HETEL

Oinarrizko Lanbide Heziketa, inklusiorako gakoa

HETELek 2020-2025 aldiko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen aniztasunari buruzko azterlana aurkeztu du, etapa honen garrantzia azpimarratuz hezkuntza-sistemarako eta lan-merkaturako sarbide gisa. Txostenak erakusten duenez, ikasleen profila gero eta anitzagoa eta zaurgarriagoa izan arren —%15ek hezkuntza premia bereziak ditu, %22k ez du DBHn aurretik ikasi eta %16k ez du egoitza-baimenik—, emaitzak positiboak dira: %73k titulazioa lortzen du eta %70ek Erdi Mailako ziklo bat ikasten jarraitzen du. Bestalde, zuzenean lan merkatura sartzen den %20 horretatik, %54,3k lana lortzen du ikasketak amaitu eta sei hilabetera; portzentaje hori %70era igotzen da prestakuntza duala egiten dutenen kasuan. 2.400 ikasle baino gehiagorekin Oinarrizko Lanbide Heziketan, HETELek Euskadiko ikasleen %45 biltzen du, eta etapa hau funtsezko tresna bihurtu da gizarte eta hezkuntza inklusiorako eta gazteen laneratzerako. Informazio gehiago:https://web.somoscaidalibre.com/wp-content/uploads/2026/03/Rdp-20260326.pptx

60 beka Global Training goi mailako tituludun gazteentzat

Global Training programari esker, LHko goi mailetan eta Unibertsitatean titulatutako euskal gazteek praktikak egin ahal izaten dituzte atzerriko enpresetan. Programa hau Basque Trade & Investment (Nazioartekotzearen Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena da, eta, besteak beste, HETEL, Confebask, Politeknika Txorierri eta Adegik osatutako partzuergoak kudeatzen du. Patzuergo honek aurten 60 plaza eskainiko ditu goi-mailako unibertsitateko eta LHko tituludun gazteentzat. Gutxienez 6 hilabeteko nazioarteko praktikak izango dira, 21 herrialdetan. Hautatutako gazteak azarotik aurrera abiatuko dira euren helmugara: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txile, Txina, Zipre, Hegokorea, Frantzia, Grezia, Indonesia, Irlanda, Italia, Malta, Mexiko, Herbehereak, Peru, Portugal, Thailandia, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua. Bekek 1.635 euro hileko diru-laguntza eskaintzen dute. Parte-hartzaileek 50 orduko prestakuntza jasoko dute bidaia aurretik. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 12an amaituko da. Informazio gehiago: www.global-go.net

Oinarrizko LHko ikasleek Erasmus+ esperientziari ekin diote Portugalen

Joan den apirilaren 30ean, Bilboko Peñascal ikastetxean informazio saio bat egin zen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle eta haien familiei zuzendua. Helburua, taldea Portugalera abiatu baino lehen, informazio praktikoa eta azken gomendioak ematea izan zen. Dozena bat ikaslek beren prestakuntza osatzeko aukera izango dute Portugalgo enpresetan, non beren gaitasun teknikoak garatu ahal izango dituzten, baita trebetasun pertsonal eta sozialak ere, lan ingurune erreal batean eta testuinguru kultural desberdin batean. Bizipen aberasgarri hau posiblea da Erasmus+ programari esker. Aurten, gainera, HETELek inklusiorako beste urrats bat eman du, mugikortasun murriztua duen pertsona baten parte-hartzearekin; horrek erakusten du programaren eta elkartearen konpromisoa aukera-berdintasunarekin. Dagoeneko jaso ditugu lehen irudiak eta iruzkinak Portugaletik, eta esperientzia  oso positiboa izaten ari dela dirudi. Egonaldi aberasgarria eta ikasketaz betea opa dizuegu! Abantean!

Bultzatu zure ibilbide profesionala HETELen C Graduekin eta Ziurtagiri Profesionalekin!

Zure prestakuntza hobetu nahi baduzu, lanean edo langabezian zaudela ere, HETEL ikastetxetako C graduak eta ziurtagiri profesionalak dira aurrera egiteko aukerarik onena. Prestakuntza horiek hainbat arlotan gaitasun espezifikoak eta ziurtatuak emateko diseinatuta daude. Hainbat ziurtagiri profesional bukatzean, prestakuntza-ziklo batekin (D gradua) baliokidetasuna lor dezakezu: Gehiago jakin nahi al duzu? Kontsultatu C Gradu edo Ziurtagiri Profesionaletako datak gure ikastetxeetan. HETELekin zure etorkizun profesionala hobetzeko aukera pasatzen ez utzi! Jarri harremanetan gertuen duzun HETEL ikastetxearekin edo bisitatu gure webgunea informazio gehiagorako. Prestatzeko unea orain da!

Atzerrian lan esperientzia bat izan nahi baduzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurune Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 80 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomiko gordina 1.635€-koa izango da. Aukeratutako bekadunak azarotik aurrera irtengo dira Portugal, Belgika, Indonesia, Alemania, Erresuma Batua, Grezia, Italia, Txile, Txekiar Errepublika, Txipre, Danimarka, Malta, Herbehereak, Mexiko, Peru, Hego Korea, ABE, Txina, India, Tailandia, Austria, Finlandia edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea uztailak 21etik irailak 22ra arte irekita egongo da. Izena emateko esteka: http://www.global-go.net Ohiane Lafraguak, Global Training bekadun ohiak, bere esperientziaren berri ematen digu bideo honetan: https://youtu.be/kNFqj5O0n38