Bideo honetan LH Dualak Lanbide Heziketako ikasle eta enpresentzako dituen onurak azaltzen dizugu. https://www.youtube.com/watch?v=Tn9nrOgU1mY
Bideo honetan LH Dualak Lanbide Heziketako ikasle eta enpresentzako dituen onurak azaltzen dizugu. https://www.youtube.com/watch?v=Tn9nrOgU1mY
Lanbide Heziketako 20 HETEL ikastetxeen prestakuntza eskaintza argitaratu dugu. Oraindik ez dakizu ikasi nahi duzun datorren ikasturtean? Esteka honetan gure ikastetxeen eskaintza eskuragarri daukazu: https://issuu.com/hetel/docs/folleto_centros_hetel_2017_azkena
Erabaki horretan laguntzeko, gure ikastetxeen ate irekien jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ikastetxeen prestakuntza eskaintza, proiektuak, instalazioak…ezagutzera etor zaitezke urtero antolatzen ditugun ate irekien jardunaldietan. Data zehatzak mapa honetan kontsultatu ditzakezu:
Erasmus+ programak diruz lagundutako Emplovet proiektuaren esparruan, HETELek aste honetan Rumania, Macedonia eta Turkiako 9 irakaslez osatutako talde baten bisita jaso du. Bisitaren helburua metodologien alorreko atariko prestakuntza bat jasotzea da. Prestakuntza honetan, besteak beste, ikastetxeek erabiltzen dituzten metodologiak, ikasleei ematen dieten arreta eta metodologia hauek lan merkaturatzean daukaten eragin positiboa erakutsiko zaie. 5 egunetan zehar irakasle hauek Euskadiko LH Sistema, ikaskuntza kolaboratiboa, ikastetxe batzuk erabiltzen duten ETHAZI (etekin handiko zikloak) metodologia eta enpresa kulturaren sustapena gaiei buruzko edukiak jasoko dituzte Egibide, Maristak Durango, Somorrostro ikastetxea eta Nazaret zentroaren eskutik. Proiektuaren gaineko informazio gehiago web orrialde honetan eskuragarri daukazue: http://emplovet.eraeurope.ro/
INCLUSIVE NET proiektuan ari da HETEL 2015eko urriaz geroztik. Europako Batzordeko Erasmus+ programaren finantza laguntza jasotzen du proiektuak, LHko sistema integratzaileagoak sustatzeko, berariazko arreta ipiniz zenbait arrazoi direla medio ikaskuntza premia bereziak dituzten ikasleengan. Gure elkarteko partaide den Otxarkoaga Ikastetxea dugu bidaide proiektu horretan, gizarte integratzaileago baten aldeko ahaleginarekin duen konpromisoagatik eta bide horretan metatu duen eskarmentuagatik; besteak beste, beren etorkizun propioa eraikitzeko zailtasun handienak dituztenei lanbide heziketa eskaintzeko egindako lanagatik. Hezkuntza integratzailearen alorreko jardunbide egokiak trukatu dituzte proiektuaren taldekoek INCLUSIVE NETen bileretan. Finlandiako Porvoo hirian izan dute azken bilera, non tokian tokiko eragileak proiektura nola bildu aztertu duten. “Nola aplikatu sistema integratzaile bat eskolan eta haren ingurunean” gidan aurkituko dituzue jardunbide egoki eta adibide horiek guztiak. Proiektu taldea ari da prestatzen gida, “urratsez urrats” garatzeko plan gisara. Proiektuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.inclusive-vet.eu
Uno de los motores de la actividad de HETEL es el compromiso con la sociedad y el desarrollo económico del País Vasco. En este sentido, con objeto de avanzar en la atención a los desempleados y desempleadas de Euskadi así como a las PYMEs, se ha estructurado el servicio HETELenplegua…cuyo responsable será Pedro Sánchez, del centro formativo Otxarkoaga. Los 20 centros de HETEL van a aunar esfuerzos en tratar de mejorar la inserción laboral y las oportunidades de los y las jóvenes, así como de las personas en riesgo de exclusión. Al mismo tiempo, trabajará de manera coordinada con las PYMEs tratando de optimizar la respuesta a las demandas de personal cualificado.
Euskal Lanbide Prestakuntza berriaren erronkei buruz eztabaidatzea eta irakasleak motibatzea ikasturte berriaren aurrean. Helburu horiekin HETELek 600 irakasle biltzea lortu du irailaren 2an, ostiralean, Gasteizko Europa Jauregian. 2020. urtea helmuga jarrita, HETELek aztergai izan ditu Lanbide Heziketako Sailburuordetzak abian jarritako ekimenen bidez eragiten ari diren aldaketak, ala nola LH Duala, ETHAZI errendimendu handiko zikloetako metodologia, ekintzailetza, internazionalizazioa, enpresentzako zerbitzuak eta abar. Jardunaldia HETELeko irakasle guztiei zuzenduta egon da, eta Lanbide Heziketako etorkizuneko (jada, ia gaur egungoa) ikastetxe berriaren ezaugarriak eta irakasleen eginkizunak antzematea izan da haren helburu nagusia. Gure eskerrik beroenak honako hauei: – Oporretan, jardunaldiko aurkezpenak prestatzen egon diren ikastetxeetako lagunei – Ekitaldian izan diren eta beren ekarpenak eta mezuak utzi dizkiguten ikastetxeetako lagunei – La Caixari, ekitaldia diruz laguntzearren – LHko zuzendari Ramón Martínez de Murguiari, jardunaldiari amaiera emateagatik Eskerrik asko eta ikasturte hasiera ona izan dezazuela!
Zabalburu Ikastetxeko bi irakaslek Gifhorn udalerriko BBSI LHko ikastetxea bisitatu dute Saxonia Behereko Alemaniako eskualdean, HETELek kudeatzen dituen profesionalen mugikortasunari esker. Bisita horretan, hezkuntza esperientziak partekatu dituzte ikastetxeko langileekin, jardunbide metodologiko egokiak in situ ezagutzeaz gain. Ikastetxe horretako 2 egoitzetako instalazioak bisitatu eta teknika eta metodologia berriak partekatzeaz gain, irakasleek hiria bisitatzeko aukera izan dute. Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da.
Eskoziako Dundee&Angus College ikastetxeko 10 irakaslek hainbat HETEL ikastetxe bisitatu dituzte LH ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzaren alorreko esperientziak ezagutzeko asmoz. Honetaz gain, ekainak 15 eta 16an Donostian ospatuko den LHko nazioarteko kongresuan parte hartzeko aukera izan dute. Astean zehar irakasle talde honek ikastetxe eta enpresen lankidetzaren alorrean esperientzia ezberdinak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan du. Aldi berean, ikastetxe ezberdinetan (Somorrostro, Maristak, Lea Artibai eta Goierri) enpresei eskainitako zerbitzuen arloa nola kudeatzen duten ikusi ahal izan dute. Hurrengo ikasturtean bisita bueltatu ahal izatea espero dugu, gai honetan sakontzen jarraitzeko asmoz. HETELen eta Dundee&Angus College ikastetxearen arteko erlazioa 2014 urtean hasi zen, Europar Batasunak diruz lagundutako ERASMUS+ VOCOLproiektuaren esparruan. Gure lantaldeen arteko erlazio ona ikusita, hau adiskidetasun luze baten hasiera baino ez da izan.
El 10 de junio los miembros de los equipos directivos de los centros HETEL realizaron la última reunión del curso en Zulaibar (Zeanuri). El objetivo de la reunión es presentar las conclusiones finales de la revisión de la reflexión estratégica realizada el mes pasado con la participación de todos los centros, así como informar de otros temas relevantes para los centros. El curso casi ha terminado, pero seguiremos trabajando y ¡volveremos con las pilas cargadas para la HETELtopaketa del 2 de septiembre!