HETEL

Adimen Artifiziala lantzen Lanbide Heziketan

Joan den astean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak eVET4AI Erasmus proiektuko bazkideen bilera egin zuen Oteitza Lizeo Politeknikoan (Zarautz) (ITKAM, Confindu«Veneto – SIAV, HETEL, ECOLE, Cooperation Bancaire pour L اEurope, Qualifizierungszentrum Region Riesa GmbH). EVET4AI proiektuaren helburua mekanikaren arloko irakasleei tresna digital berriak eskaintzea da, trebetasun digital berriak garatzeko eta irakaskuntza-metodologia berrien erabileran konfiantza emateko. Bileran, proiektuan jarraitu beharreko bi ikuspegi aztertu genituen: prestakuntzarako adimen artifiziala, Iak ikasleei prestakuntza, jarraipena eta laguntza nola hobetu diezaiekeen eta adimen artifizialaren arloko prestakuntza, sektore mekanikoan aplikatutako teknologia nagusiak zein diren, nola aplikatzen diren eta zertarako eta horretarako behar diren gaitasunak zein diren. Datozen hilabeteetan, lehenengo prestakuntza-materialak proiektuaren plataforman egongo dira eskuragarri, esteka honetan: https://evet4ai.eu/

Adimen artifizialaren aplikazioak arakatzen Grezian

Jokin Goioaga, Politeknika Txorierriko elektrizitate eta elektronika saileko koordinatzailea, eta Anabel Menica, nazioartekotze arduraduna, Greziako Patras unibertsitatean izan dira, Adimen Artifizialak hezkuntzan dituen aplikazioak eta Erasmus+ proiektuetan etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko. MEAZON SA enpresa bisitatzeko aukera ere izan zuten, energiaren alorrean IoT soluzioen hornitzailea. Bisita hori HETELek kudeatutako erasmus+ mugikortasun-bekei esker egin ahal izan zen.

Dualiza Bankiaren deialdiak HETEL zentroen hiru ekimen onartu ditu

Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektuak HETELen zentroen proposamenak izan dira. Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak:         Fabrikazio mekanikoa 4.0. Etorkizuneko industriari erantzunez. Proiektu hau Oteitza Lizeo Politeknikoak aurkeztu du eta honako ikastetxe hauek ere parte hartzen dute: Salesianos Deusto, PI Txorierri, La Salle Berrozpe, La Salle Santo Ángel, ITM Miranda, Irungo La Salle, Zulaibar eta HETEL.         Robotikako espezializazioa balio teknologiko handiko enpreseran. Proiektu hau Bilboko Salesianos Deustok aurkeztu du eta PI Txorierri eta Somorrostro ikastetxeek ere parte hartzen dute.         BucoviA: bullying eta Covid 19ak eragindako estres psikologikoko kasuak prebenitzeko adimen artifiziala. Proiektu hau Donostiako Nazaret zentroak aurkeztu du HETELetik ikastetxeak zoriontzen ditugu haien proiektuak izandako balorazioagatik, eta eskerrak ematen dizkiogu Bankia Dualiza Fundazioari finantzazioagatik. Abantean!