HETEL

HETELen Oinarrizko Lanbide Heziketako bideoa, Euskaliten Kudeaketa laburrean bideo lehiaketaren publikoaren saria irabazi du

HETELen oinarrizko Lanbide Heziketako bideoaren bertsio laburtu bat publikoaren sariaren irabazle suertatu da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan egin den kudeaketari buruzko bideo-lehiaketaren 7. edizioan. Mila esker bozkatu duzuen pertsona guztiei! Bideo honetan, HETELek, alde batetik, oinarrizko mailako irakasleek ikasleei laguntza pertsonalizatua emanez egiten duten lana erakusten du, eta, aldi berean, oinarrizko mailako Lanbide Heziketa aukera gisa erakutsi nahi da, pertsona askorentzat hasiera berri bat eta ilusioa berreskuratzeko formula bat baita. Abantean! Gainera, HETELeko presidente Julen Elgetak, Confebask eta Orkestrako ordezkariekin batera, “Pertsonen kudeaketa: talentua, adina eta enpleguaren erronkak” mahai-inguruan parte hartu du, kudeaketa aurreratuaren asteko programan.

HETELeko irakasleek energia-eraginkortasunari buruzko materiala garatzen lagundu dute

HETELeko hainbat irakasle Italian izan dira HETELen Erasmus plus beka bati esker, Energia Eraginkortasunean Adituen profilen prestakuntza hobetzeko https://eeexpert-project.eu plataforman aurrera egiteko. Europako erasmus+ proiektuko kideek sortutako moduluak ingelesez egongo dira eskuragarri, materiala beren klaseetan sartzeko erabili nahi duten irakasleentzat. Plataforman argitaratutako materialaren bertsioa babesteko eta haren baliozkotasuna bermatzeko, doako kontsultak on-line izango dira, eta informazioa deskargatu nahi izanez gero, dokumentua ordaindu beharko da. Jesuitak Politeknikoak eta Lea Artibai ikastetxeak prestakuntza pilotu batean parte hartzeko aukera izan due eta honi esker plataformaren egitura orokorra, profilak eta lotutako moduluak berrikusten lagundu dugu, energia-eraginkortasuna kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsua den sektoreetako profesionalak prestatzeko. Gainera, modulu batzuetan nabigatzeko aukera izan genuen, akatsak detektatzeko eta etorkizuneko erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.

Adimen Artifiziala lantzen Lanbide Heziketan

Joan den astean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak eVET4AI Erasmus proiektuko bazkideen bilera egin zuen Oteitza Lizeo Politeknikoan (Zarautz) (ITKAM, Confindu«Veneto – SIAV, HETEL, ECOLE, Cooperation Bancaire pour L اEurope, Qualifizierungszentrum Region Riesa GmbH). EVET4AI proiektuaren helburua mekanikaren arloko irakasleei tresna digital berriak eskaintzea da, trebetasun digital berriak garatzeko eta irakaskuntza-metodologia berrien erabileran konfiantza emateko. Bileran, proiektuan jarraitu beharreko bi ikuspegi aztertu genituen: prestakuntzarako adimen artifiziala, Iak ikasleei prestakuntza, jarraipena eta laguntza nola hobetu diezaiekeen eta adimen artifizialaren arloko prestakuntza, sektore mekanikoan aplikatutako teknologia nagusiak zein diren, nola aplikatzen diren eta zertarako eta horretarako behar diren gaitasunak zein diren. Datozen hilabeteetan, lehenengo prestakuntza-materialak proiektuaren plataforman egongo dira eskuragarri, esteka honetan: https://evet4ai.eu/

Adimen artifizialaren aplikazioak arakatzen Grezian

Jokin Goioaga, Politeknika Txorierriko elektrizitate eta elektronika saileko koordinatzailea, eta Anabel Menica, nazioartekotze arduraduna, Greziako Patras unibertsitatean izan dira, Adimen Artifizialak hezkuntzan dituen aplikazioak eta Erasmus+ proiektuetan etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko. MEAZON SA enpresa bisitatzeko aukera ere izan zuten, energiaren alorrean IoT soluzioen hornitzailea. Bisita hori HETELek kudeatutako erasmus+ mugikortasun-bekei esker egin ahal izan zen.

HETELek LH Dualeko ikasleen bidez enpresetan berrikuntza sustatzeko proiektu pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELek proiektu pilotua zabaldu du gaur Gipuzkoako enpresen artean saio telematiko batean, erabilitako metodologia azalduz. Ikasturtean zehar, HETELek abian jarri du proiektu hau, eta Gipuzkoako 8 enpresak hartu dute parte (Matia Fundazioa, Mendiaraiz, Loatzo, Keyway, Fagor Automation, Ikaslan Fundazioa, BST rods eta Gestsat). Bertan, arrakastaz ezarri da euskal Lanbide Heziketan erabiltzen den metodologia, erronken ebazpenean oinarritua, Lanbide Heziketako ikasleen talentua balioan jartzea ahalbidetu duena. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Jardunaldiaren egitaraua honako hau izan da: – Irekiera: Julen Elgeta, HETELeko presidentea – Erabilitako metodologiaren azalpena: Manu Agirre, La Salle Berrozpe – LH Dualeko Sistemaren aukerak, Osane Lizarralde, MGEP – Esperientzia eta garatutako erronkak parte hartu duten hiru enpresatan: Mendiaraiz, Gestsat eta Fagor – Proiektuaren ondorio nabarmenak, Julen Elgeta – Itxiera: Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundia Proiektuaren helburua euskal LHko ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagungarri izan daitekeelakoan. Proiektu pilotuan HETELeko 7 ikastetxeetako (Goierri, La Salle Berrozpe, MGEP, Nazaret, Oteitza lizeo politeknikoa, UGLE eta Salesianos Urnieta) 8 Lanbide Heziketako ikaslek eta 8 enpresak hartu dute parte, eta horietako bakoitzak erakundeen benetako erronka bati erantzun behar izan dio. HETELek Gipuzkoan gidatutako esperientzia pilotu horri esker, ikasleek, LH dualeko tutoreekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu dituzte enpresa horien eguneroko zailtasun jakin batzuei erantzuteko. Esperientzia horren bidez, LHko ikasgeletatik enpresetara eraman da metodologia, enpresen balio-katearen behar jakin batzuk erronketan oinarritutako lankidetza-metodologia baten bidez konpontzeko formula posible gisa.