. Azken honetan, hiriko eraikin asko 2030a baino lehen berritzeko planen berri eman zieten.

Gurutze Gorria

C/ José María Olabarri, 6 48001 Bilbao 94 424 76 14 iranzu@cruzroja.es https://www2.cruzroja.es/web/cruzroja/formate/fp/bizkaia ERDI MAILA: o Erizaintzako zaintza osagarriak o Osasaun-larrialdietako teknikaria o Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta GOI MAILA: o Laborategi kliniko eta biomedikoa o Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzea o Dietetika o Gizarteratzea ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA: o Zelula kultiboak    

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

HETEL – Rural Kutxa lankidetza-hitzarmena sinatu da

Aste honetan, Durangon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arloko Iratxe Sainzek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hitzarmen honek funtsezko 3 jarduera-ildo jasotzen ditu: – Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea. – Bigarrenik, Lanbide Heziketa eta HETEL ikastetxeen ekimenak sustatzeko ekintzak bultzatzea. Ildo horretan, Rural Kutxak HETEL telebista podcasta aurrera eramaten lagundu du, Euskadiko lanbide-heziketako eta, bereziki, HETELeko ekimenen eta proiektuen komunikazioa eta hedapena indartzea helburu duen proiektua. – Azkenik, HETEL ikastetxetako gizarte arloko proiektuen lehiaketaren oinarriak definitzen ari gara. Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da Durangon eta bekaren osagarri den txekea banatu zaie.

Adi, prest, abantean!

Otsailak 19an egin da aurtengo lanbide heziketako 130 Erasmus+ HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldia; jatorrizko herrialdeei buruzko informazioa, atzerrian egingo duten egonaldiaren gaineko gomendioak eta Erasmusen dokumentazioari buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi eta goi mailako ikasleek Europako 6 herrialde ezberdinetako enpresetan 13 asteko praktikaldia egiteko (Italia, Bulgaria, Portugal, Frantzia, Malta eta Polonia). Oinarrizko mailako Lanbide Heziketako ikasleekin hitzaldia hurrengo hilabeteetan egingo da. Kasu honetan, ikasleak maiatzean 4 asteko praktikak Italiako enpresetan egingo dituzte. Ekitaldi honetan Rural Kutxako arduradunek ere parte hartu dute; izan ere, goi-mailako Erasmus+ bekak SEPIEk finantzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza daukate. Honetaz gain, Rural Kutxaren laguntza ere badute, familientzako laguntza benetan garrantzitsua. HETELetik eskertzen dugu Rural Kutxak Lanbide Heziketarekin duen konpromisoa. Esperientzia ahaztezina opa dizuegu!

ZABALBURU IKASTETXEA

Calle Esperanza, 1248005 – BILBAOTfno: 944 163 195 info@zabalburu.orgwww.zabalburu.org GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Administrazio eta finantzakGarraio eta logistika Telekomunikazio eta informatika sistemak Sareko informatika sistemen administrazioa Web aplikazioen garapena Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia Laborategi kliniko eta biomedikoa

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

SALESIANOS DEUSTO

Avda. Lehendakari Aguirre, 7548014 – BILBAOTfno: 944 472 650salesianos@salesianosdeusto.comwww.salesianosdeusto.com OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Mekanizazioa Merkataritza-zerbituak   ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Instalazio elektriko eta automatikoak Mekanizazioa Mantentze-lan elektromekanikoak   GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Mekatronika industriala Mantentze-lan elektronikoak Sistema elektrotekniko eta automatizatuak Automatizazioa eta robotika industriala Fabrikazio mekanikoko diseinua Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa ESPEZIALIZAZIOAK Industria mantentzearen digitalizazioa (ikastaroa) Industria aeroespezialerako pieza aeronautikoen fabrikazio aurreratua (programa)

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

CENTRO FORMATIVO OTXARKOAGA

CAMINO ARBOLANTXA, 7548004 – BILBAOTfno: 944 124 992INFO@OTXARKOAGA.NETwww.OTXARKOAGA.NET OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Elementu metalikoen fabrikazioa (Soldadura eta galdaragintza) Elektrizitatea eta elektronika* Ibilgailuak mantentzea (Karrozeria)** Ibilgailuak mantentzea (Ibilgailuen elektromekanika)** Arotzería eta altzarigintza (Neurrirako arotzeria) Informatika eta komunikaziak Ile-apainketa eta estetika (ile-apainketa) Etxebizitzen mantentze lanak (Iturgintza-Beroa)       * 3 urteko ibilbidea       ** Ibilbide integratua ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Instalazio elektriko eta automatikoak Soldadura eta galdaragintza Hozteko eta girotzeko instalazioak Beroa sortzeko instalazioak Karrozeria Ibilgailuen elektromekanika Instalazioa eta altzari hornikuntza Arotzeria eta altzarigintza Erizaintzako zaintza osagarriak GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

JESUITAK POLITEKNIKOA

DTOR. AREILZA, 3248010 – BILBAOTfno: 944 271 818equimica@indautxujesuitak.orgwww.indautxujesuitak.org ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Instalazio elektriko eta automatikoak   GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Mantentze-lan elektronikoak Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia Industria kimika Laborategi kliniko eta biomedikoa Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa   ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK Zelula kultiboak

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

MARISTAK DURANGO

abasolo, 648200 – DurangoTfno: 946 810 058info@maristak.comwww.maristak.com OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Elementu metalikoen Fabrikazioa (Mekanizazioa) Elektrizitatea eta elektronika   ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Administrazio kudeaketa Instalazio elektriko eta automatikoak Mekanizazioa   GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Sareko informatika sistemen administrazioa Administrazio eta finantzak Zuzendaritzari laguntza ematea Automatizazioa eta robotika industriala Fabrikazio mekanikoko diseinua Sistema elektrotekniko eta automatizatuak ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA Bizikletak muntatzea, prestatzea eta mantentzea Informazioaren teknologien inguruneetan Zibersegurtasuna Fabrikazio adimentsua

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da