Oinarrizko LHko ikasleek Erasmus+ esperientziari ekin diote Portugalen

Joan den apirilaren 30ean, Bilboko Peñascal ikastetxean informazio saio bat egin zen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle eta haien familiei zuzendua. Helburua, taldea Portugalera abiatu baino lehen, informazio praktikoa eta azken gomendioak ematea izan zen.

Dozena bat ikaslek beren prestakuntza osatzeko aukera izango dute Portugalgo enpresetan, non beren gaitasun teknikoak garatu ahal izango dituzten, baita trebetasun pertsonal eta sozialak ere, lan ingurune erreal batean eta testuinguru kultural desberdin batean. Bizipen aberasgarri hau posiblea da Erasmus+ programari esker.

Aurten, gainera, HETELek inklusiorako beste urrats bat eman du, mugikortasun murriztua duen pertsona baten parte-hartzearekin; horrek erakusten du programaren eta elkartearen konpromisoa aukera-berdintasunarekin.

Dagoeneko jaso ditugu lehen irudiak eta iruzkinak Portugaletik, eta esperientzia  oso positiboa izaten ari dela dirudi. Egonaldi aberasgarria eta ikasketaz betea opa dizuegu! Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.