HETEL

20 HETEL ikastetxeen prestakuntza eskaintza helarazten dizugu

   Lanbide Heziketako 20 HETEL ikastetxeen prestakuntza eskaintza argitaratu dugu. Oraindik ez dakizu ikasi nahi duzun datorren ikasturtean? Esteka honetan gure ikastetxeen eskaintza eskuragarri daukazu: https://issuu.com/hetel/docs/folleto_centros_hetel_2017_azkena

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zer ikasi nahi duzu datorren ikasturtean?

   Erabaki horretan laguntzeko, gure ikastetxeen ate irekien jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ikastetxeen prestakuntza eskaintza, proiektuak, instalazioak…ezagutzera etor zaitezke urtero antolatzen ditugun ate irekien jardunaldietan.        Data zehatzak mapa honetan kontsultatu ditzakezu:  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Euskaltelen itunari bultzada ematen. Abantean!

   Euskaltel aliatu estrategikoa da HETELentzat, lanbide heziketaren alde egin duen apustuari eta gazteen artean bokazio zientifikoak zabaltzeko emandako laguntzari esker, hertsiki lan egin ahal izan baitugu hainbat proiektutan, besteak beste: SHARE eta e-MOTIVE proiektuetan.    HETELek 2009. urtean jarri zuen martxan SHARE lankidetza proiektua, eta, bertan, HETELen 4 ikastetxetako —Egibide, Zabalburu, Deustuko Salestarrak eta Somorrostro— Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko 60 ikasle inguruk hartzen dute parte. Ikasleek taldetan egiten dute lan, ikastetxe horietako bakoitzean zenbait aplikazio zerbitzari instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Benetako egoeren simulazio horrekin, ikasleek funtsezko zeharkako eskumenak bereganatzen dituzte: talde lana, arazoen ebazpena, lan glokala, hizkuntzak (aurkezpena ingelesez egin dezatela eskatzen zaie) eta abar.   «HETELen, benetako proiektu berritzaileen alde egiten dugu apustu, Euskaltelek babesten dituenen modukoen alde.Share proiektuan, funtsezkoa da Euskaltelekin lankidetzan aritzea, hain zorrotza den LH berri honetan proiektuari ezinbestekoa den balio erantsia emateko.Nazioartekotzearen aldeko apustuarekin batera, Erasmus+ proiektuetan parte hartzera eraman gaitu horrek, adibidez e-MOTIVE izenekoan —fabrikazio mekanikoaren diseinuko Europako hainbat ikastetxerekin antzeko interesak partekatzetik sortu da—. Azken jardunaldia maiatzaren 4an izango da, eta Euskaltelen laguntza baliotsua izango du».    Lankidetza ofizialtzen eta ikusarazten duen akordioa martxoaren 14an sinatu da, Euskaltelek Derion duen egoitzan. Bertan, Euskaltel Konekta Fundazioak gazteen eta Lanbide Heziketaren aldeko apustua azpimarratu du, ekintzailetzaren aldekoa batez ere, ikastetxeekin lankidetza estuan jardunez. Lanbide Heziketa talentua duten pertsonez osaturiko harrobia da, eta, jasotzen duten prestakuntzari esker, horiek ezin hobeto txertatzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten eremuetan: sarearen hedapenean eta informazio eta berrikuntza teknologikorako sistemetan. HETELekin mantentzen dugun etengabeko lankidetzari esker, LHren egoera aztertu dezakegu eta gizartearekin konektatzen duen erreferentziazko enpresa teknologiko batean beren lanbidea garatu nahi duten pertsonengana hurbil gaitezke.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LAIT 4.0. ABIAN DA

   Oraindik ez dago argi hainbat aurrerapen teknologikoren ondorioz enpresetan ikusten ari garena benetako iraultza den.Baina, ziur gaude 4.0. industria delakoak antolamendu-aldaketak nahiz aldaketa teknikoak ekarriko dituela eta LHko ikastetxeok gure ikasleak horietan trebatzeko prestatuta egon behar dugula.    Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak, beste batzuekin batera, finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei egokitze-prozesu horretan laguntzeko gai izateko.    Azaroaren 24an, ostegunean, eta azaroaren 25ean, ostiralean, proiektuko taldea Maristak (Durango) eta Zabalburu (Bilbo) ikastetxeetan bilduko da, lanean hasteko. Lan bikaina!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELen Lanbide Heziketako 20 ikastetxeek Abantean jardunaldiak antolatu dituzte, beren ikasleei helburuak lortzeko orduan jarrera positiboa izateak duen garrantzia helarazteko

Ikastetxe bakoitzak hizlari bat izango du, eta hark erronkei jarrera positiboarekin aurre egiteko norbere modua helaraziko die ikasleei, “HETEL Abantean” lelopean HETEL Abantean 20 ikastetxeek etorkizunari aurre egiteko partekatzen duten jarrera bat da        20 ikastetxe eta helburu bakar bat:Gazteei lan merkatuko eta, oro har, bizitzako erronka berriei aurre egiteko jarrera positiboa helaraztea.“HETEL Abantean” lelopean Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea osatzen duten Lanbide Heziketako 20 ikastetxeek partekatzen duten jarrera bat da, eta gerturatzen ari diren erronka berriei aurre egiteko jarrera eraikitzailea eta konprometitua izango duten ikasleak eta irakasleak bilatzen ditu.Azken finean, ikasleak lan-merkatuari aurre egiteko prestatzeko modu bat da.    HETEL Abantean programa gauzatzeko, HETELeko ikastetxe bakoitzak hizlari bat gonbidatuko du, bere esperientzia pertsonalari eta profesionalari buruzko hitzaldia emateko eta entzuleentzat eredu izateko. Hitzaldi horiek “Student Branding, aukerak ez dira jazotzen, zuk sortzen dituzu” edo “zure etorkizuna eraikitzen” gisako izenburuak izango dituzte. Horretarako, pertsona erreferenteak izango ditugu, hala nola Richard Oribe igerilari paralinpikoa, Eider Merino txirrindularia eta Alex Txikon mendizalea.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL international. Aste honetan Alemanian!

   Lanbide Heziketa aukeratzen duten horien kalitatea, ibilbidea eta aukerak hobetzeko egiten dugun lanak, askotan munduko beste hainbat lekutara eramaten gaitu.  Aste honetan Alemanian izan gara EMPLOVET proiektuko lankideekin. Erasmus+ proiektu honen helburua LHko titulua duten pertsonenei lan bilaketa prozesuan lagunduko dieten materialak garatzea da.    HETELen “Eskubide eta betebeharrak  lan munduan Europar ikuspegitik” modulua garatu dugu, lanean ditugun jarreren garrantzia azpimarratuz. KulturLifeko gure lankide alemaniarrak Kielen duten bulegoan daukagun bileran, bazkide guztien lana partekatuko dugu eta ekarpenak egin. Ondoren, dokumentu guztiak hainbat hizkuntzatara itzuliko direlarik (errumaniarra, gaztelera, mazedoniarra, turkiarra eta alemanera). Datorren urtean material guztiak eskuragarri izango dituzue www.emplovet.eu web gunean. Hauek erabiltzera gonbidatzen zaitugu!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Kalitatezko LH Duala lortzeko irakasle eta tutoreen prestakuntza definitzeko bilera Berlinen

   HETEL Berlinen da egun hauetan, IMPROSK proiektuko kideekin batera, LH Dualean parte hartzen duten enpresetako tutoreen eta irakasleen prestakuntza beharrei buruz eztabaidatzeko. Izan ere, pertsona hauek enpresaren eremuan Lanbide Heziketako ikasleak prestatzeko ardura baitaukate.    HETEL ikastetxeetako 5 irakasle Stuttgartera (Alemania) joango dira maiatzean, enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza eta Lanbide Heziketako ikasleei zelako formazioa eta jarraipena eskaintzen dieten bertatik ikusi ahal izateko. Bestalde, Alemania, Italia, Errumania eta Turkiako 18 irakasle jasoko ditu HETELek. Irakasle hauek gure LH Dualeko sistema, metodologiak eta prestakuntza prozesuan enpresak nola integratzen ditugun ikustera datoz.   Honetaz gain, Berlinen automobilgintzako Lanbide Heziketa zentro bat bisitatuko dugu, Alemaniako LH Dualeko enpresetako irakasle adituekin LH Dualeko ikuspegiak eta praktika egokiak partekatzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lankidetza, LH Dualeko trokelgintza sektoreko espezializazioaren gakoa

    HETELek, AIC (Automotive Intelligence Centre) eta FVEM (Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza) erakundeen laguntzarekin, trokelgintza sektoreko 7 enpresen ahaleginak bateratzea lortu du (Gestamp, CIE Automotive, Batz, Matrici, Irudi, Odim eta Tooling Services) eta LH Dualeko espezializazio programa bat diseinatu dute automozio – sektorearen kualifikazio beharrizanei erantzuna emateko. Erronka honi aurre egiteko Gestampen laguntza ezinbestekoa izan da, aurreko ikasturteko esperientzia partekatzeazgain, Boroako AICn dauden Gestamp Technology Institute- GTI instalazioen erabilera ahalbidetu baitu.   Istorio honetako protagonistak enpresak dagoeneko aukeratu dituzten 27 ikasleak ditugu. Ikasle hauek Bizkaiko 9 LHko ikastetxeetakoak dira (Txorierri, Maristak, Zulaibar, Somorrostro, Bidebieta, Elorrieta- Errekamari, Barrutialde, Emilio Campuzano eta Mungia). Hauek izango dira trokelgintza sektorearen esparruko 800 orduko espezializazio ikastaroa jasoko dutenak.     Programa honen ikasturte hasierako ekitaldia Boroako AICn izan da. Programa honek Eusko Jaurlaritzako LHko Sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasotzen du. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELetik ikastetxeen partaidetza eskertzen dugu LAIT europar proiektuaren webgunea diseinatzeko lehiaketan

   HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen LAIT europar proiektuaren webgunea diseinatzeko. Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei industria 4.0. delakoaren egokitze-prozesuan laguntzeko gai izateko.    Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!    Honetaz gain, Maristak  ikastetxea zoriontzen dugu, batez ere Xabier Ametzazurraren klasea, lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak! Informatikako (Sistema informatikoen eta sareen administrazioko) ikasleen lana ezagutzeko irrikan gaude.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELetik ikastetxeen partaidetza eskertzen dugu LAIT europar proiektuaren logoa diseinatzeko lehiaketan

   HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen LAIT europar proiektuaren logoa diseinatzeko. Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei industria 4.0. delakoaren egokitze-prozesuan laguntzeko gai izateko.    Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!    Honetaz gain, Politeknika ikastegia Txorierri  ikastetxeko Igor Melgosa zoriondu nahi dugu lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta