RURAL kutxak HETEL ikastetxeen digitalizazio-proiektu batzuk saritu ditu

HETEL – Rural Kutxa hitzarmenaren esparruan, “HETEL digitalizazioa” programa sartu da, eskola-komunitatean eragin positiboa sustatzen duten digitalizazio-proiektuak edo -jarduerak saritzeko.

Deialdi honetan hainbat proiektu aurkeztu dira eta horietako 3 saritu dira, zehazki:
– 3. saria: Gaitasunak: Zulaibarren gaitasunak ebaluatzeko tresna

– 2. saria: Oteitza Lizeo Politeknikoaren VirtualLab proiektua

– 1. saria: Nazaret zentroko pertsonen zaintza eta laguntzetarako entrenamendu murgiltzaile eta emozionala


Sari-banaketa Maristak Durangon egin da martxoaren 13an Rural kutxako arduradunen  partaidetzarekin. HETELek eskerrak eman nahi dizkio Rural Kutxari elkartearen hainbat jarduera estrategikori laguntzeagatik, hala nola nazioartekotzeari edo iraunkortasunari. Mila esker bidelagun izaten jarraitzearren. Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.