III. Machining Meets Talent Lehiaketa abian da elkartasunezko erronka batekin!

Aurreko bi edizioetan izandako arrakastaren ondoren, Machining Meets Talent by CERATIZIT Lehiaketak beste edizio bati ekin dio, helburu berezi batekin: arazo psikomotorrak dituzten haurren mugikortasuna hobetzea, APDEMAk kudeatzen duen Arabako Arreta Goiztiarreko Foru Zerbitzuan.

Aurten, CERATIZITek eta Igor González de Galdeano txirrindulari ohiaren Kirolife proiektuak bultzatutako lehiaketak erronka bota die fabrikazio mekanikoaren arloko HETELeko Lanbide Heziketako ikasleei bipedestadoreen erabilera hobetuko duen pieza bat diseinatu eta fabrikatzea.

9 HETEL ikastetxek parte hartuko dute (Oteitza Lizeo politeknikoa, Politeknika Txorierri, Maristak Durango, Zulaibar, Goierri Eskola, La Salle Berrozpe, Lea Artibai Ikastetxea, UGLE eta Peñascal) eta parte hartuko duten taldeek maiatzaren 15era arte izango dute beren proposamenak garatzeko. Talde irabazleak 500 euroko balioa duen tresna-bonua eta mekanizazioko prestakuntza jasoko ditu CERATIZITen Madrilgo Technical Center-en. Lehiaketa honek industria-sektorean sormena eta berrikuntza bultzatzeaz gain, elkartasuna, enpatia eta talde-lana bezalako balioak indartzen ditu. Zorte on guztiei!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.