HETEL

Elektrizitate eta elektronika

  Elektrizitate eta elektronika IZAERA Trebea bazara edo trebe izan nahi baduzu, gauzak zuri esker ondo dabiltzala ikusi nahi baduzu, edozein une duzu egoki duzu elektrizitate tailerrean sartzeko.Ez pentsatu gehiago, eskatu informazioa Lanbide Hastapenetarako Ikastegian, eta eskari handiko sektorean sartuko zara. PRESTAKUNTZA-PLANA – Instalazio elektrikoak eta domotikoak.– Telekomunikazioetako instalazioak.– Ekipo elektrikoak eta elektronikoak.– Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea.– Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta -komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantenimendua.– Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta.– Zientzia aplikatuak I.– Zientzia aplikatuak II.– Komunikazioa eta gizartea I.– Komunikazioa eta gizartea II.– Laneko prestakuntza eta orientabidea.– Lantokiko prestakuntza.– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. LORTUTAKO GAITASUNAK – Materialak eta erremintak pilatzea, eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan, instalazio domotikoetan eta telekomunikaziokoetan muntatzeko eta mantentzeko lanak egiteko.– Kanalizazioak eta hodiak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.– Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableatua zabaltzea, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuta.– Instalazio elektroteknikoetako tresneria eta elementu osagarriak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.– Instalazioak mantentzeko eta muntatzeko mekanizazioko eta loturako teknikak aplikatzea, horien beharren arabera.– Eraikinetako oinarrizko egiaztapen eta proba funtzionalak zein erregelamenduzkoak egitea, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabilita.– Instalazioetako tresneria eta elementuak mantentzeko eta konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, horien funtzionamendua bermatuta.– Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan egindako esku-hartzeetan kalitateko eta segurtasuneko protokoloak aplikatzea.– Laneko arriskuen prebentzioko planean ezarritako zehaztapenak betetzea, lanpostuarekin lotzen diren arriskuak hautemanez eta aurreikusiz.– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu: Profesional honek besteren kontura egiten du lan eraikinetako, etxebizitzetako, bulegoetako, merkataritza-lokaletako eta industria-lokaletako instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko enpresetan, betiere goragoko mailako pertsona baten gainbegiradapean. Profesional honen jarduera Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Komunen Araudiaren mende dago. – Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.– Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.– Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.– Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.– Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.– Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.– Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila). IKASTETXEAK EgibideCentro Formativo OtxarkoagaMaristak DurangoCentro Formación SomorrostroSan ViatorMargotuPeñascal BilbaoMaristak Zalla La Salle Berrozpe Martutene Lanbide Eskola • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Administrazio kudeaketa

  Administrazio kudeaketa IZAERA – Antolakuntzarako doaiak izatea– Memoria eta ikusmen-gaitasuna– Lagunartekotasuna– Matematiketarako eta hizkuntzetarako erraztasuna– Psikomotrizitatea menperatzea PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Enpresako komunikazioa eta bezeroa atenditzea2 Modulua Salerosketaren administrazio-eragiketak3 Modulua Enpresa eta Administrazioa4 Modulua Informazioaren tratamendu informatikoa5 Modulua Kontabilitate-teknika6 Modulua Giza baliabideen administrazio-eragiketak7 Modulua Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua8 Modulua Ingelesa profesionala9 Modulua Enpresa ikasgelan10 Modulua Diruzaintza-kudeaketaren eragiketa-osagarriak11 Moduloa Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 12 Moduloa Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.13 Moduloa Enplegurako ibilbide pertsonala I14 Moduloa Enplegurako ibilbide pertsonala II15 Moduloa Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Informazioa erregistratu, prozesatu eta beste batzuei pasatzea– Gaiak eta zerbitzuak erosteko administrazio-kudeaketak burutzea– Langileen administrazio-kudeaketak burutzea– Diruzaintza eta kontabilitate-erregistroetako administrazio-kudeaketak burutzea– Finantza-zerbitzu edo produktuei eta aseguruei buruzko informazioa bezeroari ematea– Administrazio-kudeaketa, administrazio publikoan burutzea ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Tituluak adierazitako lanbide gaitasunarekin bete daitezkeen lanpostuak: Administrari laguntzailea, bulegoko laguntzailea, artxibategi eta agiritegiko laguntzailea, kobrantza eta ordainketen kudeatzailea, kutxazaina, banku eta finantza erakundeetako administraria, diruzaintzako langilea, kartera eta baloreetako langilea, administrazio publikoko administrari laguntzailea, ezbehar eta aseguruetako langilea, merkataritzako administraria, kudeaketa eta langile-administraria. Goi-mailako ikasketak: Batxilergora eta Goi mailako ziklora sarbidea. IKASTETXEAK Egibide Maristak Durango Centro formación Somorrostro Sopeña-Bilbao Santa María Artagan • ERDI MAILA

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta

  Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta IZAERA – Trebetasun sozialak– Komunikazioa– Heldutasun emozionala– Esku-gaitasuna eta gaitasun psikomotorea– Indar fisikoa PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Arretaren antolakuntza2 Modulua Tabetasun sozialak3 Modulua Pertsonen ezaugarri eta beharrak4 Modulua Laguntza eta sostengu psikosoziala5 Modulua Komunikaziorako laguntza6 Modulua Etxez-etxeko laguntza7 Modulua Osasun laguntza8 Modulua Higiene laguntza9 Modulua Telelasistentzia10 Modulua Lehen sorospenak11 Modulua Ingeles profesionala12 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (EM)13 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.14 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II.16 Modulua Modulu arteko proiektua LORTUTAKO GAITASUNAK – Pertsonei eta ingurukoei arreta egiteko jarduerak antolatzea, prestatzea eta kontrolatzea.– Arreta fisikorako jarduerak garatzea: gaixoari/bezeroari higiene eta zaintzeko, mugitzeko, elikatzeko eta lehen sorospeneko laguntza ematea.– Behar espezifikoak dituzten pertsonentzat arreta psikosozialerako jarduerak garatzea.– Bizikidetza-unitatearen funtzionamenduari eta kudeaketari buruzko jarduerak garatzea.– Enpresa edo tailer txiki bateko administrazioa, kudeaketa eta merkaturaketa egitea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremua: Premia espezifikoak dituen pertsonentzako zaintzarako bizitegi erakunde bate-ko langilea; adineko pertsonen, minusbaliatu fisikoen edo psikikoen zaintzaria anitzeko Erakundeetan; etxez-etseko aditasunaren laguntzailea. Goi-mailako beste ikasketak: Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin. Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK EgibideCentro Formación Somorrostro  Zulaibar María Inmaculada Bilbao  San Viator Gurutze Gorria Lea Artibai ikastetxea Goierri Eskola Oteitza Lizeo Politeknikoa Mariaren Lagundia • ERDI MAILA

Energia eraginkortasuna eta eguzki energía termikoa

  Energia eraginkortasuna eta eguzki energía termikoa IZAERA – Eraginkortasun energetikoen programa eta prozesuak garatzeko.– Talde-lanaren jarrera.– Kudeatu eta ikustatu eguzki instalazio termikoen mantenimendua eta instalazioen prozesuak.– Eraginkortasunaren aldaketa eta hobekuntza proiektuen garatzeko.– Energetika eraikinetan. PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Ekipamendu eta instalazio termikoak2 Modulua Instalazioak muntatzeko prozesuak3 Modulua Instalazioen irudikapen grafikoa4 Modulua Instalazioen energia-eraginkortasuna5 Modulua Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa6 Modulua Laneko prestakuntza eta orientabidea7 Modulua Eraikinen ziurtapen energetikoa8 Modulua Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan9 Modulua Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa10 Modulua Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea11 Modulua Ingeles profesionala12 Modulua Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko moduluen arteko proiektua13 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 14 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I16 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK – Zehaztu instalazio termikoen energia-etekina eta argia-etekina eraikinetan.– Argiteria eta instalazio termiko eraginkortasunaren hobekuntza proposatu.– Programa eta prozedura informatikoak aplikatu, eta administrazio-tramiteak eta ziurtagiri energetiko eta kalifikazio prozesuen agiriak kudeatu.– Eraikinetan ura erabilpen eta kontsumoaren ebalkuaketa egin, aurrezki alternatibak eta erabilpen eraginkortasun bat proposatuz.– Bezeroek dauzkaten betebehar energetikoak eratu, proposatu ditugun eguzki instalazioen bidez– Eguzki instalazio termikoen mantenimendu eta muntaia kudeatzea eta itxuratzea, indarrean dagoen arautegia betean.– Txosten, memoria teknikoak, planoak eta eguzki instalazio termikoen proiektuen aurrekontuak egin behar dira– Energia et ura erabilpen eraginkortasun lortzeko, merkaturaketa eta serbitzu eta produktuen zabalkundea sustatu behar da.– Adminiztrazioa, kudeaketa eta merkaturaketa enpresa txiki batean egin. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Eraginkortasun energetikoaren teknikoa eraikinetan, ziurtagiri energetikoa prozesu laguntzailea eraikinetan, eguzki instalazio termikoen mantenimenduaren arduraduna, energia kudeatzailea, eraginkortasun energetikoaren programen sustatzailea. Goi-mailako beste ikasketak: Industri Ingeniari Teknikoa. IKASTETXEAK Lea Artibai Ikastetxea Maristak Zalla • GOI MAILA

Marketing eta publizitatea

  Marketing eta publizitatea IZAERA – Merkataritzan eta enpresagintzan gogoa jartzea– Merkatuaren azterketa soziologikoan interesa izatea– Komunikaziorako eta behaketarako gaitasuna– Talde-lana zuzentzeko konpromezu-gaitasuna PRESTAKUNTZA-PLANA 1 modulua Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa2 modulua Marketin-politikak3 modulua Marketin digitala4 modulua Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea5 modulua Komunikazio-bitartekoaketa eta euskarriak6 modulua Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolamendua7modulua Merkataritza-ikerketa8 modulua Merkataritza-ikerketako landa-lana9 modulua Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea10 modulua Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzailearenganako arreta11 modulua Ingeles profesionala12 modulua Marketin eta publizitate-proiektua13 moduloa Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 14 moduloa Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.15 moduloa Enplegurako ibilbide pertsonala I16 moduloa Enplegurako ibilbide pertsonala II  LORTUTAKO GAITASUNAK – Salerosketa-eragiketak kudeatzea– Establezimenduetako erakusleihoak eta azalerak antolatzea– Marketin-politikak aplikatzea– Zerbitzuei buruzko oinarrizko dokumentazioa prestatzea– Publizitatea eta salmenta ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Sektoreak: Industria, Merkataritza eta Nekazaritza: administrazio eta merkataritza-sailak. Banketxe eta aurrezki kutxak: merkataritza-saila. Erostetxe handiak. Janari eta banaketa-enpresak. Merkataritza eta ordezkaritza-agentziak. Marketin-enpresak. Goi-mailako ikasketak: Marketineko Gradua. Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Ekonomiako Gradua. Finantza eta Aseguruetako Gradua. Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua. Negozioen Kudeaketa Gradua. Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua. Gizarte Langintzako Gradua. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua. Zuzenbideko Gradua. Soziologiako Gradua. IKASTETXEAK Egibide Centro formación Somorrostro Oñati Gestio Heziketa Nazaret • GOI MAILA

Ibilgailuen mantentzea – Ibilgailuen elektromekanika

  Ibilgailuen mantentzea – Ibilgailuen elektromekanika PRESTAKUNTZA-PLANA – Mekanizazioa eta soldadura.– Mugigarriak.– Gainazalak prestatzea.– Ibilgailuaren elektrizitatea.– Ibilgailuaren mekanika.– Zientzia aplikatuak I.– Zientzia aplikatuak II.– Komunikazioa eta gizartea I.– Komunikazioa eta gizartea II.–  Enplegurako ibilbide pertsonala– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. Elektromekanika aukera:– Ibilgailuaren direkzio-sistemak.– Zirkuitu elektriko osagarriak. LORTUTAKO GAITASUNAK – Oinarrizko mekanizazioko eragiketak egitea, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatzea eta zehaztapen teknikoak jarraitzea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Oinarrizko soldadurako eragiketak egitea, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatzea eta zehaztapen teknikoak jarraitzea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Karga- eta abio-sistema elektrikoen oinarrizko mantentze-lanak egitea, fabrikatzaileak zehaztutako prozeduren arabera.– Esekidura-sistemaren eta gurpilen oinarrizko elementuak mantentzea, beharrezko eragiketak zehaztapen teknikoen arabera eginda.– Transmisio- eta balazta-sistemaren oinarrizko elementuak mantentzea eta, horretarako, fluidoak ordeztea eta ihesik ez dagoela egiaztatzea, fabrikatzailearen zehaztapenen arabera.– Argiteriako sistema elektrikoaren eta sistema osagarrien oinarrizko elementuak ordeztea, fabrikatzaileak zehaztutako prozedurak aplikatuta, betiere finkatutako segurtasun-baldintzetan.– Ibilgailuaren elementu mugigai sinpleak desmuntatzea, muntatzea eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.– Ibilgailuaren beirak konpontzea eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.– Ibilgailuaren gainazalak prestatzeko eragiketa sinpleak egitea, beharrezko kalitatea ziurtatuta, ezarritako denboretan eta formetan.– Ibilgailua estaltzea eta desestaltzea, zehaztutako prozedurak aplikatuta, material eta baliabide egokiak erabilita eta produktua hurrengo urratsetarako egokituta.– Lanpostua operatibo mantentzea eta ibilgailuak mantentzeko eragiketetarako beharrezko tresnak, lanabesak eta erremintak prestatzea.– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:– Karrozeriaren saileko laguntzailea.– Ordezko piezen biltegiko laguntzailea.– Beirak ordezteko enpresetako langilea.– Elektromekanikaren saileko laguntzailea.– Mekanika azkarreko lantegiko langilea. Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila) IKASTETXEAK Centro Formativo Otxarkoaga San Viator Goierri eskola • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Prestakuntza eskaintza

   Gure prestakuntza eskaintzaren taula deskargatu dezakezu  {slider   Jarduera fisikoak eta kirolak} Egokitzapen fisikoa (GM) Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta animazioa (GM) Natura inguruneko eta astialdiko gidaritza (EM) {slider   Administrazioa eta kudeaketa} Administrazio zerbitzuak (OLH) Administrazio kudeaketa (EM) Administrazioa eta finantzak (GM) Zuzendaritzari laguntza ematea (GM) {slider   Arte grafikoak} Arte grafikoak (OLH) Inprimaketa grafikoa (EM) Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa (GM) {slider   Merkataritza eta marketinga} Merkataritza zerbitzuak (OLH) Merkataritza jarduerak (EM) Salmenten eta merkataritza esparruen kudeaketa (GM) Marketing eta publizitatea (GM) Garraio eta logistika (GM) {slider   Elektrizitatea eta elektronika} Elektrizitate eta elektronika (OLH) Instalazio elektrotekniko eta mekanikoak (OLH) Telekomunikazio instalazioak (EM) Instalazio elektriko eta automatikoak (EM) Mantentze lan-elektronikoak (GM) Sistema elektrotekniko eta automatizatuak (GM) Automatizazio eta robotika industriala (GM) Telekomunikazio eta informatika sistemak (GM)    {slider   Energia eta ura} Energia berriztagarriak (GM) Energia eraginkortasuna eta eguzki energía termikoa (GM) {slider   Fabrikazio mekanikoa} Elementu metalikoen fabrikazioa – Soldadura eta galdaragintza (OLH) Elementu metalikoen fabrikazioa – Mekanizazioa (OLH) Soldadura eta galdaragintza (EM) Mekanizazioa (EM) Eraikuntza metalikoak (GM) Fabrikazio mekanikoko diseinua (GM) Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan (GM) {slider   Ostalaritza eta turismoa} Okintzako eta pastelgintzako jarduerak (OLH) Sukaldaritza eta jatetxe-arloa (OLH) Sukaldaritza eta gastronomia (EM) Jatetxe arloko zerbitzuak (EM) Sukalde zuzendaritza (GM) Bidai agentzien eta ekitaldien kudeaketa (GM) Turismo gidaritza, informazioa eta laguntza (GM) {slider   Irudi pertsonala} Ile-apainketa eta estetika (Ile-apainketa) (OLH) Ile-apainketa eta estetika (Estetika) (OLH) Ile-apainketa eta kosmetika (EM) Estetika integral eta ongizatea (GM) {slider   Elikagaien industria} Harategi -urdaitegia (OLH) Ekoizpen prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian (GM) {slider   Informatika eta komunikazioak} Informatika eta komunikazioak (OLH) Mikroinformatika–sistemak eta sareak (EM) Sareko informatika sistemen administrazioa (GM) Web aplikazioen garapena (GM) Plataforma anitzeko aplikazioen garapena (GM) {/sliders} {slider   Instalazioa eta mantenimendua} Etxebizitzak mantentzea – Iturgintza – berokuntza (OLH) Etxebizitzak mantentzea – Hotz – lanak (OLH) Mantentze-lan elektromekanikoak (EM) Beroa sortzeko instalazioak (EM) Hozteko eta girotzeko instalazioak (EM) Mekatronika industriala (GM) Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea (GM) Arrisku profesionalen prebentzioa (GM) {slider   Zurgintza, altzarigintza eta kortzoa} Arotzeria eta altzarigintza- Neurrirako arotzeria (OLH) Arotzeria eta altzarigintza (EM) Instalazioa eta altzari-hornikuntza (EM) {slider   Itsasoa eta arrantza} Ontzi eta itsasontzien makineriaren zaintza eta kontrola (EM) Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza (EM) Itsas garraioko eta alturako arrantza (GM) Ontzi eta itsasontzien makineria zainketaren antolaketa (GM) {slider   Kimika} Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia (GM) Kimika industriala (GM) {slider   Osasungintza} Erizaintzako zaintza osagarriak (EM) Farmazia eta parafarmazia (EM) Laborategi kliniko eta biomedikoa (GM) Ortoprotesia eta laguntza-produktuak (GM) Anatomia patologikokoa eta zitodiagnosikoa (GM) Aho eta hortzen higienea (GM) {slider   Segurtasun eta ingurugiroa} Hezkuntza eta ingurugiro-kontrola (GM) Kimika eta ingurumen osasuna (GM) {slider   Gizarte eta kultur zerbitzuak} Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa  – Pertsonen oinarrizko arreta (OLH) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta (EM) Gizarte integrazioa (GM) Haur hezkuntza (GM) {slider   Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza} Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa (OLH) Jantzigintza eta moda (EM) {slider   Garraio eta ibilgailuen mantenimendua} Ibilgailuen mantentzea – Karrozeria (OLH) Ibilgailuen mantentzea – Ibilgailuen elektromekanika (OLH) Karrozeria (EM) Ibilgailuen elektromekanika (EM) Automozioa (GM) {/sliders}  (OLH) Oinarrizko L.H.    (EM) Erdi Maila    (GM) Goi Maila   Gure prestakuntza eskaintzaren taula deskargatu dezakezu >> esteka  

Adi, prest, abantean!

Erasmus+ programari esker, aurki nazioarteko esperientziari ekingo dioten Euskadiko 123 ikasleak (Bizkaiko 48, Arabako 40 eta Gipuzkoako 35) bildu ditu gaur HETELek Durangon, haien bidaiaren nondik-norakoak azaltzeko helburuz. Honetaz gain, ikasleek aurreko urteko Maristak, Zabalburu eta Otxarkoaga ikastetxeetako hiru Erasmus+ bekadunen esperientzia eta gomendioak entzuteko aukera izan dute. Guztia prest dago erdi mailako 38 ikaslek eta goi mailako 85ek Europako 8 herrialde ezberdinetan 13 asteko praktikaldia egiteko. Bizipen ahaztezina opa diegu guztiei!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazio Zikloko 41 ikasle elkartu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatzeko

41 ikasle eta hilabeterako erronka bat: taldeka lan egitea, ikastetxean aplikazioen zerbitzari batzuk instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokaturiko fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute, eta, horretarako, Euskaltel telekomunikazio operadorearen laguntza izango dute. Helburu horrekin, Euskaltel Fundazioak HETELeko lau ikastetxetako —Zabalburu, Egibide, Salesianos Deusto eta Somorrostro— Telekomunikazio Sistemen Zikloko 41 ikasle elkartu ditu gaur Euskaltelen Derioko egoitzan, ikastetxeen arteko SHARE izenekoproiektu honen berri emateko. Euskaltel Fundazioaren egoitzan, Derion, 10:00etan hasitako jardunaldi teknologiko baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Iban Madariagak, Bezeroen Ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hau eskaini die ikasleei “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”. Azkenik, Zabalburu ikastetxeko irakaslea eta SHARE proiektuaren koordinatzailea den Eder Gomezek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia laboratorioa eta Datuak Prozesatzeko Zentroa (CPD) bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek. HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera eta lankidetzan sakontzera animatzen ditugu. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

GUREAKek ETA HETELek LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE, GUREAKEN ENPRESA-EREDUA IKASTETXEETARA HURBILTZEKO

GUREAKek eta HETELek lankidetza hitzarmena sinatu dute, elkarren arteko harremana sendotzeko eta ekimen berriak abian jartzen lagunduko duen ingurunea sustatzeko. GUREAK desgaitasuna duten pertsonei egokitutako lan-aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen dituen enpresa-taldea da, eta HETEL Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 26 ikastetxe biltzen dituen elkartea da eta honen helburua Euskadiko Formakuntza tekniko profesional zerbitzua hobea eskaintzea eta inguruneko garapen eragilea izatea da. GUREAK Itineraryko zuzendaria den Ainhoa Askasibarrek eta HETELeko presidentea den Julen Elgetak sinatu dute hitzarmena GUREAKen Donostiako egoitza nagusian. Hala, bi erakundeek euren apustua indartuko dute gazteen enplegagarritasunaren alde eta aniztasun funtzionala duten pertsonen formakuntza inklusioa LH zentroetan hobetze aldera.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta