HETEL

Ikasketa bisita Euskadira DualECOren esparruan: Euskal LH ekosistema ezagutzen

Pasadan astean, HETEL eta Maristak Durango-k ENGIM lanbide-heziketako erakundeko, Bergamoko Unibertsitateko, Bremengo Unibertsitateko eta Confartigianato Imprese Bergamo enpresa-elkarteko 14 parte-hartzaile hartu zituzten Erasmus+ DualECOsystems proiektuaren baitan. Parte-hartzaileek Euskadi bisitatu zuten eskualdeko lanbide-heziketako ekosistema zehatzago ezagutzeko, bereziki zeintzuk diren eragile nagusiak eta nola erlazionatzen eta lankidetzan aritzen diren elkarren artean. Bost egunetan zehar, HETELek eta Maristak Durangok lankidetzaren eta eskualde-garapenari egiten dioten ekarpenaren hainbat adibide partekatu zituzten taldearekin, hala nola Bilboko Berrikuntza Faktoria, Arrasateko Unibertsitatearen zati bat, Tknikak (Lanbide Heziketako Berrikuntzarako Euskal Institutuak) sustatutako ekimenak, hala nola Tkgune (LHko ikastetxeek enpresei ematen dizkieten zerbitzu teknologikoak) edo Urratsbat eta Ikasenpresa, ikastetxeetan ekintzailetza sustatzeko eta laguntzeko. EAEko LH dualaren eredua ere partekatu zuten, eta, bereziki, LHko ikastetxeek eta enpresek diseinatutako eta emandako espezializazio-programak. Azkenik, Egibidek (HETELi lotutako LHko zentroa) ere partekatu zuen bere lan-esperientzia Deustuko Unibertsitatearekin, Industria Digitaleko Gradu Duala elkarrekin diseinatzen eta ematen. Bisitaren amaierako ebaluazio batean, taldeak eragileen arteko lankidetza eta euskal Lanbide Heziketaren berrikuntza-gaitasuna azpimarratu zituen, Euskadiko Lanbide Heziketa Europako Batzordeak aitortutako bikaintasun-eredu bihurtu duten arrakastaren bi faktore giltzarri gisa. Estudioko hurrengo bisita urtarrilean egingo da, Bergamora. Irrikitan gaude Italiako gure lagunak bisitatzeko eta haien esperientziatik ikasteko!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Eskerrik asko 2021eko HETEL Sarian lagundu diguzuen guztioi

Azaroaren 2an HETELek HETEL Sariaren VII. edizioa ospatu zuen, Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren saria, aurten “Lanbide Heziketa eta enpresa inklusiboa” lelopean, euskal lanbide-heziketa guztiontzako aukera bihurtu nahian, generoa, jatorria edo gaitasunak alde batera utzita. Ekitaldia Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuaren irekiera instituzionalarekin hasi zen. Ondoren, Lorena Fernándezek, Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Digitaleko zuzendariak, adimen artifizialaren alborapenei eta zientzia eta teknologian emakumeen talentuaren beharrari buruz hitz egin zuen. Ponentzia horrek gai horri buruzko eztabaidari bide eman zion, STEAM eremuetan emakumeen urritasunari aurre egiteko kausak eta irtenbide posibleak jorratuz. Lorenaz gain, eztabaida honetan Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida dugu, ikuspegi instituzionala eman zuena, eta CEBEKeko presidente Carolina Pérez Toledo, gaia enpresaren ikuspegitik landu zuena. Garrantzitsua da agente guztiek beren hondar-alea ematea tren hau ez galtzeko. Ondoren, Oihane Aldayturriaga BBK-ko Talentu eta Ekintzailetza arduradunak, Amaia Fernández Maristak Durangoko orientatzaileak eta Sonia Bilbao Otxarkoagako oinarrizko LHko koordinatzaileak gogoeta egin zuten Lanbide Heziketaren zatirik inklusiboenari buruz (Oinarrizko LH), normalean ikusten edo erakusten ez dena, baina bere lana ezinbestekoa da pertsonak hezkuntza-sisteman berriz sartzeko, funtsezkoak baitira Europan jada eragina duen gazteen talenturik ezaren aurrean. Pilar Kaltzadak gidatu zituen bi eztabaidak. Julen Elgetak, Luciano Cearsolorekin, Xabi Lopezekin eta Gorka Aretxagarekin batera, HETEL Saria 2021 banatu zien ULMA, Julia Liberal eta Haizea Wind Bilbaori, guztiontzako aukera gisa LH inklusiboari egindako ekarpenagatik. Amaitzeko, Jorge Arevalok sektore batzuetan pertsonak behar direla ohartarazi zigun bere hitzaldian. Ekitaldian erakunde- eta gizarte-ordezkaritza handia izan zen, eta HETELek guzti hauei eskerrak eman nahi dizkie, Euskadiko Lanbide Heziketak aurrera egiteko hain beharrezkoak diren lankidetza eta esfortzuen lerrokatzea sendotzen baititu. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Euskalteli eta bbk-ri Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren sari hau beste urte batez babesteagatik. Eskerrik asko eta Abantean! EKITALDIAREN LABURPENA: https://youtu.be/AjJ-D3KOigQ 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Skills competitions. Lanbide Heziketaren bikaintasunerantz

Aste honetan EuskoSkills lehiaketa izan da. Lanbide heziketan bikaintasuna lortzeko helburuarekin, mota horretako lehiaketak nazioan eta nazioartean egiten dira hainbat arlo profesionaletan (ile-apainketa, eraikuntza, sukaldaritza, mekatronika, industria-diseinua, etabar). HETEL ez dago errealitate horretatik kanpo, eta 2019ko urritik Erasmus+ Programak finantzatutako KA2 proiektu batean parte hartzen du. Bertan, Finlandiako, Eskoziako, Ipar Irlandako eta Holandako Lanbide Heziketako ikastetxeek praktika onak trukatzen dituzte lehiaketa horietarako irakasleen eta ikasleen antolamenduari eta entrenamenduari buruzkoak. Hain zuzen ere, aste honetan bertan, proiektuko bazkideok Salesianos Deuston (Bilbo) bildu gara, urtarrilean Holandan egingo den lehiaketa baterako programa batean lan egiteko. Programa horretan, gure ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek parte hartuko dute, mekatronika, sukaldaritza eta enpresen administrazioa zikloetakoak. Proiektuko beste herrialde batzuetan baino gutxiago ezagutzen den arren, HETELek konpromisoa hartzen du elkarteko ikastetxeek skills competitions delakoetan parte hartu dezaten. Kontua ez baita lehiaketa, egiten duzun horretan bikaintasuna lortzea baizik. Informazio gehiago: https://sites.google.com/view/skillscompetitionproject/home

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Nazioartekotzeko gaitasunak lanbide-heziketan integratzeko lanean

Europar Batasun osoan, lanbide-heziketako ikasleen % 3-5ek baino ez dute Erasmus+ beka jasotzeko aukera atzerrian ikasteko edo praktikak egiteko. Horrek galdera hau egitera garamatza: zer gertatzen da LHko ikasleen gainerakoekin, hau da, gehiengoarekin? Erantzuna da ez dutela aukerarik nazioarteko eskumenak garatzeko. Lanbide Heziketako ikastetxeen helburua ikasle guztientzat hezkuntza integrala eskaintzea denez, herritartasun eta mundu global batentzako gaitasunak barne hartzen dituena, Erasmus+ Programak kofinantzatutako «Build@Home» proiektuko bazkideok irakasleentzako tresnak eta baliabideak sortzeko lanean ari gara, gaitasun horiek LHko zikloetako ohiko curriculumaren parte izan daitezen. Joan den astean, HETEL Internationalek eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko irakasle batek Danimarkan egin zen proiektuaren bileran parte hartu zuten, nazioartekotzeko gaitasunak eta horiek zikloetan garatzeko moduak zehazten eta hautatzen lan egiteko. Datozen hilabeteetan, lan honekin jarraituko dugu. Ez galdu gure aurrerapena HETELen web orrialdea eta gure sare sozialak jarraituz!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Barin diziplina artean zelan lan egin daitekeen ikasten!

INTENT proiektua Erasmus+ Programak finantzatzen du eta Alemaniako Norte-Westfalia eskualdeko Lanbide Heziketa Sailak koordinatzen du. HETELek proiektu honetako bazkide gisa parte hartzen du. Proiektuaren helburua lanbide-heziketaren ikuspegi integrala eraikitzea da, Lanbide Heziketako zikloen arteko diziplinarteko lankidetza sustatuz, 4.0 antolaketa-ereduen ildotik; izan ere, balio-kateak egitura interkonektatua du, malguagoa eta eskaerari erantzuteko aldi askoz laburragoak dituena. 5 egunetan zehar, Italiako, Alemaniako, Txekiar Errepublikako, Portugalgo eta Euskadiko irakasle talde batek diziplinarteko materialak nola garatu daitezkeen ikasi du, proiektuaren esparruan jada egin diren materialetan oinarrituta. HETELetik, gure ikastetxeetako 3 irakaslek parte hartu dute prestakuntzan: Antonio Pinillos (Sopeña Bilbao), Maider Lizarralde (La Salle Berrozpe) eta Asier Merino (Zulaibar).

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LH DUALA EUSKARAZ EGITASMOAREN WEB ATARIA

https://lhdualaeuskaraz.eus/ web atarian jasoko da LANEKI elkarteak abian duen Lanbide Heziketa Duala euskaraz egitasmoaren informazioa. Web atari honetan izango dute ikasleek, ikastetxe edota lantokietako ordezkariek lantokiko egonaldiei buruzko informazio baliagarria. Besteak beste, –          Lantokiko egonaldia euskaraz egitearen onurei buruzko informazioa. –          Geomapa lotura –          Autodiagnostikoko tresnara lotura Web atari honek, hasiera atalaz gain, hiru atal ditu: ikaslea naiz atala, ikastetxea naiz atala eta lantokia naiz atala. Atal bakoitzak du eduki berezitua. Web atalaz gain Lanekiren sare sozialak erabiliko dira komunikaziorako. Linkedin sare sozial profesionalaren bidez zabalduko dira mezuak; baita Lanekiren Twitter kontuaren, facebook eta Instagram kontuen bidez ere. Jarrai gaitzazue sare sozialetan! Gure sareetara lotura https://lhdualaeuskaraz.eus/ web atarian duzue.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

700 pertsona baino gehiagok parte hartu dute #HETELtopaketa online ekimenean Euskadiko Lanbide Heziketaren ikasturte berriaren erronkei heltzeko

Euskadiko Lanbide Heziketa berriaren erronkak eztabaidatzea, ikasturte berriari begira irakasleak motibatzea eta ikastetxeen artean lana eta lankidetza sustatzea. Helburu horiekin, HETELek, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean ikastetxeen elkarteak, 700 irakasle baino gehiago bildu ditu online egindako topaketa batean. HETELek Euskadiko Lanbide Heziketarekin duen konpromisoari, gizarte konpromisoari eta herrialdearen garapen sozioekonomikoari egiten dion ekarpenari erantzuten dio ekitaldiak, eta, aldi berean, irakasleen motibazioa eta ilusioa sustatzeko jardunaldi bihurtu nahi du, pertsonen onena beharko duten erronkez betetako ikasturteari aurre egiteko. Jardunaldia 9:00etatik 11:00etara egin da, 11 bloketan banatuta. Julen Elgeta HETELeko presidenteak ongietorria egin ondoren, 11 gai-multzo errepasatu dira, horietako bakoitza hainbat ikastetxek aurkeztuta, hala nola, GHIak erronken metodologian ezartzea, LH Duala eta espezializazioak, TKGUNEAK (enpresekin lankidetzan aritzeko proiektuak), ikastetxeen arteko proiektuak, ekintzailetza, nazioarterako jauzia, enpresak eta Enplegurako prestakuntza, gizarte konpromisoa, zerbitzu publikoa, ikastetxe eredu berria, berrikuntza proiektuak eta HETEL ikastetxe berriak. Ekitaldi honek ikasturte berri bat ilusio berrituarekin hasteko balioko du. Bertan, ikastetxeek proiektu berriei ekin beharko diete, hala nola, lehen mailako ikasleentzako Dual berriari edo pertsonek lan-ingurunean eskuratutako gaitasunak aitortzeari.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek Gipuzkoako enpresetan LH dualeko ikasleak buru izan duten programa pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELen “LH dualaren bidez Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema hobetzeko ikerketa-proiektuaren” ondorioak aurkeztu dira. Proiektu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Online jardunaldia izan da, eta lurralde horretako 25 erakunde eta enpresa inguruk parte hartu dute. Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 9 enpresak eta Lanbide Heziketako 9 ikaslek hartu dute parte (horietatik lau emakumeak izan dira), eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari: Atten2-Advance monitoring technologies; RN Mecanizados, Ikaslan Fundazioa, Electricidad Industrial Loatzo, orialki, Thyssenkrupp Elevator Manufacturing, Jegan, Fagor Automation eta Fundazión Matia. Esperientziaren balorazioa, bai ikasleen aldetik, bai enpresen aldetik, oso positiboa izan da, eta ondorioen artean nabarmentzen da Dualeko ikasleen rola indartzea ahalbidetu duela, rol aktiboagoa eta erantzukizun handiagokoa emanez, ETHAZI metodologiak planteatutako erronkak konpontzeko duen eraginkortasuna erakutsi duela eta zeharkako gaitasunen garrantzia berretsi duela.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL eta Maristak Durango Robotikako eta Zibersegurtasuneko espezializazio programak aurkeztu dizkieta Dual Ecosystems proiektuko bazkideei

Dual Ecosystems Erasmus+ KA2 proiektua da, ENGIM Lombardiak (Italia) koordinatzen duena, Lanbide Heziketako zentroek eta enpresek lanbide-heziketa elkarrekin diseinatzeko eta emateko jardunbide egokiak trukatzeko helburuarekin. Ikasketa-bisiten bidez, hainbat herrialdetako (Alemania, Italia, Euskal Herria eta Ipar Irlanda) hezkuntza-erakundeek beren ekosistema sozioekonomikoarekin nola lan egiten duten ikasiko dugu, Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzeko. Italiako gure bazkideek online egindako bisiten ondoren, Euskadiren txanda izan da. Maristak ikastetxeak eta HETEL elkarteak ikastetxearen tour birtual bat antolatu genuen, eta gure bazkideekin partekatu genuen robotika eta zibersegurtasuneko espezializazio-programak enpresarekin batera diseinatzen eta ematen izandako esperientzia, jarraitzen dugun prozesua, erabiltzen dugun ikaskuntza-metodologia eta enpresek eta ikasleek prestakuntza-programa mota horien eragin positiboari buruz duten ikuspegia aurkeztuz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek orientazio-prozesua errazten du familien txokoa FP Orientazioa atariarekin

HETELen atari bat sortu dugu Lanbide Heziketari eta gazteei eta haien familiei erabakiak hartzeko prozesua errazteko ibilbideei buruzko informazio erraza emateko. Badakigu zenbat informazio dagoen, eta, horregatik, orientazioa errazteko gure ustez garrantzitsuena den informazioa erakusten saiatu gara. Orientatzaileek positiboki baloratu dute tresna hori. HETELetik eskertzen dugu Dualiza Bankiak eta LH enpresak ekimen honi emandako laguntza. Abantean! http://www.familientxokoafporientazioa.eus

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta