Aste honetan, Durangon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arloko Iratxe Sainzek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Hitzarmen honek funtsezko 3 jarduera-ildo jasotzen ditu:
– Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea.
– Bigarrenik, Lanbide Heziketa eta HETEL ikastetxeen ekimenak sustatzeko ekintzak bultzatzea. Ildo horretan, Rural Kutxak HETEL telebista podcasta aurrera eramaten lagundu du, Euskadiko lanbide-heziketako eta, bereziki, HETELeko ekimenen eta proiektuen komunikazioa eta hedapena indartzea helburu duen proiektua.
– Azkenik, HETEL ikastetxetako gizarte arloko proiektuen lehiaketaren oinarriak definitzen ari gara. Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da Durangon eta bekaren osagarri den txekea banatu zaie.
