HETEL

HETELek LH Dualeko ikasleen bidez ETEetan berrikuntza sustatzeko programa pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELek saio telematiko batean proiektu pilotu hau zabaldu du gaur Bizkaiko enpresen artean, erabilitako metodologia azalduz. Ikasturtean zehar, HETELek proiektu hau jarri du abian, eta Bizkaiko 5 enpresak hartu dute parte (Delfin componentes, Hirucoat, Laser bidez, Vibacar eta verybal). Bertan, arrakastaz ezarri da euskal Lanbide Heziketan erabiltzen den metodologia, erronken ebazpenean oinarritua eta LHko ikasleen talentuari balioa ematea ahalbidetu duena. Proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntza izan du eta Jorge Berezok, berrikuntza zerbitzuko arduradunak, saioaren itxiera egin du. Proiektuaren helburua euskal LHko ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagungarri izan daitekeelakoan. Proiektu pilotuan HETELeko San Viator, Txorierri eta Somorrostro ikastetxeak, 5 enpresak eta LHko 5 ikaslek hartu dute parte, guztien artean enpresaren benetako erronka bati erantzun behar izan zaio. HETELek Bizkaian gidatutako esperientzia pilotu horri esker, ikasleek, LH dualeko tutoreekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu dituzte enpresa horien eguneroko zailtasun jakin batzuei erantzuteko. Esperientzia horren bidez, LHko ikasgeletatik enpresetara eraman da metodologia, enpresen balio-katearen behar jakin batzuk erronketan oinarritutako lankidetza-metodologia baten bidez konpontzeko formula posible gisa.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Errealitate birtualari buruz ikasten Danimarkan

Goierri, La Salle Berrozpe eta Irungo La Salleko irakasleak HETELen erasmus plus bekei esker Danimarka bisitatu dute. Bisita honetan errealitate birtualarekin nola lan egiten duten ikusteko aukera izan dute, hori baitzen helburu nagusia. Roskilde Business College-en egun bat pasa dute, lehenengo Eskola eta metodologia ikusiz, eta ondoren VR-rako edukia sortuz. Bigarren egunean Technical College-en izan ziren, eta bertan, aurrekoarekin zerikusirik ez duen baina aldi berean oso interesgarria den errealitate birtualaren beste aplikazio bat ikusteko aukera izan dute, eta horretaz gain, beraien instalazio eta tallerrak bisitatu zituzten. Beraien partetik oso harrera ona izan dute, etxean bezela sentiarazi dituzte. Orain, Roskilden ikasitakoa landu eta gure ikasleekin praktikan jartzea geratzen zaigu. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELerasmusplus argazki lehiaketaren sarien banaketa

Imanol Almazan (Salesianos Deusto) eta Garaitz Espeso (Peñascal) Durangoko HETELen egoitzara etorri dira gaur goizean #HETELerasmusplus argazki lehiaketako saria jasotzera. Bide batez, Milanen izandako #erasmusplus esperientzia nolakoa izan den kontatu digute. Biak bat datoz esperientzia ahaztezina izan dela. Abantean! Zorionak! Orain sariaz gozatzera eta zorte on zuen proiektu berrietan!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Atzerrian lan esperientzia bat izan nahi baduzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzak, SPRI – Enpresen Garapen Euskal Agentziak eta Basque Trade & Investment agentziak atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri dute martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 80 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.530€-koa izango da hilabetero (beka gordina). Aukeratutako bekadunak azarotik aurrera joango dira Alemania, Austria, Belgika, Txile, Hego Korea, Danimarka, ABE, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Indonesia, Italia, Malta, Moroko, Mexiko, Peru, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Tailandia…edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea ekainak 15tik uztailak 18ra arte irekita egongo da. Izena emateko esteka: http://www.global-go.net Aurreko urteetako Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

PORTUGALEKIN LANKIDETZA INDARTUZ

HETELen egoitzako 3 pertsona Oportora joan dira aste honetan, Anespo elkarteko eskualdeko Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe bisitatzera: Escola Artística e Profissional Árvore (Porto), CIOR – Escola Profissional (Vila Nova de Famalicão), EPATV – Escola Profissional Amar Terra Verde (Vila Berdea), ETAP- Escola Profissional (Pólo Viana do Castelo) eta EPROMAT – Escola Edmundo Ferreira (Matosinhos). Bisitaldiari esker, HETEL eta ANESPO elkarteen arteko harremanak sendotu dira; izan ere, Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta José Luis Presa, Anespoko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honek bi elkarteek nazioarteko jarduera bateratuetan aurrera egiteko duten motibazioa islatzen du. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Holandara bidaia HETELerasmus+ bekarekin

Aurreko astean, HETELeko hiru ikastetxetako irakasleak, Sopuertako San Viator, Donostiako Nazaret Fundazioa eta Zeanuriko Zulaibar lanbide ikastegia, Holandako ikastetxe ezberdinak ikustera joan ziren. Astelehenean Zwolle-ko Deltion College ikastetxea bisitatzen izan ziren. Bertan Jolandak dinamika ezberdinen bidez, teknologiak pertsonen arretan duten eraginari buruz pentsarazi ziren. Bide batez, ikastetxe ikusgarriaren bisitaldiaren gidari lana ere egin zuen. Asteartean Ingerekin, ROCvAF MBO College Zuid ikastetxean izan ziren Finlandiako beste bi ikastetxekin batera, denon esperientziak elkarbanatzen. Arratsaldean ikasleek enpresatara joan aurretik praktikak egiten dituzten gune bat bisitatu ahal izan zuten. Asteazkenean, ROCvAF College Amstelland ikastetxeam, ikasketa proiektu ezberdinak ezagutu genituen bai Holandakoak eta baita Finlandiakoak ere. Tartean San Viatorreko Patriziak ere beraien proiektua aurkeztu ahal izan zuen. Bidaia oso aberasgarria eta emankorra izan zen eta etorkizunean bertatik sortutako proiektuak aurrera eramatea espero dugu. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Finlandian errealitate birtualaren ezarpena ezagutuz

Goierriko 3 irakasle Jyvaskyla-ko (Finlandia) Gradia eskolan izan dira HETEL Erasmus+ bekei esker. Bertan errealitate birtualean “murgildu” dira eta teknologia honen ezarpena ezagutu ahal izan dute Administrazioko eta Pertsonen Arretako lanbide-arloetan, Finlandiako Lanbide Heziketako sistemari buruz ikastearekin batera. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

In-Di proiektuaren bilera Italian

In-Di Erasmus+ KA2 proiektua da, hainbat ikuspegitatik ikasleei laguntzeko, ikastetxeetan ongizatea hobetzeko eta ikasteko konpromisoa eta motibazioa areagotzeko. Turinen (Italia) egin dugun bileran, ikasleen informazioa biltzeko galdetegi bat sortu dugu, haiei “laguntzen laguntzeko”, estresaren kudeaketarekin nola lagundu, gelako eta eskolako giroa nola hobetu edo ikuspegi akademiko eta emozional batetik nola lagundu dezakegun jakiteko. HETELek, bere elkarteko ikastetxea den Ángeles Custodios eskolaren lankidetzarekin, proiektuaren hurrengo bilera egingo du irailaren amaieran Bilbon.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Bisita pozgarriak Bordeleko eta Pragako Erasmus ikasleei egindakoak

Hilabete honetan Irungo La Salleko irakasleek HETEL erasmus bekak erablili dituzte Bordelen eta Pragan dauden Erasmus ikasleak bisitatzeko. Bisitak oso pozgarriak izan dira, bertan ikasleak oso ondo moldatzen ari direlajo. Oso gustira daude beraien enpresetan, hauek bisitatzean ikusi dutenez, eta beraien hizkuntza gaitasunak hobetzeaz gain, esperientzia ahaztezina bizitzen ari direla ikusi dute. Abantean!   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Pragako Erasmus ikasleei egindako bisita pozgarria izan da

‘Oso berezia izan da Pragan gure ikasleak bisitatzeko aukera izatea eta, horrela, beraientzat hain aberasgarria den esperientzia horretan laguntzea”. María Pando Jesuitak Indautxuko nazioarteko arduradunak azaldu digunez, Pragara joan da ikastetxeko Erasmus ikasleak bisitatzera. Ahalik eta modurik onenean prestatzen saiatzen gara, bai profesionalki bai pertsonalki, beren lehen lan-esperientziari aurre egiteaz gain, lehen independentzia-esperientziari ere aurre egin diezaioten. Oso pozgarria izan da beti ezagutu dutenetik hain urrun zein ondo moldatzen diren ikustea, ikasten eta bizitzen ari diren guztia deskubritzea. Gainera, besoak zabalik hartu gaituzte eta bertan gure gida turistikoak izan dira. María Pandok, HETELen mugikortasuna aprobetxatuz, ikasleak praktikak egiten ari diren enpresak ere bisitatu zituen, eta instruktore, lankide eta nagusiekin biltzeko aukera izan zuen. Laburbilduz, esperientzia oso atsegina eta produktiboa izan da, eta gure ustez, gure ikasleek aparteko ahalegina eskertu dute. Etorkizuneko ikasleekin errepikatzeko irrikan gaude.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta