HETEL

HETELEK Bizkaiko enpresen beharrei erantzuna ematen jarraitzen du

HETEL ikastetxeek aurreko urteetan sinatutako hitzarmenez gain, beste 19 akordio sinatu dituzte enpresen epe erdi eta epe luzerako kontratazio beharrizanei erantzuteko helburuarekin. Hitzarmen berriak honako enpresa hauekin sinatu dira: ELTEVIA EUSKADI, S.L. NORAY BIOINFORMATICS, S.L. DESATASCOS ISURBIDE, S.L. MESIMA BILBAO, S.A. MATRIMEK USANSOLO, S.L. MECANIZADOS DE CHAPA URLASER, SLU SOMEK MECANIZADOS NUEVA HERRAMIENTA DE CORTE, S.A. RECO-RECUBRIMIENTOS ELECTROLÍTICOS CALDERERÍA KARRANTZA, S.L. PELUQUERÍA BEGOÑA JIMÉNEZ PELUQUERÍA ILARGI S.L. SHUSI FAST FOOD, S.L. ALVARO BASARRATE, S.A. ARRIAGA ASESORES, S.L. CEDÍN CENTRAL DE INFORMES, S.L. COSMOV HOTEL BILBAO HOTEL CONDE DUQUE HISTOCELL, S.L. BBK fundazioari gure esker ona luzatu nahi diogu proiektu honen bitartez enpresen kontratazio beharrizanei erantzuna ematea ahalbidetu bait digu, ikasleen enplegagarritasuna hobetzearekin batera.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketa hurbiltzen dizugu FP gertutik ekimenaren bitartez

HETELek Lanbide Heziketa industrial eta teknologikoan emakume kopurua igotzeko konpromisoa bere gain hartu du, hau dela eta, erreferenteen gaia lantzen ari gara. #LHaitzindariak ekimenean egin genuen moduan, gazteei erreferenteak eskaintzeko helburuarekin, FP gertutik proiektua abian jarri dugu bbk fundazioaren laguntzarekin. Konkretuki, Itxasok, Politeknika ikastegia Txorierriko ikasleak, Telekomunikazio eta informatika Sistemetako heziketa zikloan ikasitakoa deskribatzen du. Bideoa esteka honetan eskuragarri daukazue: https://youtu.be/7tmA5V6qIH8 Bigarren bideoan, Nataliak, Salesianos Deustoko ikasleak, Mantenimendu elektronikan ikasitakoa gerturatzen digu. Bideoa esteka honetan daukazue ikusgai: https://youtu.be/TzBK66XRIsw Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Goierri eskolako ikasle talde batek #LHaitzindariak bideo lehiaketa irabazi du

HETELek, bbk fundazioaren laguntzarekin, abenduan #LHaitzindariak bideo lehiaketa martxan jarri zuen. Lehiaketa honen helburua, DBH eta batxilergoko ikasleen artean Lanbide Heziketa teknologikoan eta industrialean dagoen emakume eskasiari buruzko gogoeta sustatzea da, aurreko urtean, #LH aitzindariak ekimenean – bbk eta Euskaltel fundazioen laguntzarekin- garatutako materialez baliatuz (https://web.somoscaidalibre.com/index.php/eu/aitzindariakfp . Mila esker bideoak bidali diguzuen ikasle guztiei! Azkenik, Goierriko Ainhoa, Jon, Aroa eta Mara zoriondu nahiko genituzke beraien bideoa irabazlea izan delako. Zorionak ekipo!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek “Lanbide Heziketa pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko aukera gisa” webinarra aurkeztu du

HETELek orientatzaileei, gazteei eta familiei zuzendutako webinarra aurkezten dizu. Bertan, 2020-2021 ikasturterako Euskadiko Lanbide Heziketaren berezitasunak azaltzen dira. Eskaintzen diren informazioen artean, honako hauek daude: heziketa-zikloa ezberdinak, sistema duala, Lanbide Heziketaren laneratzea, lantokiko prestakuntza, nazioartekotzea eta beste batzuk. Julen Elgeta, HETELeko presidentea, izango da hizlaria eta Euskadiko lanbide Heziketa sistema eta HETEL abantean zentroak pixka bat gehiago ezagutzeko behar duzun guztiaren errepasoa egingo du. Webinarra esteka honetan daukazu: https://web.somoscaidalibre.com/index.php/eu/hetel-lh-info . Ez galdu! Honetaz gain, prestakuntza-eskaintzaren web-atala eguneratu dugu, prestakuntza-zikloaen ezagutza errazteko. Orain erraz eta argi ikus dezakezu zer eduki dituzten heziketa-zikloek, zer gaitasun eskuratzen diren, zer lanpostu edo zer baliozkotze izan zenitzakeen. Informazio gehiago: https://web.somoscaidalibre.com/index.php/eu/prestakuntza

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL ikastetxeek 3D inprimagailuak osasun-sistemaren zerbitzura jarri dituzte

Salbuespenezko egoeran gaude, eta gizarte osoaren inplikazioa ezinbestekoa da honi aurre egiteko. Egoera bestelakoa bada ere, HETELen eta bere zentroen balioak berdinak dira, abantean gara, solidarioak, gizartearekin inplikatuak, eta TNIKArekin eta Euskadiko LHko beste ikastetxe batzuekin elkarlanean, HETELeko 15 ikastetxek (Somorrostro, Egibide, Lea Artibai ikastetxea, Zulaibar, Jesuitak Indautxu, Maristak Durango, Zabálburu ikastetxea, Salesianos Deusto, San Viator, Politeknika ikastegiaTxorierri, UGLE, La Salle Berrozpe, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Goierri eta Irungo La Salle) 3D inprimagailuak osasun-sistemaren zerbitzura jarri dituzte. Ikastetxe horietan Osakidetzako langileak babesteko biserak egiten hasiak dira, Osakidetzaren eta Tknikaren artean adostutako prototipoei jarraituz. Abantean! Elkarlana! Denon artean lortuko dugu!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Diseinua International proiektuari bukaera eman diogu Holandan

Aste honetan La Salle Berrozpe, Deustuko Salestarrak, Egibide, Somorrostro eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia HETEL ikastetxeetako ikasle eta irakasleak Holandan izan dira. Azken 2 hilabeteetan HETEL ikastetxeetako ikasleek ROC Da Vinci Holandako Lanbide Heziketako ikasleekin batera diseinatu dituzten proiektuen aurkezpenak egitera joan dira. Aurten ikasleek harizpi injekziozko makina bat diseinatu dute, nazioarteko lantaldeetan arituz (Holanda – Euskadi), eta Holandan proiektuen aurkezpenak egin dituzte ingelesez 60 pertsonen aurrean (ikasle, irakasle eta enpresetako kideak), egindako lanari buruzko galdera tekniko guztiei erantzunez. Aurkezpenak bukatzean 4 proiektu onenen rankinga egin dute, aurkezpena, planoen kalitatea eta fabrikatzeko erraztasuna irizpideak kontuan izanda. Esperientzia hau bbk eta Vital Fundazioei esker burutu ahal izan dugu. Orokorrean oso aberasgarria izan da ikasle eta irakasleentzat, alderdi teknikoaren aldetik eta batez ere, garapen pertsonalari dagokionez. Duela 4 ikasturte habian jarritako esperientzia honekin jarraitu ahal izateak asko pozten gaitu eta gure ikasleei aukera hau ematen jarraitu nahiko genuke!!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

BBS II Gifhorn Europaschule Zentrora bisita

Fabrikazio mekanikoko eta diseinuko zikloetako gure irakaslea, Asier Elejoste, Alemaniako Gifhorn Lanbide Heziketa eskolara egindako bisita batetik itzuli berri da. Bertara gonbidatu dute La Salle Berrozpen material berrien lanketa eta mekanizazioari buruz egindako esperientziei buruzko hitzaldiak emateko; zehazki, banbua material estruktural gisa erabiltzeari buruz, lehiaketa-bizikleten banbuko diseinua eta fabrikazioa lagin gisa erabiliz. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan egiten dituen beste proiektu batzuetako esperientziak partekatu zituen, betiere material berriztagarrien eta ekonomia zirkularraren erabileraren esparruan. Itsasoan hondakinak berreskuratzeari buruzko lanak, gure inguru hurbilean dagoeneko errealitate diren, mikroplastikoak. Oso pozik itzuli da esperientziarekin, eta Alemaniako ikaslego eta irakaslegoa beraien lanean sakonki inplikatutako pertsonak direla ikusi ahal izan du. Azkenean, saio fisiko aplikatu bat inprobisatu zuten, eta, bertan, bizikleta-koadro estatiko zein dinamiko batean eragiten duten ahaleginak eta tentsioak deskonposatu zituzten. Saio horretan, fisikari eta ingeniari alemaniarrek parte hartu zuten, gure irakasleak, eta, jakina, ikasleek.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Adi, prest, abantean!

Erasmus+ programari esker, aurki nazioarteko esperientziari ekingo dioten Euskadiko 123 ikasleak (Bizkaiko 48, Arabako 40 eta Gipuzkoako 35) bildu ditu gaur HETELek Durangon, haien bidaiaren nondik-norakoak azaltzeko helburuz. Honetaz gain, ikasleek aurreko urteko Maristak, Zabalburu eta Otxarkoaga ikastetxeetako hiru Erasmus+ bekadunen esperientzia eta gomendioak entzuteko aukera izan dute. Guztia prest dago erdi mailako 38 ikaslek eta goi mailako 85ek Europako 8 herrialde ezberdinetan 13 asteko praktikaldia egiteko. Bizipen ahaztezina opa diegu guztiei!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazio Zikloko 41 ikasle elkartu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatzeko

41 ikasle eta hilabeterako erronka bat: taldeka lan egitea, ikastetxean aplikazioen zerbitzari batzuk instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokaturiko fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute, eta, horretarako, Euskaltel telekomunikazio operadorearen laguntza izango dute. Helburu horrekin, Euskaltel Fundazioak HETELeko lau ikastetxetako —Zabalburu, Egibide, Salesianos Deusto eta Somorrostro— Telekomunikazio Sistemen Zikloko 41 ikasle elkartu ditu gaur Euskaltelen Derioko egoitzan, ikastetxeen arteko SHARE izenekoproiektu honen berri emateko. Euskaltel Fundazioaren egoitzan, Derion, 10:00etan hasitako jardunaldi teknologiko baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Iban Madariagak, Bezeroen Ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hau eskaini die ikasleei “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”. Azkenik, Zabalburu ikastetxeko irakaslea eta SHARE proiektuaren koordinatzailea den Eder Gomezek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia laboratorioa eta Datuak Prozesatzeko Zentroa (CPD) bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek. HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera eta lankidetzan sakontzera animatzen ditugu. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

GUREAKek ETA HETELek LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE, GUREAKEN ENPRESA-EREDUA IKASTETXEETARA HURBILTZEKO

GUREAKek eta HETELek lankidetza hitzarmena sinatu dute, elkarren arteko harremana sendotzeko eta ekimen berriak abian jartzen lagunduko duen ingurunea sustatzeko. GUREAK desgaitasuna duten pertsonei egokitutako lan-aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen dituen enpresa-taldea da, eta HETEL Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 26 ikastetxe biltzen dituen elkartea da eta honen helburua Euskadiko Formakuntza tekniko profesional zerbitzua hobea eskaintzea eta inguruneko garapen eragilea izatea da. GUREAK Itineraryko zuzendaria den Ainhoa Askasibarrek eta HETELeko presidentea den Julen Elgetak sinatu dute hitzarmena GUREAKen Donostiako egoitza nagusian. Hala, bi erakundeek euren apustua indartuko dute gazteen enplegagarritasunaren alde eta aniztasun funtzionala duten pertsonen formakuntza inklusioa LH zentroetan hobetze aldera.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta