HETEL

Yonder Holandako ikastetxeko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatzen

HETEL Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen eta Holandako The Dutch Alliance ikastetxeen sarearen arteko harremana 2010ean hasi zen. Lankidetza luze honen ondorioz, joan den astean, Yonder ikastetxe holandarreko irakasleek HETEL ikastetxe batzuk bisitatu zituzten (Otxarkoaga Heziketa Zentroa, Kooperatiba Peñascal, Egibide eta Maristak Durango), gure irakasleekin ikasteko eta ezagutza trukatzeko, honako gai hauei dagokienez: ikasle etorkinei hizkuntza-laguntza ematea, berrikuntzaren kudeaketa, irakaskuntza-ikaskuntzaren kalitatearen kudeaketa, aniztasunaren kudeaketa eta Z. belaunaldiko gazteen behar berriak. Espero dugu ikaskuntza aberasgarria izatea alde guztientzat!

Esperientzia trukea Eskoziako ikastetxeekin

Katie eta Julenek, Zabalburu ikastetxeko nazioartekotze arduradunek, HETEL Erasmus beka bati esker, Eskozia bisitatu ahal izan zuten, bai Edinburgo, bai Glasgow. Irakasleek New College Lanarkshireko International Week–ean parte hartzeko aukera izan zuten, baita Edinburgh College (Milton Road Campus) eta NCL- New College Lanarkshire (Motherwell Campus) ikastetetxeak bisitatzekoa ere. Gainera, bisita hau informatikako hainbat ikasle eskoziarren harrera planifikatzeko aprobetxatu zen. Oro har, esperientzia positiboa izan zen. Abantean!