HETEL

UGLE Eskolaren bisita Txekiar Errepublikara

HETELen erasmus plus beka bati esker, aste honetan Xabier Arratibelek, Urola Garai Fundazioko zuzendariak, Itziar Tolosak, UGLEko ortoprotesien arloko arduradunak eta I+G saileko Xabier Txurrukak, neurrira egindako ortesiak eta protesiak fabrikatzen eta merkaturatzen dituzten Plzeneko OTTO BOCK eta Ostravako HIGH TECH CENTRUM enpresak eta hiri bereko AHOL lanbide heziketako ikastetxea ezagutzeko aukera izan dute. Bisita horietan, neurrira egindako produktu horien manufaktura teknologiaren arteak duen egoera egiaztatu du UGLEk. Bi produktu berdin ez badaude ere, automatizazio-maila jakin batera iristea lortu da. 3D inprimaketak produktu bereziak fabrikatzeko aukera ematen du, 5 inprimagailurekin. Kabinete batek TPUko 50 barne-zola pare ere egin ditzake egun batean. Eskulana txantiloiaren ehun-estaldurara mugatzen da. Ostravaren kabinetean, nabarmentzekoa da produktuen akaberen kalitatea eta lan-metodoa, ortesikako eta ortoprotesikako produktu-gama guztiak barne. Ostravako AHOL ikastetxeak antolatu ditu bisita hauek. Lanbide-hezikeko ikastetxe honek oftalmologia, haur hezkuntza eta administrazioa espezialitateak ditu, besteak beste. Europa Ekialdeko Ortoprotesikako erreferentziazko ikastetxe honetan, gazte talde bakoitzak 4 urteko prestakuntza jasotzen du sektoreko profesional izateko. Esperientzia horren ondoren, UGLEk eta AHOLek interes handiz aurreikusten dute etorkizun hurbilean ekintza bateratuak egitea, hala nola ikasleen trukea edo ezagutza partekatzea.Halaber, ortoprotesika sektoreko enpresekin 4.0 industriarekin lotutako proiektuak garatzeko oinarriak ezarri dira.