HETEL

HETEL abantean Lituanian, Europako LHan gardentasun handiagoa lortu nahian

EURspace (www.eurspace.eu) Europar proiektuaren azken bilera Lituaniako Vilna hirian ospatu da. Bileran Portugalgo, Turkiako, Errumaniako eta Italiako kideak izan dira eta Herrialde hauetako 3-4 EQF mailako Sukaldaritza eta okintzako curriculuma konparatu da. Lan honen helburua Europa mailan ikasle eta irakasleen mugikortasuna eta gaitasunen aitorpena lortzea da, proiektu pilotu honetan, esandako arlo horretatik hasita.   Informazio gehiago web orrialdean edo facebookeko kontuan  https://www.facebook.com/eurspace/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

GAIAk IKT SEKTOREAREN ETORKIZUNEKO ARLOAK ZEINTZUK DIREN AZALDU DIO HETEL IKASTETETXEETAKO IKASLE TALDE BATI

GAIAk, Elektronika eta Informazio teknologien industrien elkarteak, eta HETELek, Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteak, Salesianos Deusto ikastetxean jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 5ean. Jardunaldi honen helburua, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko bigarren mailan dauden ikasleei sektore honetako lan- hobiak zeintzuk diren azaltzea izan da. Ekimen honetan sektoreko enpresa batzuk ere parte hartu dute (Bilbomatika…). Hauek, bertaratu direnen pertsonei, momentu honetan dituzten langile beharrak eta enpresan sartzeko eskatzen dituzten konpetentziak azaldu dizkiete. Jardunaldi honetan hainbat HETEL abantean ikastetxeetako 60 ikaslek parte hartu dute (Zabalburu, Somorrostro, Salesianos Deusto, Egibide eta Maristak). Partaideen  balorazioa ona izan da. Eskerrik asko!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketan euskara sustatuz

Asier Requejo, Maristak ikastetxeko ikaslea, HETELen izan da Administrazio Kudeaketa erdi mailako zikloari dagokion Lan praktikak egiten (LP), martxotik ekainera arte. Lan Praktika hauen balorazioa oso ona izan da. HETELek euskara bultzatzeko daukan konpromisoarekin bat eginez, Asierren Lan Praktikak euskaraz ahalbidetu ditu. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek hitzarmen bat sinatu du LKSrekin, bere ikasleek LH Duala egin dezaten

 HETELek eta LKS taldearen teknologia arloak hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, LKSk Lanbide Heziketako ikasleak kontratatuko ditu, urtebetez, Prestakuntza eta Ikaskuntza Modalitate Dualean oinarrituz. 2020. urtera arte iraungo duen hitzarmena HETELeko lehendakari Julen Elgetak eta LKSko Aholkularitza Teknologikoko zuzendari Jesús Dorronsorok sinatu dute. Hitzarmena ekainean jarriko da abian, HETELen informatika arloko (Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapenari eta Web Aplikazioen Garapenari dagozkion goi mailako zikloetako) hiru ikasle hasiko baitira LKSn lanean. Hiru ikasle horiek Bizkaiko ikastetxeetatik datoz (Lea Artibai, Zabalburu eta Somorrostro), eta LKSk Prestakuntza eta Ikaskuntza modalitatean kontratatuko ditu, urtebetez.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Gure LH Duala Europarekin partekatuz

Aste honetan, maiatzaren 22tik 26ra bitartean, Italiako, Errumaniako eta Turkiako irakasle talde bat izango dugu hemen Erasmus+ IMPROSK proiektuaren baitan. HETEL proiektu horretako kidea da eta taldearekin ikastetxeen esperientzia eta praktika egokiak partekatuko ditu Lanbide Heziketa Dualaren alorrean (lanpostuan emandako ikaskuntzan). 5 egun hauetan 14 irakaslez osatutako taldeak Durangoko Maristak, Goierri Eskola eta Zabalburu ikastetxea bisitatuko du ikaskuntza metodologia ezberdinak (erronken bidezko ikaskuntza eta ikaskuntza kolaboratiboa batez ere) eta lanpostuan emandako ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko enpresekiko lankidetza azaltzeko helburuarekin.  Aldi berean Durangoko Maristak, Zulaibar, Mondragon eta UGLEko 5 irakasle Alemanian izango dira, bertako Lanbide Heziketako ikastetxeak enpresekin nola lan egiten duten ikusteko eta enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza ezagutzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL international. Aste honetan Alemanian!

   Lanbide Heziketa aukeratzen duten horien kalitatea, ibilbidea eta aukerak hobetzeko egiten dugun lanak, askotan munduko beste hainbat lekutara eramaten gaitu.  Aste honetan Alemanian izan gara EMPLOVET proiektuko lankideekin. Erasmus+ proiektu honen helburua LHko titulua duten pertsonenei lan bilaketa prozesuan lagunduko dieten materialak garatzea da.    HETELen “Eskubide eta betebeharrak  lan munduan Europar ikuspegitik” modulua garatu dugu, lanean ditugun jarreren garrantzia azpimarratuz. KulturLifeko gure lankide alemaniarrak Kielen duten bulegoan daukagun bileran, bazkide guztien lana partekatuko dugu eta ekarpenak egin. Ondoren, dokumentu guztiak hainbat hizkuntzatara itzuliko direlarik (errumaniarra, gaztelera, mazedoniarra, turkiarra eta alemanera). Datorren urtean material guztiak eskuragarri izango dituzue www.emplovet.eu web gunean. Hauek erabiltzera gonbidatzen zaitugu!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Kalitatezko LH Duala lortzeko irakasle eta tutoreen prestakuntza definitzeko bilera Berlinen

   HETEL Berlinen da egun hauetan, IMPROSK proiektuko kideekin batera, LH Dualean parte hartzen duten enpresetako tutoreen eta irakasleen prestakuntza beharrei buruz eztabaidatzeko. Izan ere, pertsona hauek enpresaren eremuan Lanbide Heziketako ikasleak prestatzeko ardura baitaukate.    HETEL ikastetxeetako 5 irakasle Stuttgartera (Alemania) joango dira maiatzean, enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza eta Lanbide Heziketako ikasleei zelako formazioa eta jarraipena eskaintzen dieten bertatik ikusi ahal izateko. Bestalde, Alemania, Italia, Errumania eta Turkiako 18 irakasle jasoko ditu HETELek. Irakasle hauek gure LH Dualeko sistema, metodologiak eta prestakuntza prozesuan enpresak nola integratzen ditugun ikustera datoz.   Honetaz gain, Berlinen automobilgintzako Lanbide Heziketa zentro bat bisitatuko dugu, Alemaniako LH Dualeko enpresetako irakasle adituekin LH Dualeko ikuspegiak eta praktika egokiak partekatzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lankidetza, LH Dualeko trokelgintza sektoreko espezializazioaren gakoa

    HETELek, AIC (Automotive Intelligence Centre) eta FVEM (Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza) erakundeen laguntzarekin, trokelgintza sektoreko 7 enpresen ahaleginak bateratzea lortu du (Gestamp, CIE Automotive, Batz, Matrici, Irudi, Odim eta Tooling Services) eta LH Dualeko espezializazio programa bat diseinatu dute automozio – sektorearen kualifikazio beharrizanei erantzuna emateko. Erronka honi aurre egiteko Gestampen laguntza ezinbestekoa izan da, aurreko ikasturteko esperientzia partekatzeazgain, Boroako AICn dauden Gestamp Technology Institute- GTI instalazioen erabilera ahalbidetu baitu.   Istorio honetako protagonistak enpresak dagoeneko aukeratu dituzten 27 ikasleak ditugu. Ikasle hauek Bizkaiko 9 LHko ikastetxeetakoak dira (Txorierri, Maristak, Zulaibar, Somorrostro, Bidebieta, Elorrieta- Errekamari, Barrutialde, Emilio Campuzano eta Mungia). Hauek izango dira trokelgintza sektorearen esparruko 800 orduko espezializazio ikastaroa jasoko dutenak.     Programa honen ikasturte hasierako ekitaldia Boroako AICn izan da. Programa honek Eusko Jaurlaritzako LHko Sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasotzen du. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELetik ikastetxeen partaidetza eskertzen dugu LAIT europar proiektuaren webgunea diseinatzeko lehiaketan

   HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen LAIT europar proiektuaren webgunea diseinatzeko. Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei industria 4.0. delakoaren egokitze-prozesuan laguntzeko gai izateko.    Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!    Honetaz gain, Maristak  ikastetxea zoriontzen dugu, batez ere Xabier Ametzazurraren klasea, lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak! Informatikako (Sistema informatikoen eta sareen administrazioko) ikasleen lana ezagutzeko irrikan gaude.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELetik ikastetxeen partaidetza eskertzen dugu LAIT europar proiektuaren logoa diseinatzeko lehiaketan

   HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen LAIT europar proiektuaren logoa diseinatzeko. Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei industria 4.0. delakoaren egokitze-prozesuan laguntzeko gai izateko.    Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!    Honetaz gain, Politeknika ikastegia Txorierri  ikastetxeko Igor Melgosa zoriondu nahi dugu lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta