HETEL

VOCOL proiektua emozioz beteta bukatu dugu…eta etorkizunera begira!

           Dagoeneko bi urte igaro dira orain bukatzear dagoen HETELen lehenengo Erasmus+ KA2 proiektua hasi genuenetik.         VOCOL proiektuaren azken bilera Schwerinen (Alemania) maiatzaren bukaeran ospatu genuen. Bilera honetan proiektuaren lantaldeaz gain, bi urte hauetan ekintza desberdinak aurrera eraman dituzten Lanbide Heziketako irakasleak ere parte hartu zuten.          Pertsona hauen partaidetzak ebaluaketa zehatz eta egokiago bat egitea eta etorkizunerako ekintzak proposatzea ahalbidetu du.           Proiektu honen balorazioa oso positiboa izan da, eta arlo hauek nabarmendu nahi ditugu:  -Lanbide Heziketako 20 irakaslek Lankidetza ikaskuntzari buruzko ikastaro batean parte hartu dute, horietako 4 HETELekoak izan direlarik. Prestakuntza hau Europa mailan ezagutua den Intercultural Iceland-ek eman du. -Lanbide Heziketara egokitutako Lankidetza ikaskuntzari buruzko ikastaroak eman dira Eskozia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suedia eta Euskadin. Ikastaro hau Intercultural Icelandek emandako prestakuntzan parte hartu zuten irakasleek eman dute. HETELen kasuan, egun bateko prestakuntza honetan 8 ikastetxetako irakasleen partaidetza lortu da -Lankidetza ikaskuntzako metodologia hauek Lanbide Heziketako 21 geletan aplikatu dira. Gela hauek espezialitate ezberdinetako heziketa zikloetakoak izan dira (Diseinua fabrikazio mekanikoa, Haur Hezkuntza edo Enpresen administrazioa adibidez), ekintzen garapenerako 21 enpresen laguntza izan dugularik.        Honetan gain, guretzat aipagarriagoak diren emaitzak ere lortu ditugu, proiektuan parte hartu duten pertsonen artean eman diren harreman profesional eta pertsonal bikainak esaterako. Hau dela eta, etorkizunean lankidetzan jarraitzeko ideia ezberdinak gauzatu dira, irakaslegoaren mugikortasunari, lankidetza ikaskuntzari, prestakuntzari edo proiektuen arloei loturikoak.        Dundee and Angus Collegeko Iverene Bromfield koordinatzailearen lan bikaina nabarmendu nahiko genuke eta gure eskerrik beroenak luzatu. Aldi berean, Goierri, La Salle Berrozpe eta Egibideko irakasleak egindako lana ere eskertu nahi dugu. Zuekin lan egitea oso atsegina izan da! Berriro elkartuko garelakoan…    

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

EURspace: Europan lan mugikortasuna errazteko helburua duen proiektua

        2015eko urrian HETEL Erasmus+ programak diruz lagundutako EURspace Europar proiektuan lanean hasi zen. Proiektu hau Portugal Iparraldeko EPRALINA ikastetxe sareak koordinatzen du.          EURSpace proiektuan herrialde ezberdinetako (Portugal, Espainia, Italia, Lituania, Errumania eta Turkia) LH erakundeak lanean dihardute kualifikazioen egiaztapena eta lan mugikortasuna errazteko helburuarekin. Kasu honetan, ostalaritza eta turismo familia profesionaleko tituluak landuko dira.      2016ko maiatzean proiektuko lantaldeak Turkiako Didim herrian egin zuen bilera. Bilera horretan herrialde ezberdinetako prestakuntza eta kualifikazio sistemak, kualifikazio horien egiaztapen prozedurak eta Sukaldaritza eta Jatetxe arloko zerbitzuetako erdi mailako (EQF Europar Kualifikazioen Esparruko 3-4 maila) curriculumak aztertu ziren.        Konparaketa lana ez zen batere erraza izan eta eztabaida asko luzatu zen. Hala ere, proiektuan dagoen lankidetza  gogoak  gure helburura iristea ahalbidetu zuen, eta honekin batera, Europar eremuko Lanbide Heziketari gure ekarpena egitea.         HETELetikTurkiako Zeynep Mehmet Dönmez  LH ikastetxeko lagunak eskertu nahi ditugu, bileraren antolakuntza eta izandako harrera zoragarriengatik.          Udazkenean Errumanian ikusiko dugu elkar!      

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

BETEKU ZABALTZEN JARDUNALDI TEKNOLOGIKOA LA SALLE BERROZPEN

          Atzo La Salle Berrozpek teknologiari buruzko jardunaldia ospatu zuen. Enpresaren zerbitzurako material polimeriko eta berriztagarrien mekanizazioari buruz hain zuzen ere, BETEKU proiektuaren barruan. Honetaz gain, material hauekin esperimentatutako aurrerapenen erakustaldia ere izan zen. Hauetako bat, BAMBUCICLETA proiektua izan zen, material berriztagarriekin garatutako bizikletaren koadroa, non bere oraingo helburua txirrindularitzako Europako Kopan parte hartzea den, “Enduro” diziplinan, material honen bideragarritasuna erakusteko edozein eredurako.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

IKT TALDEAREN PRAKTIKA EGOKIEN JARDUNALDI ARRAKASTATSUA

            2016ko maiatzaren 10ean “Segurtasuna eta wifi sareak ikastetxeetan” gaiari buruzko praktika egokien jardunaldia ospatu genuen Egibide ikastetxean. Ekimen honetan, Egibideren esperientzia ezagutzeaz gain, arlo honetan aitzindariak diren enpresak gure ikastetxeetan ezarri daitezkeen berrikuntzak azaldu zituzten. Enpresa hauek Aruba Networks, PloAlto Networks eta Nextel IT aholkularitza izan ziren.                HETEL ikastetxeak ikasgeletan pedagogia berritzaileak ezartzeko aukera ematen duten teknologia berrien ezarpenean aitzindari izan ditugu beti.                

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Atzerrian praktikak egin nahi badituzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

         Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.        HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak,Confebaskek, Txorierri politeknika eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.358€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Holanda, Erresuma Batua, Alemania, Finlandia, Estatu Batuak, Panama, Mexiko…edo bestelako herrialdeetara          Global Training beketan izena emateko epea ekainak 30era arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena!            Informazio gehiago: http://www.global-go.net      

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

e-MOTIVE PROIEKTUAREN METODOLOGIA PREST DAUKAGU!

        Maiatzaren 3 eta 4an Reggio-Emilian, Italian, e-MOTIVEproiektuko lankideekin bilera izan genuen. Bilera honetan, Emanuela Turrá ezagutu genuen, Mekatronikako goi mailako heziketa zikloko tutorea ITS Makerren. ITS Maker, La Salle Berrozpe eta Egibiderekin batera, Diseinuaproiektuaren nazioarteko bertsioan lan egingo duen Italiako ikastetxea da.        Bilera honetan ikastetxe hauek erabiliko duten metodologia onartu zen: ikasleen aukeraketa prozesua, ebaluaketa irizpideak, lan kronograma edo urrutitiko komunikazioaren kudeaketa adibidez. Honetaz gain, bileran e-MOTIVE proiektuan parte hartuko duten Italiako eta Euskadiko irakasleak elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta 2017ko lan plana adostu ahal izan zuten.      Aukera handiak ikusten dizkio HETELek proiektu honi. Izan ere, lankidetza eta dinamika parte hartzaileetan oinarritutako metodologia berritzailea sustatzen duen Diseinua proiektua nazioartekotzea posible egingo baitu. Eta honekin batera beste proiektu berritzaile batzuk, fabrikazioa eta share adibidez, nazioartean zabaltzeko aukera irekiko du.        Hurrengo erronka: Euskadiko ikasleak Reggio- Emiliara doaz beraien Italiako kideak ezagutzera. Ordurako irakasleek, enpresekin lankidetzan, erronka diseinatuta izango dute. Informazio gehiago Twitterren! @E_motiveproject                

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek talentuen identifikazioaren inguruko ekitaldi batean parte hartu zuen Baionan

            Ekitaldia apirilak 25ean izan zen, Baionan, eta bertan parte hartu zuten 55 eragileek, ikastetxe, kluster eta bestelako eragile sozioekonomikoak oro har, beraien esperientziak aurkeztu zituzten. Aurkezpenak profil profesionalen identifikazioaren, enpresen prestakuntza beharrizanen eta esparru honetako bestelako ekintza interesgarrien ingurukoak izan ziren. Jardunaldia Bihartean – mugaz haraindiko Ganbarak antolatu zuen.              HETELen aldetik Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxeko Iñigo Arangurenek parte hartu zuen. Bertan, aeronautika sektoreko bi ekimen aurkeztu zituen. Alde batetik, HEGANekin lankidetzan Skills Hub for Aerospace Europar proiektuan prestakuntza beharrizanen inguruan garatutako inkesta, eta bestetik, Material Berezien Abiadura Handiko eta Errendimendu Altuko Mekanizazio Aurreratuko espezializazio ikastaroaren diseinuan eta martxan jartzean egindako lana, azaldu zituen.             Jardunaldiaren balorazioa oso ona izan da, ekimen interesgarriak ezagutzeko aukera eman duelako, batez ere aeronautikako sektorean.                

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta