RURAL kutxak HETEL ikastetxeen jasangarritasun-proiektu batzuk saritu ditu

HETEL – Rural Kutxa hitzarmenaren esparruan, “HETEL Jasangarritasuna” programa sartu da, 2030 agendaren helburuetako batean eragin positiboa sustatzen duten proiektuak edo jarduerak saritzeko.

Deialdi honetan 6 ikastetxeren hainbat proiektu aurkeztu dira eta horietako 3 saritu dira, zehazki:

– Oteitza Lizeo Politeknikoaren eguzki-energia duen nekazaritza adimenduna.

– Deustuko Salestarren energia-eraginkortasuneko proiektua

– Zulaibarko bizikleta elektrikoen aldagailu sistema

Iratxe Sainz Rural Kutxako Erakunde Saileko kideak banatu ditu sariak Durangoko Maristak ikastetxean, urtarrilaren 24an. HETELek eskerrak eman nahi dizkio Rural Kutxari elkartearen hainbat jarduera estrategikori laguntzeagatik, hala nola nazioartekotzeari edo iraunkortasunari. Mila esker bidelagun izaten jarraitzearren. Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.