HETEL

HETEL eta Kataluniako ACFPI LH elkartearen topaketa Jon Labaka LHko Sailburuordearekin

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jon Labakak HETEL eta ACFPI (Kataluniako LHko ikastetxe kontzertatuen elkartea) erakundeetako ordezkariak hartu ditu. Bileran, Lanbide Heziketari buruzko Lege berriak dakartzan hainbat alderdi jorratu dituzte, eta bi erkidegoen arteko lankidetza estutzeko aukera ere izan dute. Kataluniako ordezkarien bisita baliagarria izan da, gainera, HETEL eta ACFPI elkarteen arteko lankidetza-hitzarmenaren hurrengo ekintzak zehazteko. Ekintza horien artean daude euskal irakasleen bisita Kataluniara, aniztasunaren kudeaketa eta inklusioari buruzko praktikak ezagutzeko, eta Kataluniako irakasleen bisita Euskadira, Lanbide Heziketan erabiltzen diren metodologia desberdinei buruzko esperientziak trukatzeko. HETELek hezkuntzaren kalitatea hobetzeko konpromiso sendoa berresten du, eta bereziki Lanbide Heziketan, sektoreko eragile esanguratsuekin lankidetzan arituz.

Adimen Artifiziala lantzen Lanbide Heziketan

Joan den astean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak eVET4AI Erasmus proiektuko bazkideen bilera egin zuen Oteitza Lizeo Politeknikoan (Zarautz) (ITKAM, Confindu«Veneto – SIAV, HETEL, ECOLE, Cooperation Bancaire pour L اEurope, Qualifizierungszentrum Region Riesa GmbH). EVET4AI proiektuaren helburua mekanikaren arloko irakasleei tresna digital berriak eskaintzea da, trebetasun digital berriak garatzeko eta irakaskuntza-metodologia berrien erabileran konfiantza emateko. Bileran, proiektuan jarraitu beharreko bi ikuspegi aztertu genituen: prestakuntzarako adimen artifiziala, Iak ikasleei prestakuntza, jarraipena eta laguntza nola hobetu diezaiekeen eta adimen artifizialaren arloko prestakuntza, sektore mekanikoan aplikatutako teknologia nagusiak zein diren, nola aplikatzen diren eta zertarako eta horretarako behar diren gaitasunak zein diren. Datozen hilabeteetan, lehenengo prestakuntza-materialak proiektuaren plataforman egongo dira eskuragarri, esteka honetan: https://evet4ai.eu/