HETEL

Moodle Moot Euskadi 2025 ekitaldian izena emateko epea ireki da!

Aurtengo ekitaldian “Moodle eta Adimen Artifiziala hezkuntzan” gaia jorratuko da eta horretarako hainbat hitzaldi eta tailer izango ditugu. Programa oraindik behin behinekoa da, baina hitzaldi nagusia MoodleHQ-ko Amaia Anabitartek eta Sara Arjonak emango dute, eta hitzaldi horretan Moodleko bertsio berrienek eskaintzen dituzten Adimen Artifizialeko tresnak eta aukerak erakutsiko dituzte Horretaz gain, beste hitzaldi hauek ere izango dira: Ekimenari amaiera emateko Adimen Artifizialaren erronkak hezkuntzan mahai ingurua izango genuke, bertan Egoitz Etxeandia, Euskateleko Iñigo González eta MUko Iñaki Lakarra izango ditugularik. Aurtengo edizioa maiatzak 23an (9:00etatik 16:00etara) izango da Euskaltelek Derion duen egoitzan, izan ere, Euskaltel Fundazioa izango da aurtengo ekitaldi honen babeslea. ????Ez galdu hezkuntza eraldatzeko grina duten pertsonekin partekatzeko eta ikasteko aukera paregabe hau! ???? Informazio gehiago esteka honetan https://mooteu.eus/

Zulaibarreko irakasle batek Alemanian jaso du prestakuntza

HETELen erasmus+ beka bati esker Zulaibar ikastetxeko irakale den Gorka Goikoetxeak Hamburgon (Alemania) izan da, Air in Vet proiektu Europarraen barruan, ospatu diren prestakuntza jardunaldietan parte hartzen, Euskadiko irakasle talde batekin batera. Alemania, Holanda eta Belgikako Lanbide Heziketa sistemak ezagutzeko oso baliagarria izan da. Baita ere Europako  herrialde ezberdinetan, berrikuntza aplikatua Lanbide Heziketan nola txertatzen duten ezagutzeko. ZAL Tech Center aeronautika esparruko ikerketa zentroa ezagutzeko ere aukera izan dugu. Eskerrik asko egindako harreragaitik.

HETELek LH Dualeko ikasleen bidez enpresetan berrikuntza sustatzeko proiektu pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELek proiektu pilotua zabaldu du gaur Gipuzkoako enpresen artean saio telematiko batean, erabilitako metodologia azalduz. Ikasturtean zehar, HETELek abian jarri du proiektu hau, eta Gipuzkoako 8 enpresak hartu dute parte (Matia Fundazioa, Mendiaraiz, Loatzo, Keyway, Fagor Automation, Ikaslan Fundazioa, BST rods eta Gestsat). Bertan, arrakastaz ezarri da euskal Lanbide Heziketan erabiltzen den metodologia, erronken ebazpenean oinarritua, Lanbide Heziketako ikasleen talentua balioan jartzea ahalbidetu duena. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Jardunaldiaren egitaraua honako hau izan da: – Irekiera: Julen Elgeta, HETELeko presidentea – Erabilitako metodologiaren azalpena: Manu Agirre, La Salle Berrozpe – LH Dualeko Sistemaren aukerak, Osane Lizarralde, MGEP – Esperientzia eta garatutako erronkak parte hartu duten hiru enpresatan: Mendiaraiz, Gestsat eta Fagor – Proiektuaren ondorio nabarmenak, Julen Elgeta – Itxiera: Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundia Proiektuaren helburua euskal LHko ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagungarri izan daitekeelakoan. Proiektu pilotuan HETELeko 7 ikastetxeetako (Goierri, La Salle Berrozpe, MGEP, Nazaret, Oteitza lizeo politeknikoa, UGLE eta Salesianos Urnieta) 8 Lanbide Heziketako ikaslek eta 8 enpresak hartu dute parte, eta horietako bakoitzak erakundeen benetako erronka bati erantzun behar izan dio. HETELek Gipuzkoan gidatutako esperientzia pilotu horri esker, ikasleek, LH dualeko tutoreekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu dituzte enpresa horien eguneroko zailtasun jakin batzuei erantzuteko. Esperientzia horren bidez, LHko ikasgeletatik enpresetara eraman da metodologia, enpresen balio-katearen behar jakin batzuk erronketan oinarritutako lankidetza-metodologia baten bidez konpontzeko formula posible gisa.

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako HETEL proiektua. Abantean!

Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzeko programaren deialdiaren esparruan, HETELen proiektu bat onartu du, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez enpresetako berrikuntza-ekosistema hobetzea helburu duena. Asmo handiko ekimena da, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia Gipuzkoako enpresetara helarazteko helburua duena. Izan ere, ikasle hauek izango baitira proiektu honetako protagonista nagusiak. Une honetan, Gipuzkoako HETEL ikastetxe guztien partaidetza duen ekimen honetan parte hartzen duten enpresak (RN mekanizatuak, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Matia fundazioa, Jegan, Ikaslan Fundazioa, Atten2 – Advance Monitoring Technologies, Electricidad industrial Loatzo eta Fagor Automation) eta dualeko ikasleak definitu dira.