HETEL

HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazioko eta Sistemetako Zikloetako 65 ikasle bildu dituzte

Otsailaren 7an Derioko Euskaltelen eraikinean jardunaldi teknologiko bat egin zen, Zabalburu Ikastetxeko, Somorrostro Zentroko eta Txorierri Politeknikako Telekomunikazio sistemak eta Sistema eta sareen administrazio zikloetako 65 ikaslek parte hartu zutelarik. Jardunaldi horretan, Elecnor enpresako Aitor Ibarguenek eta Euskalteleko Aitor Ibarguenek sektoreak ikasleentzat eskaintzen dituen aukeren aurkezpena egin zuten. Euskaltel Fundazioak gazteen alde egiten du oro har, eta Lanbide Heziketaren alde bereziki, HETELekin duen konpromiso jarraituaren bidez. Lanbide Heziketa talentudun pertsonen harrobia da, eta, duten kualifikazioagatik, ezin hobeto egokitzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten arloetan: sarearen hedapena, informazio-sistemak eta berrikuntza teknologikoa.

HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazioen heziketa zikloko 60 ikasle bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

60 ikasle eta erronka bat hilabetez: Taldeetan lan egitea hainbat aplikazio-zerbitzariren instalazioa garatzeko, kokapen desberdinak dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokatutako fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute beraien ikastetxeetan. Erronka horri erantzuteko, ikasleek HETELeko Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin lan egingo dute, eta, horri esker, zeharkako konpetentziak garatu ahal izango dituzte, hala nola, talde-lana, komunikazio-trebetasunak, gaitasun teknikoekin batera. Hain zuzen ere, otsailak 2an Bilboko BAT (B Accelerator Tower) eraikinean aurkeztu zitzaien erronka Zabalburu Ikastetxea, Centro Somorrostro , Egibide eta Politeknika Txorierri Ikastetxeetako ikasleei. Horrez gain, Elecnor enpresako Aitor Ibarguenek sektoreak ikasleentzat eskaintzen dituen aukeren ikuspegia aurkeztu zuen, laster lan-merkatura jauzi egingo dutelako. Euskaltel Fundazioak gazteen alde egiten du oro har, eta Lanbide Heziketaren alde bereziki, HETELekin duen konpromiso jarraituaren bidez. Lanbide Heziketa talentudun pertsonen harrobia da, eta, duten kualifikazioagatik, ezin hobeto egokitzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten arloetan: sarearen hedapena, informazio-sistemak eta berrikuntza teknologikoa.