HETEL

Sopeña Bilbaoko irakasle bat Erromako Accademia Gilmont ikastetxean izan da Irudi Pertsonalaren sektorean berrikuntza Sustatzeko

Ana Velaz Sopeña Bilbao ikastetxeko ile-apaindegi arloko irakasleak prestakuntza-bisita egin du Italiara Erromako Accademia Gilmont-era. Bere egonaldian, irakasleak hainbat eskola praktikotan parte hartu zuen eta ileapaindegi bat bisitatu zuen, non akademiako ikasleek beren praktika profesionalak egiten dituzten. Bisita HETELen Erasmus plus beka bati esker egin da eta helburu nagusi hauek izan ditu: • Ezagutza tekniko berriak eskuratzea eta irudi pertsonalaren sektoreko gaitasun profesionalak eguneratzea, Europako joera berrienekin lerrokatuz. • Italiako ikastetxean ikusitako metodologia berritzaileak integratzea • Hezkuntza-testuinguruetan eta testuinguru profesionaletan hizkuntza-gaitasuna hobetzea, eta, horrela, nazioarteko inguruneetako komunikazioa aberastea. • Kulturarteko gaitasun handiagoa eta lan- eta hezkuntza-ingurune anitzetara egokitzeko gaitasuna garatzea. • Etorkizunean Europako lankidetza eta proiektuak erraztuko dituzten harreman profesionalak ezartzea, ikastetxearen nazioarteko sarea sendotuz. Esperientzia honek, irakaslearen profil profesionala aberasteaz gain, aukera berriak irekitzen dizkie Sopeña Bilbaoko ikasleei, bisitan ikasitako teknika eta metodologiez baliatu ahal izango baitira. Gainera, mugikortasun horrek nazioarteko lankidetza-proiektuetan parte hartzea sustatuko duela espero da, Irudi Pertsonalaren sektorean hezkuntza-kalitatea bultzatuz. Irakasleak mota horretako ekimenen garrantzia nabarmendu zuen, ile-apainketaren sektore dinamikoan egunean egoteko, berrikuntza eta joeretara egokitzea funtsezkoak baitira arrakasta profesionalerako.

ITALIAREKIKO LANKIDETZA INDARTUZ

HETELen egoitzako 3 pertsona Erromara joan dira ELIS Lanbide Heziketako ikastetxea eta Eataly enpresa bisitatzera #erasmusplus beka bati esker. Mundu osoan ezarrita dagoen enpresa horrek Dualeko ikasleak hartzen ditu. Gainera, José Ignacio Eguizabal EGIBIDEko zuzendari ohi eta gaur egun JRSko Nazioarteko Zuzendariondokoa denarekin biltzeko aukera izan dute, etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko. Gainera, bidaia honek Italiako Lanbide Heziketako sistema hobeto ezagutzeko balio izan du.