HETEL

HETEL eta BBK erakundeek Lanbide Heziketako laneratze txostena aurkeztu dute

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko talentu- eta ekintzailetza-arduradunak “2019-2020 HETEL ikastetxeetako heziketa-zikloetako laneratze” txostena aurkeztu dute gaur goizean, ikerketan parte hartu duten bi ikaslerekin batera. Txosten hori 2.200 telefono bidezko inkestaren bidez egin da, 2020ko ekainean ikasketak amaitu dituzten eta 19 familia profesionaletako kide diren HETELeko 24 ikastetxetako ikasleen artean. Dokumentu horretan honakoak zehazten dira: Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituztenen enplegagarritasun-ehunekoa, COVID egoera izan arren, LH dualaren garrantzia, neskek Lanbide Heziketa industrialean duten pisua edo Oinarrizko Lanbide Heziketak gazte batzuentzat salbazio-taula gisa duen garrantzia, etab. BBKren lankidetzari esker egin ahal izan den ikerketa da, eta iparrorratz bat da, ez soilik Euskadiko LHrako edo HETELerako, baizik eta ikastetxe bakoitzarentzat, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan. Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta bere ikastetxeek 2030 Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiten dute. Abantean!

HETELek https://fpabanteanissocial.blogspot.com/ blog berria martxan jarri du. Bertan, HETEL eta ikastetxeen izaera solidarioa eta konpromiso soziala ikusarazi nahi dugu. Aldi berean, titulazio teknikoetatik ere gizarte helburuetarako ekarpena egin daitekeela adierazi nahi dugu, hau da, pobrezia murrizten lagun daitekeela, justizia soziala eta planetaren iraunkortasuna sustatu daitezkeela. HETEL eta bere ikastetxeek Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatuta daude, eta blog honetan honen adibide diren ekimen batzuk batu ditugu. Bloga elikatzen joango gara ekimen gehiago bilduz. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

SHARE PROIEKTUA ABIARAZTEKO JARDUNALDIA

COVID-19k eragindako pandemiak eraldaketa digitala bizkortu du azken 10 hilabeteetan. Telekomunikazio-sareak funtsezko tresna bihurtu dira, bai hezkuntzaren arloan, bai arlo profesionalean. Testuinguru horretan, HETEL eta Euskaltel Fundazioak bat egin dute SHARE proiektuan. Hiru HETEL ikastetxeetako Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako 34 ikasle (Zabalburu, Egibide eta Somorrostro), eta erronka bat hilabetez: taldeka lan egitea, beraien ikastetxeetan hainbat aplikazio-zerbitzariren instalazioa garatzeko, kokapen desberdinak dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokatutako fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute, eta, horretarako, Euskaltelen laguntza eta esperientzia izango dute, telekomunikazio-operadore gisa. SHARE proiektuaren edizio berri hau aurkezteko online ekitaldian, Julen Elgeta HETELeko presidentea eta Iban Madariaga Bezeroen Ingeniaritzako zuzendaria hizlari izan ditugu, azken honek etorkizuneko IKT joerei errepasoa eman dielarik. Amaitzeko, Eder Gomez Zabalburu Ikastetxeko irakasle eta SHARE proiektuaren koordinatzaileak proiektua aurkeztu die parte-hartzaileei. HETELetik Euskaltel Fundazioaren lankidetza eskertzen dugu, eta ikasleak proiektuan aktiboki inplikatzera eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin aktiboki kolaboratzera animatzen ditugu. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako HETEL proiektua. Abantean!

Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzeko programaren deialdiaren esparruan, HETELen proiektu bat onartu du, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez enpresetako berrikuntza-ekosistema hobetzea helburu duena. Asmo handiko ekimena da, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia Gipuzkoako enpresetara helarazteko helburua duena. Izan ere, ikasle hauek izango baitira proiektu honetako protagonista nagusiak. Une honetan, Gipuzkoako HETEL ikastetxe guztien partaidetza duen ekimen honetan parte hartzen duten enpresak (RN mekanizatuak, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Matia fundazioa, Jegan, Ikaslan Fundazioa, Atten2 – Advance Monitoring Technologies, Electricidad industrial Loatzo eta Fagor Automation) eta dualeko ikasleak definitu dira.

Adimen emozionala eta ekintzailetza digitala: HETEL EIDE Erasmus+ proiektuaren online amaiera bileran izan da

HETELek EIDE (adimen emozionala eta ekintzailetza digitala) proiektuaren online amaiera bileran parte hartu zuen. Erasmus+ proiektu honek Europako 7 bazkide batu ditu. Bilera online egin zen COVID 19 pandemiak eragindako murrizketak direla eta. EIDE proiektuaren helburu nagusia aurrekari ezberdinak dituzten Lanbide Heziketako ikasleen arrakasta profesionalerako aukerak hobetzea da, haien enpresa- eta ekintzailetza-gaitasunak edo ezagutzak garatzeaz gain, gaitasun emozionalak, sozialak eta digitalak landuz. Bilera honetan, bazkideek 26 hilabete hauetan, proiektua gauzatzean, lortutako emaitza guztien berri eman zuten. Adostutako helburu nagusiak lortu dira eta sortutako edukiak online eskuragarri daude www.eideproject.eu web orrialdean. HETELek EIDE proiektuan parte hartu du eta online ikastaroko 2 moduluren ardura izan du. Honetaz gain, Irakaslearen eskuliburuan, ikasgelan erabiltzeko hainbat jarduera diseinatu ditu, EntreComp esparrua erabili du hirugarren emaitzarako eta laugarren emaitzaren garapena gidatu du eta edukiak sortzen lagundu du – irakasleak/ instruktoreak adimen emozionalean eta gaitasun digitalean prestatzeko programa -. Bestalde,   HETELek zenbait jarduera gidatu ditu, kalitate kudeaketa planaren parte gisa, eta proiektua barne eta kanpoko harreman sarean zabaldu du. Azkenik, HETELek proiektuaren koordinatzaileari lagundu dio atzerriko bileretan, parte hartze aktiboa erakutsiz eta koordinatzailearen eskari guztiak erantzunez. EIDE eta HETELi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: www.eideproject.eu www.hetel.eus

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Dualiza Bankiaren deialdiak HETEL zentroen hiru ekimen onartu ditu

Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektuak HETELen zentroen proposamenak izan dira. Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak:         Fabrikazio mekanikoa 4.0. Etorkizuneko industriari erantzunez. Proiektu hau Oteitza Lizeo Politeknikoak aurkeztu du eta honako ikastetxe hauek ere parte hartzen dute: Salesianos Deusto, PI Txorierri, La Salle Berrozpe, La Salle Santo Ángel, ITM Miranda, Irungo La Salle, Zulaibar eta HETEL.         Robotikako espezializazioa balio teknologiko handiko enpreseran. Proiektu hau Bilboko Salesianos Deustok aurkeztu du eta PI Txorierri eta Somorrostro ikastetxeek ere parte hartzen dute.         BucoviA: bullying eta Covid 19ak eragindako estres psikologikoko kasuak prebenitzeko adimen artifiziala. Proiektu hau Donostiako Nazaret zentroak aurkeztu du HETELetik ikastetxeak zoriontzen ditugu haien proiektuak izandako balorazioagatik, eta eskerrak ematen dizkiogu Bankia Dualiza Fundazioari finantzazioagatik. Abantean!

Zibersegurtasuna ikasgelan lantzera ausartzen al zara?

HETELek “Zibersegurtasuna. Bizitza pertsonal eta profesionalerako funtsezko gaitasuna” online jardunaldia antolatu du, ikasgeletan zibersegurtasuna lantzeko materialak zabaltzeko helburuarekin. Ekitaldia azaroaren 20an, ostiralean, izango da 9:30etatik 10:30etara eta esteka honetan izena eman dezakezue https://labur.eus/Fgfbb CyVETsecurity Erasmus+ proiektuaren esparruan sortutako materialak adibide praktikoetan oinarrituta daude, eta batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleekin frogatu dira. Parte hartzaileek bat egin dute material horien erabiltzeko erraztasuna, zibersegurtasuneko gaitasunak hobetzeko erabilgarritasuna eta informazioaren segurtasunari buruzko kontzientziazioa sortzeko duten gaitasuna azpimarratzean. Ausartzen al zara materialak ikasgelan erabiltzera? Jardunaldi honetan azalduko dizugu nola egin (esteka honetan programa ikus dezakezu: https://labur.eus/Xtq8B).  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek tinko eusten dio LH dualaren aldeko apustuari

Geratzera etorri den programa dugu LH Duala, formula egiaztatua gaitasun teknikoak, baina, batez ere, zeharkakoak eskuratzeko, eta horrez gain, pertsonen enplegagarritasuna handitzeko, Lanbide Heziketako ikasleei lehen lan-esperientzia lortzeko aukera ematen baitie. Pandemiak eragina izan du Euskadiko egoera ekonomikoan. Hala ere, HETEL ikastetxeek ahalegin handia egin dute eta LH dualaren alde egiten jarraitu dute. Ahalegin horren ondorioz, HETEL ikastetxeetako 400 ikasle inguruk ikastetxea eta enpresa uztartuz ikasi ahal izango dute, beka baten edo lehen lan-kontratu baten bidez. HETELetik, ikastetxeek datu horiek lortzeko egindako lana zoriontzen dugu. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek Hezkuntza Sailburuarekin bilera egin du

Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburu berriak, Julen Elgeta HETELen Presidentearekin bilera egin du. Julenek, elkartearen izenean, Sailburu berria zoriondu du eta elkarteak Euskadiko Lanbide Heziketaren alde egiten duen lanaren berri eman dio. HETEL berritzaileak, konprometituak eta solidarioak diren Euskadiko Lanbide Heziketako 26 abantean ikastetxek osaturiko elkartea da. Guztira 10.000 ikasle baino gehiago ditu, eta bere misioa Euskadiko Lanbide Heziketa hobetzea, prestigioa ematea eta zuzentzea da. Horretarako, kalitateko zerbitzu publikoa eskaintzen die ikasleei, enpresei eta, oro har, gizarteari, herrialde-ikuspegi batetik eta nazioarterako begiradarekin.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL ikastetxeak ikasturte berri berezi hau hasteko prest!

HETEL ikastetxeak COVID egoeran ikasturte berria hasteko gomendatzen diren neurri guztiak martxan jarri dituzte. Gaur Goi mailako zikloetako ikasleak hasiko dira. Gogoratu guztion laguntza eta inplikazioa ezinbestekoa dela. Abantean! Esteka honetan HETELen Presidenteak, Julen Elgetak eta Xabier Ametzazurra, Maristak ikastetxeko irakasleak, ikasturte hasierari buruzko erronka batzuk azaldu dituzte Euskadi Irratian  https://labur.eus/XI5nR  Somorrostro ikastetxeko argazkia

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta