HETEL

HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazioen heziketa zikloko 60 ikasle bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

60 ikasle eta erronka bat hilabetez: Taldeetan lan egitea hainbat aplikazio-zerbitzariren instalazioa garatzeko, kokapen desberdinak dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokatutako fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute beraien ikastetxeetan. Erronka horri erantzuteko, ikasleek HETELeko Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin lan egingo dute, eta, horri esker, zeharkako konpetentziak garatu ahal izango dituzte, hala nola, talde-lana, komunikazio-trebetasunak, gaitasun teknikoekin batera. Hain zuzen ere, otsailak 2an Bilboko BAT (B Accelerator Tower) eraikinean aurkeztu zitzaien erronka Zabalburu Ikastetxea, Centro Somorrostro , Egibide eta Politeknika Txorierri Ikastetxeetako ikasleei. Horrez gain, Elecnor enpresako Aitor Ibarguenek sektoreak ikasleentzat eskaintzen dituen aukeren ikuspegia aurkeztu zuen, laster lan-merkatura jauzi egingo dutelako. Euskaltel Fundazioak gazteen alde egiten du oro har, eta Lanbide Heziketaren alde bereziki, HETELekin duen konpromiso jarraituaren bidez. Lanbide Heziketa talentudun pertsonen harrobia da, eta, duten kualifikazioagatik, ezin hobeto egokitzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten arloetan: sarearen hedapena, informazio-sistemak eta berrikuntza teknologikoa.

Zulaibarreko irakasle batek Alemanian jaso du prestakuntza

HETELen erasmus+ beka bati esker Zulaibar ikastetxeko irakale den Gorka Goikoetxeak Hamburgon (Alemania) izan da, Air in Vet proiektu Europarraen barruan, ospatu diren prestakuntza jardunaldietan parte hartzen, Euskadiko irakasle talde batekin batera. Alemania, Holanda eta Belgikako Lanbide Heziketa sistemak ezagutzeko oso baliagarria izan da. Baita ere Europako  herrialde ezberdinetan, berrikuntza aplikatua Lanbide Heziketan nola txertatzen duten ezagutzeko. ZAL Tech Center aeronautika esparruko ikerketa zentroa ezagutzeko ere aukera izan dugu. Eskerrik asko egindako harreragaitik.

Europako Lanbide Heziketako ikastetxeekin aliantzak sortuz

Aste honetan, Frantziako Pays de la Loire eskualdeko Lanbide Heziketa sareko 3 irakaslek (https://www.urmapaysdelaloire.fr/ ) HETEL bisitatu dute, bi herrialdeetako eskolen artean zubiak eraikitzeko eta, horrela, gure ikasleei nazioartekotzeko aukerak eskaintzeko. Beraiekin Egibide Molinuevo ikastetxean izan gara, Ile-apainketako erdi mailako eta Estetikako goi mailako zikloak bertatik bertara ezagutzeko. Egibide Mendizorrotzako eskola ere bisitatu dugu, eta Ostalaritzako goi mailako ikasleak sukalde artean lanean ikusi ditugu hitzik gabe utzi gaituen menu goxoa prestatzen. Bisita oso ona izan da eta gure ikasleen prestakuntza aberasteko lanean jarraituko dugu. Abantean!

Erasmus Cyber-in proiektua abian jartzeko bilera Maristak Durangon

Industria-inguruneetako zibersegurtasuna eta teknologia operatiboak (OT) gero eta garrantzi handiagoko gaia bihurtzen ari dira hainbat industria-sektoretan. Egoera horren aurrean, joan den ostegunean, Cyber-in proiektua abiarazteko bilera egin zen. Europako Erasmus+ programak lagundutako ekimena da, Europako lanbide-heziketako eta prestakuntza teknikoko erakunde garrantzitsuen arteko lankidetzarekin. ROC Da Vinci College buru duen proiektuak HETEL eta Maristak Durango ditu Euskadiko ordezkari gisa, eta beste bazkide batzuk, hala nola Estoniako BCS Koolitus AS, Danimarkako Roskilde Technical College eta Italiako ECOLE EntiCofindustriali Lombardi per l ‘Education. Cyber-in proiektuaren helburu nagusia da Informazioaren Teknologietako (IT) eta OTetako espezialisten beharrizanei erantzungo dien oinarrizko curriculum bat garatzea, diziplina horien integrazioan eta lotutako arriskuak eta erronkak sakonki ulertzean oinarrituta. Ahalegin hori zuzeneko erantzuna da zibersegurtasunaren garrantzi gero eta handiagoa nabarmentzen duten aurretiazko ikerketen aurkikuntzei dagokienez. HETELen konpromisoa dugu arlo horretan gaitasun berriak garatzeko irakasleentzat, ikasleentzat eta etorkizuneko langileentzat. Hori dela eta, interes-talde horiekin eta beste batzuekin hitz egiteko asmoa dugu, curriculuma hobeto egokitzeko enpresek gaur egun zibersegurtasunaren arloan dituzten erronka zorrotzetara. Elkarrizketa horietan eta proiektuan parte hartu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu, Linkedin edo Instagram bidez.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Abian da ERASMUS+ DIGISTAINABILITY proiektua!

KA2 proiektu honek HETEL du buru eta Universtia ‘degl Studi di Urbino Carlo Bo, Ilmiolavoro, Instituto Politecnico de Tomar, ACEEU GmbH, Fondatsiya na Biznesa Za Obrazovani eta NAZARET zentroak parte hartzen dute. Proiektuaren helburua da marketinaren sektorean digitalizazioan eta iraunkortasunean beharrezkoak diren gaitasunak detektatzea, prestakuntza-programak egokitzea eta programa berriak sortzea, sektorearen beharrei erantzuteko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Eskerrik asko HETEL Sarian gurekin egon zareten guztioi

Azaroaren 6an, HETELek “HETEL Saria” sariaren VIII. edizioa ospatu zuen, Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren saria, aurten “Talentua Lanbide Heziketan” lelopean, Lanbide Heziketak enpresei ematen dien talentua aldarrikatzeko. Aurten HETELek saria estreinatu du, Sebastien Lópezen eskultura bat, non HETELen lidergoa eta lankidetza irudikatu nahi izan den. Ekitaldia Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuaren irekiera instituzionalarekin hasi zen. Ondoren, erronka demografikoari buruzko eztabaidari ekin zitzaion, eta Lanbide Heziketak arlo horretan duen zeregina nabarmendu zen. Bertan, Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak, Virginia Cid Biltzeneko teknikariak eta Jon Labaka Tknikako zuzendariak parte hartu zuten. Bigarren eztabaida batean, Lanbide Heziketak talentuaren beharrari, birkualifikazioari, atxikipenari eta talentua erakartzeari heltzeko dituen estrategiei buruz hitz egin da. Bertan, Juan Gamboa Orkestrako ikertzaileak, Iñigo Larrea MCCko Talentuaren arduradunak eta Aitziber Sukia Adegiko lehendakariordeak parte hartu dute. Pilar Kaltzada arduratu zen bi eztabaidak dinamizatzeaz. Julen Elgetak, Gorka Aretxaga, Xabi López eta Javier Laisekarekin batera, HETEL Saria 2023 sariak eman zizkien LKS Next, Igor González de Galdeano eta P4Q enpresari, talentuaren eta Lanbide Heziketaren alde egindako apustuagatik. Amaitzeko, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak berriro ere azpimarratu du elkarlanaren, ilusioaren eta entzutearen garrantzia. Ekitaldian ordezkaritza instituzional eta sozial handia izan zen, eta HETELetik eskerrak eman nahi dizkiogu, Euskadiko Lanbide Heziketaren garapenerako hain beharrezkoak diren lankidetza eta ahaleginen lerrokatzea sendotzen dituelako. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Euskalteli eta BBKri aurten ere Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren Sari hau babesteagatik. Eskerrik asko eta Abantean! Laburpen bideoa ikusgai https://youtu.be/ZK6q2pSP6gA?si=yxCSLNT1aq8Dj4U7

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek SECOT Bizkaiarekin duen konpromisoa indartu du

HETELek hitzarmen bat sinatu du Secot Bizkaiarekin. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hori herri-onurakoa da, eta seniorrek osatzen dute, Bizkaiko HETELeko lanbide heziketako ikastetxeetako heziketa zikloetako ikasleak hainbat zeharkako gaitan (ekintzailetza, lan-elkarrizketak, pertsonek enpresan duten eginkizuna, jasangarritasuna…) trebatzeko eta mentorizatzeko. 2023-2024 ikasturtean, Lanbide Heziketako 5 ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute (Deustuko Salestarrak, Sopeña Bilbao, Txorierriko Politeknika, Artagan eta Zabalburu), eta 150 tailer baino gehiago emango zaizkie, ETHAZI metodologiaren erronken barruan. Bai ikasleek bai irakasleek oso positibotzat jotzen dute lan-munduaren eta hezkuntza-munduaren errealitatera etengabe egokitzen eta hobetzen ari den ekimena.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek talentua aldarrikatu du Euskal Lanbide Heziketan

Aurreikuspenen arabera, eta aldaketa teknologikoen abiadura kontuan hartuta, gaitasun zientifiko-teknologikoak dituzten pertsona gehiago beharko dira Europan. Hori dela eta, ikasturte honetan Euskadin emandako heziketa-zikloen kopuruak gora egin du, eta horrek Lanbide Heziketako ikasleen errekor historikoa ekarri du, 49.000 ikasle, aurreko ikasturtean baino % 10 gehiago. Prentsaurreko horretan, Julen Elgeta, HETELeko presidentea, Verónica Urda, BBK-ko Eragin Sozialeko arduraduna, Sabino San Vicente, Euskaltel Fundazioko zuzendaria, eta Unai San Miguel eta Peio López, biak Robotika kolaboratiboko espezializazio ikastaroko ikasleak, izan dira. Azken horiek Lanbide Heziketako “master” berrietan duten esperientzia azaldu dute, Lanbide Heziketan gero eta kualifikatuagoa den talentuaren beharrari erantzuteko abian jarritako ekimenetako bat. Gainera, azaroaren 6an ospatuko den HETEL Sarian sarituko diren erakunde eta/edo pertsonen berri eman da: LKS Next, P4Q Electrónica eta Igor González de Galdeano.

HETELen Oinarrizko Lanbide Heziketako bideoa, Euskaliten Kudeaketa laburrean bideo lehiaketaren publikoaren saria irabazi du

HETELen oinarrizko Lanbide Heziketako bideoaren bertsio laburtu bat publikoaren sariaren irabazle suertatu da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan egin den kudeaketari buruzko bideo-lehiaketaren 7. edizioan. Mila esker bozkatu duzuen pertsona guztiei! Bideo honetan, HETELek, alde batetik, oinarrizko mailako irakasleek ikasleei laguntza pertsonalizatua emanez egiten duten lana erakusten du, eta, aldi berean, oinarrizko mailako Lanbide Heziketa aukera gisa erakutsi nahi da, pertsona askorentzat hasiera berri bat eta ilusioa berreskuratzeko formula bat baita. Abantean! Gainera, HETELeko presidente Julen Elgetak, Confebask eta Orkestrako ordezkariekin batera, “Pertsonen kudeaketa: talentua, adina eta enpleguaren erronkak” mahai-inguruan parte hartu du, kudeaketa aurreratuaren asteko programan.

Growing Green: Berrikuntza eta jasangarritasuna Lanbide Heziketan

Irailaren 25etik 28ra, Erasmus+ Growing Green proiektuaren esparruan, prestakuntza-ekitaldi espezializatu bat egin zen Liubliana hirian. HETELek, nazioarteko beste bazkide batzuekin batera, tresna iraultzaileak aurkeztu zituen, hala nola Lego Serious Play-n oinarritutako jokoa, Lanbide Heziketako ikasleen ekintzailetza berdearen printzipioak irakasteko diseinatua. Gure ordezkariek, Jesuitak Indautxuko irakasleek, Salesianos Urnietako , Esloveniako, Italiako eta Danimarkako bazkideekin batera, sortutako materialetan murgiltzeko aukera izan zuten, hala nola eskuliburuetan eta “Growing Green” jokoan. Pertsonen arteko interakzioak eta networking-ak ekitaldia aberastu zuten, ideiak eta metodologiak trukatzeko aukera emanez. Harro gaude ekimen honen parte izateaz, jasangarritasunean ez ezik, egungo Europan ekintzailetza berdeak duen garrantzian eta errentagarritasunean ere trebatu nahi baitu. Ezagutu gehiago proiektu honi eta bere tresnei buruz www.growing-green.eu helbidean.