HETEL

Portugaleko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatu dituzte

Portugalgo ETAP (Viana do Castelo) ikastetxeko irakasle talde batek Deustuko Salestarrak, San Viator, Gurutze Gorria eta Sopeñako HETEL ikastetxeak bisitatu ditu, Erasmus+ Programak diruz lagundutako mugikortasunaren parte gisa. Bost egunez, gure irakasleei lagundu diete ikasgelan, ikasleekin elkarreraginez eta ETHAZI metodologiaren ezarpena nolakoa den eta ikastetxearen antolaketan eta eguneroko kudeaketan nola eragiten duen ikasiz. ETAP duela urte batzuk hasi zen Tknikak garatutako metodologia hori bere Lanbide Heziketako sistemara egokitzeko urrats txikiak ematen, eta hirugarren aldia da HETEL ikastetxeak bisitatzen dituztela bide horretan laguntzeko. Euskadiko Lanbide Heziketak duen prestigioaren beste froga bat, gure mugetatik kanpo ere.

HETEL ikastetxeen arteko lankidetzan beste urrats bat

HETELeskola proiektuaren barruan, eta HETEL ikastetxeek Lanbide Heziketaren alorreko 20 eremu estrategikotan autoebaluatu ondoren, hautatutako gaietan balorazio onenak lortu dituzten ikastetxeetatik ikasi nahi duten ikastetxeen “mentorizaziorako” lehen esperientzia jarri da abian. Ildo horretan, gaur goizean gai hauei buruzko lehen saioak egin dira: LH Dual, Urrats bat/ekintzailetza, Ethazi eta Gizarte konpromisoa, MGEP, Egibide – San Viator, Maristak Durango eta Somorrostro hurrenez hurren buru direla. Ikastetxeek parte hartzeko interes handia erakutsi dute. 22 ikastetxetako 34 pertsonak parte hartu dute. Mahai bakoitzak bere saioen kronograma zehaztu du ikasturte honetarako. Aurrerago, ekimen horren balorazioa egingo da, eta etorkizunean beste eremu batzuetara zabaltzeko aukera aztertuko da.

ROC Da Vincirekin harremanak estutzen

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi mailako Zikloko Maristak Durangoko bi irakasle Dordrechteko ROC Da Vinci ikastetxera joan dira. Holandako IT irakasleei bisita itzultzeko aukera izan dute, eta Holandako Lanbide Heziketako modulu-egiturari eta mailei buruz ikasi dute, bi ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen arteko etorkizuneko sinergia aukerak sakonago ezagutzeko. Hainbat ikastetxetako instalazioak bisitatu dituzte, eta ikastetxearen nazioarteko bulegoarekin oinarriak finkatu dituzte, esparru horretan duten estrategia indartzeko. Eta garrantzitsuena da beste urrats bat eman dutela ETHAZIn txertatzeko, 23-24 ikasturtean bi ikastetxeetako IT ikasleek lan egin dezaten erronka bat diseinatuz.

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako HETEL proiektua. Abantean!

Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzeko programaren deialdiaren esparruan, HETELen proiektu bat onartu du, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez enpresetako berrikuntza-ekosistema hobetzea helburu duena. Asmo handiko ekimena da, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia Gipuzkoako enpresetara helarazteko helburua duena. Izan ere, ikasle hauek izango baitira proiektu honetako protagonista nagusiak. Une honetan, Gipuzkoako HETEL ikastetxe guztien partaidetza duen ekimen honetan parte hartzen duten enpresak (RN mekanizatuak, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Matia fundazioa, Jegan, Ikaslan Fundazioa, Atten2 – Advance Monitoring Technologies, Electricidad industrial Loatzo eta Fagor Automation) eta dualeko ikasleak definitu dira.