HETEL

Badaukagu Machining meets Cycling lehiaketaren lehen irabazlea!

Ceratizitek eta Kirolifek erronka bat jarri diete HETELeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleei: bizikletaren botilatxoak eramateko sormenezko irtenbideren bat proposatzea, txirrindulariak berak azkar eta erraz aska dezan. Erronka interesgarria izan da, irakasleek parte hartu dute eta LHko ikasleek beren talentua eta sormena erakutsi dute. 160 ikaslek, 32 taldek eta 8 ikastetxek (Egibide, Salesianos Deusto, Maristak Durango, Politeknika Txorierri, Zulaibar, Peñascal, MGEP eta Oteitza Lizeoa) hartu dute parte lehenengo Machining meets cycling lehiaketan. Irabazlea atzo ezagutu zen, Igor González de Galdeanok gidatutako ekitaldi batean, eta sektoreko enpresek eta Samuel Sánchez txirrindulari ohiak parte hartu zuten. Talde irabazlea Txorierriko Sip to Cycle izan zen. Zorionak!!! Eskerrik asko aukera hau eskaintzeagatik! Etorkizunean laguntzen jarraitzea espero dugu. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

DUALEcosystem proiektuaren bilera Belfasten

HETELeko Aitor Ruiz eta Durangoko Maristak ikastetxeko Iratxe Lejarreta Erasmus plus DUAL Ecosystem proiektuaren bileran izan dira Belfasten. Bilera horretan, Italiako, Alemaniako eta Erresuma Batuko bazkideekin batera, IKTen sektoreko enpresekin kualifikazio-beharrizanak ezagutzeko egin diren eztabaida-taldeen emaitzak partekatu dituzte. Proiektu honen helburua IKT sektoreko prestakuntza dualeko programetan jardunbide egokiak partekatzea da,  hainbat herrialdetako ikastetxeen artean, adibide horien transferigarritasuna aztertzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELEK Bizkaiko enpresen beharrei erantzuna ematen jarraitzen du

HETEL ikastetxeek aurreko urteetan sinatutako hitzarmenez gain, beste 19 akordio sinatu dituzte enpresen epe erdi eta epe luzerako kontratazio beharrizanei erantzuteko helburuarekin. Hitzarmen berriak honako enpresa hauekin sinatu dira: BBK fundazioari gure esker ona luzatu nahi diogu proiektu honen bitartez enpresen kontratazio beharrizanei erantzuna ematea ahalbidetu bait digu, ikasleen enplegagarritasuna hobetzearekin batera.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL – LKS ikasgelaren inaugurazioa

HETELek, informatikako prestakuntza-zikloetako ikasleen gaitasun teknikoak eta zeharkakoak hobetzeko LKS enpresarekin duen lankidetza indartu du. Gaur inauguratu da Zabalburu ikastetxean Lanbide Heziketako ikastetxe bateko lehen enpresa-gela. Ekimen hau Web Aplikazioen eta Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko heziketa-zikloetako ikasleei zuzenduta dago berariaz, sektore digitalaren erronkei eraginkortasunez heltzeko helburuarekin. LKS enpresak lehen mailako ikasle-talde bat hautatu du. Ikasle horiek 128 ordu emango dituzte ikasturte amaierara arte LKSren proiektuetan, enpresa horretako profesionalen tutoretzapean. Datorren ikasturtetik aurrera, hautatutako pertsonek HETELeko ikastetxetako eta LKS enpresako egonaldia konbinatuko dituzte, Dual Intentsiboaren modalitateko prestakuntzaren zati gisa. Eredu hori etorkizunean sektore eta enpresa gehiagotara hedatzea da gure asmoa. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Aldaketaren haizea

Duela gutxi arte, bazirudien aukeratu behar zela praktikak kanpoan eginez nazioarteko esperientzia bat bizitzearen artean edo hemengo enpresa batean egitearen artean, gero lanean geratzeko aukera izateko. Gauzak aldatzen ari dira eta gure ikasleek gero eta sarriago izaten dute atzerrian lanean jarraitzeko aukera. SEPIEk HETELi emandako erasmus bekei esker, Faith Azuogu gure ikasle ohia bisitatzera joan gara. Ikasle ohiak urtebete darama Maltako farmazia-enpresa batean, praktiketatik etorri zen eta kontratua berrizten jarraitzen du. Aukeraz beteriko etorkizun baten alde, gure ikasleak mugarik gabeko herritar izatera, mundua bere ingurunetik haratago esperimentatzera eta eskura dituzten aukerak maximizatzera animatzen ditugu. Zeinen pozik gauden beren kasa hegan egiten ikustean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Inklusio arloko praktika egokien trukea Rigan

In-Di Eramus+ KA2 proiektua da, eta hainbat ikuspegitatik lantzen du nola lagundu ikasleen ongizateari lanbide-heziketako eskoletan, ikaskuntzarekin konprometituta eta motibatuta mantentzeko. Aste honetan, Vysocina Education (Txekiar Errepublika) buru duen proiektuko bazkideak Rigan bildu dira, bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako ikasleekin ezarritako jardueretan praktika egokiak trukatzeko, eskoletako ongizatea hobetzeko, Frantzia, Txekiar Errepublika, Italia, Alemania, Letonia eta Euskadiko ia 1.000 ikaslerekin egindako inkesta baten emaitzei jarraiki. HETELen kasuan, proiektuan parte hartzen duen ikastetxea Bilboko Ángeles Custodios ikastetxea da, zeinak bere autoestimu tailerraren barruan 3 orduko jarduera partekatu zuen. Gainerako bazkideek ere beren praktika egokiak aurkeztu zituzten arazoen konponbide sortzailea eta konfiantza sortzea bezalako gaietan. Irailean Alemanian elkartuko gara EUGES-Köln sareko 2 ikastetxetan ikasketa bisita bat egiteko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Adi, prest, abantean!

Otsailak 23an egin da aurtengo lanbide heziketako 130 Erasmus+ HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldia; jatorrizko herrialdeei buruzko informazioa, atzerrian egingo duten egonaldiaren gaineko gomendioak eta Erasmusen dokumentazioari buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi eta goi mailako ikasleek Europako 7 herrialde ezberdinetako enpresetan 13 asteko praktikaldia egiteko (Alemania, Italia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Frantzia, Malta eta Polonia). Oinarrizko mailako Lanbide Heziketako ikasleekin hitzaldia hurrengo hilabeteetan egingo da. Kasu honetan, ikasleak maiatzean 4 asteko praktikak Italiako enpresetan egingo dituzte. Bizipen ahaztezina opa dizuegu! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek Europako sareen arteko lankidetzaren aldeko apustua indartu du

Egunotan Glasgown (Eskozia) bildu gara Network of Networks (NoN) urteroko 8. topaketa egiteko, pandemiaren ondoren eta gure KA3 proiektuaren (www.partnersin.vet ) amaieraren ondoren, aurrez aurre egin dugun lehena. “B hitza” eta gure plan estrategikoari kanpo-finantzaketarik gabe eusteak dakarren erronka gorabehera, Glasgown dauden gure 5 sareetako LHko ikastetxeetako nazioarteko koordinatzaile, irakasle eta bestelako langile ugari, Eskoziako gure bazkideak, City of Glasgow College eta New College Lanarkshire, aurtengo anfitrioiak izatea eta orain arte egindako lanari buruz eta etorkizuneko planei buruz lantalde desberdinek aurkeztutako emaitzak, behin betiko froga dira gure lankidetza-borondatea kontrako kanpoko faktoreak baino handiagoa dela eta ikastetxeek NoNekiko duten konpromisoa gure baterako lanari eusteko eta sakontzeko bezain indartsua dela. Lantalde bakoitzak (berrikuntza, nazioartekotzea, jasangarritasuna, ekintzailetza eta lanean oinarritutako ikaskuntza) ekitaldian zehar elkarrekin lan egiteko eta emaitzak Zuzendaritza Batzordearekin eta gainerako lantaldeekin partekatzeko aukera izan zuen. Datozen hilabeteetan, jarraitu egingo dute, eta batzordeak egindako lanaren jarraipena egingo du. Datorren urteko bilera azaroaren 6tik 8ra bitartean egingo da Herbehereetan, eta Lanbide Heziketako gure liderrak ere bertan izango dira.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Oinarrizko Lanbide Heziketa, hezkuntza-sisteman jarraitzeko azken aukera

Gaur goizean bideo bat aurkeztu da. Bertan, Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketako ikasleek kontatzen dute hezkuntza-maila horretatik igarotzeak bizitza nola aldatu zien. Bideo honetan 7 neska-mutilek parte hartu dute, eta ikasketa horietara nola iritsi ziren eta orain nola dauden kontatzen digute. Horrez gain, Andoni Goikoetxea futbolari ohiaren laguntza izan du bideoak. Esteka honetan ikus daiteke bideo osoa: https://www.youtube.com/watch?v=FpCJcrbPM1g  Bideoaren sarreraren esteka hau da: https://youtu.be/IgUTw1szzgc

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Nazioarteko gaitasunak eskuratzeko plataforma bat garatuz

Italia, Danimarka, Frantzia, Serbia eta Euskadiko bazkideek Erasmus+ VIMOinVET proiektuaren bilera egin zuten Parisen, online plataforman aurrera egiteko. Plataforma horri esker, jardunbide egokiak eta esperientzia arrakastatsuak bildu ahal izango dira nazioarteko gaitasunak online eskuratzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta