HETEL

HETELek talentua aldarrikatu du Euskal Lanbide Heziketan

Aurreikuspenen arabera, eta aldaketa teknologikoen abiadura kontuan hartuta, gaitasun zientifiko-teknologikoak dituzten pertsona gehiago beharko dira Europan. Hori dela eta, ikasturte honetan Euskadin emandako heziketa-zikloen kopuruak gora egin du, eta horrek Lanbide Heziketako ikasleen errekor historikoa ekarri du, 49.000 ikasle, aurreko ikasturtean baino % 10 gehiago. Prentsaurreko horretan, Julen Elgeta, HETELeko presidentea, Verónica Urda, BBK-ko Eragin Sozialeko arduraduna, Sabino San Vicente, Euskaltel Fundazioko zuzendaria, eta Unai San Miguel eta Peio López, biak Robotika kolaboratiboko espezializazio ikastaroko ikasleak, izan dira. Azken horiek Lanbide Heziketako “master” berrietan duten esperientzia azaldu dute, Lanbide Heziketan gero eta kualifikatuagoa den talentuaren beharrari erantzuteko abian jarritako ekimenetako bat. Gainera, azaroaren 6an ospatuko den HETEL Sarian sarituko diren erakunde eta/edo pertsonen berri eman da: LKS Next, P4Q Electrónica eta Igor González de Galdeano.

HETELek talentua aldarrikatu du Euskal Lanbide Heziketan

Aurreikuspenen arabera, eta aldaketa teknologikoen abiadura kontuan hartuta, gaitasun zientifiko-teknologikoak dituzten pertsona gehiago beharko dira Europan. Hori dela eta, ikasturte honetan Euskadin emandako heziketa-zikloen kopuruak gora egin du, eta horrek Lanbide Heziketako ikasleen errekor historikoa ekarri du, 49.000 ikasle, aurreko ikasturtean baino % 10 gehiago. Prentsaurreko horretan, Julen Elgeta, HETELeko presidentea, Verónica Urda, BBK-ko Eragin Sozialeko arduraduna, Sabino San Vicente, Euskaltel Fundazioko zuzendaria, eta Unai San Miguel eta Peio López, biak Robotika kolaboratiboko espezializazio ikastaroko ikasleak, izan dira. Azken horiek Lanbide Heziketako “master” berrietan duten esperientzia azaldu dute, Lanbide Heziketan gero eta kualifikatuagoa den talentuaren beharrari erantzuteko abian jarritako ekimenetako bat. Gainera, azaroaren 6an ospatuko den HETEL Sarian sarituko diren erakunde eta/edo pertsonen berri eman da: LKS Next, P4Q Electrónica eta Igor González de Galdeano.

HETELen Oinarrizko Lanbide Heziketako bideoa, Euskaliten Kudeaketa laburrean bideo lehiaketaren publikoaren saria irabazi du

HETELen oinarrizko Lanbide Heziketako bideoaren bertsio laburtu bat publikoaren sariaren irabazle suertatu da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan egin den kudeaketari buruzko bideo-lehiaketaren 7. edizioan. Mila esker bozkatu duzuen pertsona guztiei! Bideo honetan, HETELek, alde batetik, oinarrizko mailako irakasleek ikasleei laguntza pertsonalizatua emanez egiten duten lana erakusten du, eta, aldi berean, oinarrizko mailako Lanbide Heziketa aukera gisa erakutsi nahi da, pertsona askorentzat hasiera berri bat eta ilusioa berreskuratzeko formula bat baita. Abantean! Gainera, HETELeko presidente Julen Elgetak, Confebask eta Orkestrako ordezkariekin batera, “Pertsonen kudeaketa: talentua, adina eta enpleguaren erronkak” mahai-inguruan parte hartu du, kudeaketa aurreratuaren asteko programan.

MENESIANOS NANCLARES

Avenida Langraiz 201230 Nanclares de la OcaTfno: 945 371 007www.menesianosnanclares.cominfo@menesianosnanclares.com OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Galdaragintza ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Natura inguruneko eta aisialdiko gidaritza GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Egokitzapen fisikoa

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

Growing Green: Berrikuntza eta jasangarritasuna Lanbide Heziketan

Irailaren 25etik 28ra, Erasmus+ Growing Green proiektuaren esparruan, prestakuntza-ekitaldi espezializatu bat egin zen Liubliana hirian. HETELek, nazioarteko beste bazkide batzuekin batera, tresna iraultzaileak aurkeztu zituen, hala nola Lego Serious Play-n oinarritutako jokoa, Lanbide Heziketako ikasleen ekintzailetza berdearen printzipioak irakasteko diseinatua. Gure ordezkariek, Jesuitak Indautxuko irakasleek, Salesianos Urnietako , Esloveniako, Italiako eta Danimarkako bazkideekin batera, sortutako materialetan murgiltzeko aukera izan zuten, hala nola eskuliburuetan eta “Growing Green” jokoan. Pertsonen arteko interakzioak eta networking-ak ekitaldia aberastu zuten, ideiak eta metodologiak trukatzeko aukera emanez. Harro gaude ekimen honen parte izateaz, jasangarritasunean ez ezik, egungo Europan ekintzailetza berdeak duen garrantzian eta errentagarritasunean ere trebatu nahi baitu. Ezagutu gehiago proiektu honi eta bere tresnei buruz www.growing-green.eu helbidean.

Errealitate birtualeko ingurunearen lehen bertsioa, bezeroari arreta emateko prestakuntzarako

VR4VET Erasmus+ proiektuko kideak, “Lanbide Heziketarako Errealitate Birtuala” , aste honetan bildu dira Holandan, ROC van Amsterdameko campusetako batean, errealitate birtualeko ingurunea fintzeko eta hainbat sektoretan (ostalaritza, retaila, aholkularitza, ile-apainketa eta estetika) bezeroarentzako arretan beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko sortutako 4 eremuak ere. Gradiak (Finlandia) koordinatutako proiektuaren helburua LHko ikasle eta irakasleei ikaskuntza-metodo motibatzaile bat ematea da, murgiltze-teknologietan oinarritua, ikasleek bezeroekiko harremanetan dituzten gaitasunak garatu eta fintzeko, eta, aldi berean, lanbide-heziketako ikastetxeetan prestakuntzarako eta ikaskuntzarako teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna handitzea. Errealitate birtualeko inguruaren beta bertsioa, 4 domeinu eta definitutako eszenatoki desberdinak barne, 2024aren hasieran egongo da eskuragarri, Danimarkan, Aarhus Tehnik-en, egingo den prestakuntza baten aurretik. HETEL bazkidea da proiektu honetan, eta Egibideko (Gasteiz) eta Sopeña Bilbaoko irakasleak inplikatu ditu edukiak garatzeko taldeko kide gisa.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL ikastetxeen arteko lankidetzan beste urrats bat

HETELeskola proiektuaren barruan, eta HETEL ikastetxeek Lanbide Heziketaren alorreko 20 eremu estrategikotan autoebaluatu ondoren, hautatutako gaietan balorazio onenak lortu dituzten ikastetxeetatik ikasi nahi duten ikastetxeen “mentorizaziorako” lehen esperientzia jarri da abian. Ildo horretan, gaur goizean gai hauei buruzko lehen saioak egin dira: LH Dual, Urrats bat/ekintzailetza, Ethazi eta Gizarte konpromisoa, MGEP, Egibide – San Viator, Maristak Durango eta Somorrostro hurrenez hurren buru direla. Ikastetxeek parte hartzeko interes handia erakutsi dute. 22 ikastetxetako 34 pertsonak parte hartu dute. Mahai bakoitzak bere saioen kronograma zehaztu du ikasturte honetarako. Aurrerago, ekimen horren balorazioa egingo da, eta etorkizunean beste eremu batzuetara zabaltzeko aukera aztertuko da.

AURRERAPAUSUAK EMATEN IKASTETXEEN ARTEKO LANKIDETZARI ESKER

Elkarteak lankidetza- eta elkartasun-balioak sustatzen ditu, eta, ildo horretan, ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen bat abiarazi dugu funtsezko arloetan haien jarduna hobetzeko. Abiapuntu gisa, ikastetxeek autoebaluazio bat egin zuten 20 arlotan, funtsezko 6 bloketan multzokatuta: Autoebaluazioan kalifikazio baxuenak lortu zituzten 5 eremuak identifikatu genituen, eztabaida-saio bat antolatzeko. Saio horretan, ikastetxeek beren esperientziak partekatu dituzte, eta honako eremu kritiko hauetan nola hobetu hausnartu dute: genero-berdintasuna, praktikak enpresetan euskaraz, lantaldeetan parte hartzea, ikastetxe-eredu berria ezartzea eta espezializazio-ikastaroak. Eremu horietako bakoitzean ikastetxe liderrak San Viator, Oteitza Lizeoa, La Salle Berrozpe, Egibide eta Txorierri Politeknika izan dira, hurrenez hurren.Saio horretan, 15 ikastetxetako 12 pertsonek hartu dute parte, eta ideia interesgarri ugari sortu dira, datozen hilabeteetan inplementatuko ditugunak. Abantean!

Atzerrian lan esperientzia bat izan nahi baduzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurune Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 80 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomiko gordina 1.635€-koa izango da. Aukeratutako bekadunak azarotik aurrera irtengo dira Portugal, Belgika, Indonesia, Alemania, Erresuma Batua, Grezia, Italia, Txile, Txekiar Errepublika, Txipre, Danimarka, Malta, Herbehereak, Mexiko, Peru, Hego Korea, ABE, Txina, India, Tailandia, Austria, Finlandia edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea uztailak 21etik irailak 22ra arte irekita egongo da. Izena emateko esteka: http://www.global-go.net Ohiane Lafraguak, Global Training bekadun ohiak, bere esperientziaren berri ematen digu bideo honetan: https://youtu.be/kNFqj5O0n38

Jesuitak Bolonian izan da ikasleen mugikortasunerako helmuga berria irekitzeko

SEPIE erakundeak HETEL elkarteari emandako #erasmusplus bekei esker, Jesuitak Indautxuko irakasleek italiar kolaboratzaile batzuk bisitatu ahal izan dituzte, ikasleen mugikortasunean lanean hasteko. Enpresak bisitatu dituzte Jesuitak zikloetako profilak bat datozela egiaztatzeko eta, horrela, praktiken kalitatea bermatzeko. Halaber, egoitzak bisitatzeko aukera izan dute, Bolonian eta inguruetan ikasleen ongizatea bermatzeko. Atzerriko ikasleen esperientzia hobetu nahian, Europan zehar bazkide bitartekarien sarea zabaltzen da. Always looking forward, always working to improve.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta