HETEL

Ikasleentzako nazioarteko lankidetza birtuala diseinatuz

HETELen #ErasmusPlus beka bati esker, Jesuitak Politeknikoko irakasleek Yuvertako (Herbehereak) bi eskola bisitatu dituzte lankidetza birtuala diseinatzeko helburuarekin. Proiektu honetan, Euskadiko Kalitatearen Analisi eta Kontrolerako Laborategiko ikasleek Holandako ikasleek animaliekin lan egiten duten inguruetako uraren eta lurzoruaren kalitatea aztertuko dute.Bisitan, bi eskolak eta laginketa-gune batzuk bisitatu dira, lankidetza hori eraikitzeko oinarri sendoa ezartzeko. Helburua ekimen berritzaileak garatzea da, animaliak zaintzeko lanbide-heziketako zikloetan uraren eta lurzoruaren kudeaketa iraunkorra sustatzeko.

III. Machining Meets Talent Lehiaketa abian da elkartasunezko erronka batekin!

Aurreko bi edizioetan izandako arrakastaren ondoren, Machining Meets Talent by CERATIZIT Lehiaketak beste edizio bati ekin dio, helburu berezi batekin: arazo psikomotorrak dituzten haurren mugikortasuna hobetzea, APDEMAk kudeatzen duen Arabako Arreta Goiztiarreko Foru Zerbitzuan. Aurten, CERATIZITek eta Igor González de Galdeano txirrindulari ohiaren Kirolife proiektuak bultzatutako lehiaketak erronka bota die fabrikazio mekanikoaren arloko HETELeko Lanbide Heziketako ikasleei bipedestadoreen erabilera hobetuko duen pieza bat diseinatu eta fabrikatzea. 9 HETEL ikastetxek parte hartuko dute (Oteitza Lizeo politeknikoa, Politeknika Txorierri, Maristak Durango, Zulaibar, Goierri Eskola, La Salle Berrozpe, Lea Artibai Ikastetxea, UGLE eta Peñascal) eta parte hartuko duten taldeek maiatzaren 15era arte izango dute beren proposamenak garatzeko. Talde irabazleak 500 euroko balioa duen tresna-bonua eta mekanizazioko prestakuntza jasoko ditu CERATIZITen Madrilgo Technical Center-en. Lehiaketa honek industria-sektorean sormena eta berrikuntza bultzatzeaz gain, elkartasuna, enpatia eta talde-lana bezalako balioak indartzen ditu. Zorte on guztiei!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazioko eta Sistemetako Zikloetako 65 ikasle bildu dituzte

Otsailaren 7an Derioko Euskaltelen eraikinean jardunaldi teknologiko bat egin zen, Zabalburu Ikastetxeko, Somorrostro Zentroko eta Txorierri Politeknikako Telekomunikazio sistemak eta Sistema eta sareen administrazio zikloetako 65 ikaslek parte hartu zutelarik. Jardunaldi horretan, Elecnor enpresako Aitor Ibarguenek eta Euskalteleko Aitor Ibarguenek sektoreak ikasleentzat eskaintzen dituen aukeren aurkezpena egin zuten. Euskaltel Fundazioak gazteen alde egiten du oro har, eta Lanbide Heziketaren alde bereziki, HETELekin duen konpromiso jarraituaren bidez. Lanbide Heziketa talentudun pertsonen harrobia da, eta, duten kualifikazioagatik, ezin hobeto egokitzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten arloetan: sarearen hedapena, informazio-sistemak eta berrikuntza teknologikoa.

Adi, prest, abantean!

Otsailak 5ean egin da aurtengo lanbide heziketako 145 Erasmus+ HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldia; jatorrizko herrialdeei buruzko informazioa, atzerrian egingo duten egonaldiaren gaineko gomendioak eta Erasmusen dokumentazioari buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi eta goi mailako ikasleek Europako 6 herrialde ezberdinetako enpresetan 13 asteko praktikaldia egiteko (Italia, Bulgaria, Portugal, Letonia, Malta eta Polonia). Oinarrizko mailako Lanbide Heziketako ikasleekin hitzaldia hurrengo hilabeteetan egingo da. Kasu honetan, ikasleak maiatzean 4 asteko praktikak Portugalgo enpresetan egingo dituzte. Ekitaldi honetan Rural Kutxako arduradunek ere parte hartu dute; izan ere, goi-mailako Erasmus+ bekak SEPIEk finantzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza daukate. Honetaz gain, Rural Kutxaren laguntza ere badute, familientzako laguntza benetan garrantzitsua. HETELetik eskertzen dugu Rural Kutxak Lanbide Heziketarekin duen konpromisoa. Esperientzia ahaztezina opa dizuegu!

HETEL – Rural Kutxa lankidetza-hitzarmena sinatu da

Aste honetan, Bilbon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arloko Iratxe Sainzek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hitzarmen honek funtsezko 2 jarduera-ildo jasotzen ditu: – Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea. – Bigarrenik, HETEL ikastetxetako berrikuntza arloko proiektuen lehiaketaren oinarriak definitzen ari gara. Honekin lotuta, jardunaldi bat antolatuko da lehiaketa honetako proiektu irabazleak ezagutzera emateko. Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da Bilbon eta bekaren osagarri den txekea banatu zaie. HETELetik gure esker ona adierazi nahi diogu Rural Kutxari, Lanbide Heziketarekin eta, bereziki, gure erakundearekin duen babesagatik eta konpromisoagatik.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek heziketa-zikloetako lan-egoerari buruzko txostena aurkeztu du

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Ohiane Aldaiturruaga BBK-ko talentu eta ekintzailetzako arduradunak “2023-2024 HETEL ikastetxeetako heziketa zikloetako laneratze” txostena aurkeztu dute, Lanbide Heziketako 2 ikaslerekin batera. Azterketa hori telefono bidezko 2.600 inkesten bidez egin da HETELeko 33 ikastetxetako ikasleen artean, ikasketak 2024ko ekainean amaitu dituztenak eta 20 lanbide-arlotakoak direnak. Goi-mailako lanbide-heziketan titulua jaso duten pertsonen %83k 6 hilabetean aurkitzen du lana. Enplegagarritasunaren ehuneko orokorra iaz baino handiagoa da, eta azken 7 urteetako goranzko joerari eusten dio. Txostenean zehazten dira, gainera, kualifikazio-mailaren araberako laneratzea, heziketa-zikloaren edo lanbide-arloaren araberako laneratze-datuak, Lanbide Heziketa Dualaren garrantzia, STEM heziketa ziklo bat egiten duten nesken kopuru eskasa eta emaitza onak, beste datu interesgarri batzuekin batera. Aipatzekoa da, halaber, zenbat eta kualifikazio handiagoa izan, orduan eta laneratze-tasa handiagoa dela. Izan ere, lehenengo aldiz txostenean aztertu diren espezializazio ikastaroen laneratzea (lanbide Heziketako masterrak) %91a da. Txostenak hiru lurraldeetako eta Lanbide Heziketako hiru etapetako 6.800 ikasleri lanpostu bat hautatzeko orduan zer lehentasun dituzten aztertzeko egin zaien inkesta baten emaitzak ere jasotzen ditu. Lanbide Heziketako hiru maila horiek kontuan hartuta, ikasleek lehentasunezkotzat jotzen duten faktorea lan-baldintzena da, eta, ondoren, alderdi ekonomikoa eta kokapena. Ikerketa horren zabalkundean BBK-k parte hartu du, eta iparrorratza da, ez bakarrik EAEko Lanbide Heziketarentzat edo HETELentzat, baita ikastetxe bakoitzarentzat ere, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan. Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

RURAL kutxak HETEL ikastetxeen jasangarritasun-proiektu batzuk saritu ditu

HETEL – Rural Kutxa hitzarmenaren esparruan, “HETEL Jasangarritasuna” programa sartu da, 2030 agendaren helburuetako batean eragin positiboa sustatzen duten proiektuak edo jarduerak saritzeko. Deialdi honetan 6 ikastetxeren hainbat proiektu aurkeztu dira eta horietako 3 saritu dira, zehazki: – Oteitza Lizeo Politeknikoaren eguzki-energia duen nekazaritza adimenduna. – Deustuko Salestarren energia-eraginkortasuneko proiektua – Zulaibarko bizikleta elektrikoen aldagailu sistema Iratxe Sainz Rural Kutxako Erakunde Saileko kideak banatu ditu sariak Durangoko Maristak ikastetxean, urtarrilaren 24an. HETELek eskerrak eman nahi dizkio Rural Kutxari elkartearen hainbat jarduera estrategikori laguntzeagatik, hala nola nazioartekotzeari edo iraunkortasunari. Mila esker bidelagun izaten jarraitzearren. Abantean!

BATXILERGOKO IKASLEEI GOI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA AURKEZTEN

Ikasleentzako orientazioa hobetzea da HETELek lantzen duen helburuetako bat, bai eskualde mailan, bai nazioartean, ERASMUS+ QUAHVET proiektuaren bidez. Proiektu honetako ekintzen barruan, atzo, HETELeko lehendakari Julen Elgetak goi-mailako Lanbide Heziketari buruzko informazio-saio bat eskaini zien HETEL Jesuitak Politeknikoa ikastetxeko batxilergoko ikasleei: zer aukera eta lan-perspektiba eskaintzen dituen, ziklo horietan ikasteko modua zein den eta, azken batean, lanbide-heziketa zergatik den oso kontuan hartzeko aukera bikaina. Jardunaldia Jesuitak Politeknikoak, HETELen eskutik QUAHVET proiektuan parte hartzen duen ikastetxea den aldetik, praktikan jartzen dituen hobekuntza-ekintzen artean kokatzen da. QUAHVET taldeak garatutako beste material eta baliabide batzuk proiektuaren webgunean kontsulta daitezke: https://quahvet.eu/

Bultzatu zure ibilbide profesionala HETELen C Graduekin eta Ziurtagiri Profesionalekin!

Zure prestakuntza hobetu nahi baduzu, lanean edo langabezian zaudela ere, HETEL ikastetxetako C graduak eta ziurtagiri profesionalak dira aurrera egiteko aukerarik onena. Prestakuntza horiek hainbat arlotan gaitasun espezifikoak eta ziurtatuak emateko diseinatuta daude. Hainbat ziurtagiri profesional bukatzean, prestakuntza-ziklo batekin (D gradua) baliokidetasuna lor dezakezu: Gehiago jakin nahi al duzu? Kontsultatu C Gradu edo Ziurtagiri Profesionaletako datak gure ikastetxeetan. HETELekin zure etorkizun profesionala hobetzeko aukera pasatzen ez utzi! Jarri harremanetan gertuen duzun HETEL ikastetxearekin edo bisitatu gure webgunea informazio gehiagorako. Prestatzeko unea orain da!

PROMOTE. Oraingoan aurrez aurre!

Pasadan astean Irlandan bildu gara PROMOTE proiektua abiarazteko. Aurreko astean online egindako lehen saio baten ondoren, egun hauetan proiektuaren hainbat alderdi definitzen ari gara, eta lehen ekintzetan jarraituko den metodologia lantzen: lan-merkatuaren azterketa eta kualifikazio handiko emakume etorkinek aurkitzen dituzten oztopoak (titulazioen eta gaitasunen aintzatespena edo baliokidetasuna, eskaintzaren zein eskariaren aldetik dauden aurreiritziak, hizkuntza- edo kultura-oztopoa…). Gure lankidea, María Pando, irakaslea eta Jesuitak Politeknikoa ikastetxeko nazioarteko arduraduna, Irlandan dago, HETELen ordezkari gisa, proiektuan parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera. Abantean!