HETEL

ventanilla informacion eu

Lanbide Heziketa ikasteko asmoa baduzu edo dudaren bat argitu nahiko bazenu, gure zentroek antolatutako ate irekien egunetako edozein partaide izan dezakezu. Bestela, nahi baduzu, telefonoz, email bidez, gure kontaktu galdekizunaren bidez edo pertsonalki hurbilduz gure egoitzara, Durangon, Alluitz, 3 zenbakia (Behean) harremanetan jarri zaitezkegu.

FAQ - Ohiko galderak:

Eskariak: Maiatzak 5etik maiatzak 23ra
Onartutakoen behin behineko zerrendak: Uztailak 4 
Ohiko Matrikulazioa: I FASEA uztailak 11-15 julio, II FASEA uztailak 17 eta III FASEA uztailak 21-22 
Ez ohiko matrikulazioa: Uztailak 23-24, Irailak 2tik urriak 17era  

Oinarrizko edo Hasierako LH (D gradua). Oinarrizko prestakuntza da, bigarren hezkuntzan espero den arrakasta izaten ari ez diren ikasleriarentzat pentsatutakoa. Bi urteko iraupena du (hiru kasu berezietan), eta, Euskal Autonomia Erkidegoan, DBHko titulua eskuratzeko aukera ematen du, erdi mailako LHrako sarbidea emateaz gain.
Erdi mailako LH (D gradua). Batxilergoaren bide paralelo bat da. Bi urtetan teknikari-tituloa lortzen da,  iraupena du eta goi mailako LHra eta espezializazio ikastaro batzuetara zuzenean sartzeko aukera ematen du. Enpresatik oso hurbil dagoen prestakuntza denez, laneratze maila handia du.
Goi mailako LH (D gradua). Goi mailako hezkuntzako etapa bat da, eta teknikari kualifikatuak trebatzea du helburu. Ikasle gehienak batxilergoa bukatu ondoren sartzen dira, baina erdi mailako LH eginda ere sar daiteke. Bi urteko iraupena du, eta bertan lortutako batez besteko notarekin unibertsitatean sartzeko aukera dago, goi mailako beste ziklo bat egiteko edo espezializazio ikastaroren bat. Enpresatik oso hurbil dagoen prestakuntza denez, oso handia du laneratze maila.
LH Duala. LHko ikasle guztiek enpresan eskuratzen dituzte beren jakintzaren zati bat, enpresan egonaldiak eginez, bai lehenengo mailan, bai bigarren mailan. Enpresan emandako ordu kopuruaren arabera, Dual Orokortzat edo Dual Intentsibotzat hartuko da. https://www.fpeuskadiduala.eus/.
Lanerako prestakuntza (A,B,C graduak). Langileei eta langabeei bideratutako prestakuntza da. Lanbide gaitasunak eta hasierako, erdi edo goi mailako Lanbide Heziketako tituluren bat eskuratzeko aukera ematen du, C gradu edo profesionaltasun ziurtagiri batzuen bidez.
Urrutiko LH. Prestakuntza ziklo batzuk urrutiko modalitatean ikas daitezke BIRT LHn  (Eusko Jaurlaritzako Urrutiko LHko Institutuaren bidez). 

Lanbide Heziketan sartzeko baldintzei buruzko informazioa nahi baduzu, egin klik hemen: http://www.euskadi.eus/informazioa/lanbide-heziketako-sarbideko-baldintzak/web01-a2hlanhz/eu/

Lanbide Heziketa oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako prestakuntza ziklo edo D graduetan antolatuta dago. Zikloak lanbide familien arabera sailkatuta daude eta 2.000 orduko iraupena dute (2 ikasturtekoa). Kasu guztietan, ordu horietatik zati bat ikastetxeko prestakuntzak hartzen du eta beste bat  lantokian.
Oinarrizko edo Hasierako LHko prestakuntza ziklo bat gainditu duen ikasleak oinarrizko titulu profesionala jasoko du; erdi mailako zikloa gaindituta, berriz, teknikari titulua eskuratuko du; eta, goi mailako zikloa gainditzen badu, goi mailako teknikari titulua lortuko du.

HETELen Erasmus+ programari esker, hasierako, erdi eta goi mailako ikasleek Europa ko Lantokietan egin dezakete prestakuntzaren zati bat.

Esteka honetan ikus dezakezu goi mailako LHko titulua izanik EHUn unibertsitate gradua ikasteko orduan baliozkotzen dituzten kredituei buruzko informazioa. https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Hemen aurkituko duzu Mondragon Unibertsitateko gradu bakoitzeko baliozkotzeei buruzko informazioa: https://www.mondragon.edu/eu/unibertsitate-graduak
Begiratu unibertsitatean baliozkotuko dizkizuten kredituak.

HETELeko ikastetxeetan, maila guztietako Lanbide Heziketa ikas dezakezu (Oinarrizko LH, Erdi mailakoa eta Goi mailakoa), eta 20 lanbide familia baino gehiago dituzu aukeran. Hementxe ikus dezakezu eskaintza osoa: Prestakuntza eskaintza

– Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu. ETHAZI metodologiarekin, ikasleek proiektuen bidez eta lankidetzan ikasten dute.
– Ekintzailetza sustatzen dugu. Urrats bat, Ikasenpresa eta beste proiektu batzuen bidez, HETELeko ikastetxeetako LHko ikasleek modu aktiboan lantzen dute ekintzailetza.
– Enpresentzako berrikuntza proiektuak. Ikastetxeek enpresentzako proiektuak lantzen dituzte ikasleen partaidetzarekin, eta, beraz, lan mundutik gertu dago prestakuntza.

-Laneratze tasa handia. HETELen laneratze txostena kontsultatu dezakezu

Ba al zenekien Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, Diseinua Fabrikazio Mekanikoan, Metalezko Eraikuntzak, Mekatronika Industriala, Automatizazioa eta robotika Industriala, Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak edo Mantentze Elektronikoa zikloak amaitu ondoren Ingeniaritza Mekatronikoko Graduan matrikulatu zaitezkeela eta titulua 3 urtetan lor dezakezula? Gainera, formatu dualean ikasiko duzu, eskolak eta enpresako egonaldia uztartuz (Bilbon eta Arrasaten eskaintzen da).

Ba al zenekien Informatika eta Komunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazio Mekanikoa edo Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide-arloetako goi-mailako edozein ziklo amaitu ondoren Ingenieritza Robotikako Graduan matrikula zaitezkeela eta titulazioa 3 urtetan lor dezakezula? Gainera, formatu dualean ikasiko duzu, eskola eta enpresako egonaldia uztartuz.

Ingeniaritzako beste gradu batzuk ere ikas daitezke, graduaren antzeko GMHZetatik sartzeagatik 30 eta 40 kreditu arteko aintzatespenarekin.