Moodle Moot Euskadi 2025 ekitaldian izena emateko epea ireki da!

Aurtengo ekitaldian “Moodle eta Adimen Artifiziala hezkuntzan” gaia jorratuko da eta horretarako hainbat hitzaldi eta tailer izango ditugu. Programa oraindik behin behinekoa da, baina hitzaldi nagusia MoodleHQ-ko Amaia Anabitartek eta Sara Arjonak emango dute, eta hitzaldi horretan Moodleko bertsio berrienek eskaintzen dituzten Adimen Artifizialeko tresnak eta aukerak erakutsiko dituzte

Horretaz gain, beste hitzaldi hauek ere izango dira:

  • Tutoretza programa Moodlen bitartez (Urtzi Markiegi eta Maialen Aginagalde, Mondragon Unibertsitatea)
  • Ebaluazio-metodo berritzaileak Moodle-rekin (Ramon Ovelar, UPV/EHU)
  • Urrutiko mahaigainak irakaskuntza-tresna gisa IsardVDI, (Alberto Larraz, IsardVDI)
  • Adimen artifizial sortzailea, hezkuntzarako aliatua (Egoitz Etxeandia, AIEDUtech & Teach For All)

Ekimenari amaiera emateko Adimen Artifizialaren erronkak hezkuntzan mahai ingurua izango genuke, bertan Egoitz Etxeandia, Euskateleko Iñigo González eta MUko Iñaki Lakarra izango ditugularik.

Aurtengo edizioa maiatzak 23an (9:00etatik 16:00etara) izango da Euskaltelek Derion duen egoitzan, izan ere, Euskaltel Fundazioa izango da aurtengo ekitaldi honen babeslea.

????Ez galdu hezkuntza eraldatzeko grina duten pertsonekin partekatzeko eta ikasteko aukera paregabe hau!

???? Informazio gehiago esteka honetan https://mooteu.eus/

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.