HETEL

HETELerasmusplus argazki lehiaketaren sarien banaketa

Imanol Almazan (Salesianos Deusto) eta Garaitz Espeso (Peñascal) Durangoko HETELen egoitzara etorri dira gaur goizean #HETELerasmusplus argazki lehiaketako saria jasotzera. Bide batez, Milanen izandako #erasmusplus esperientzia nolakoa izan den kontatu digute. Biak bat datoz esperientzia ahaztezina izan dela. Abantean! Zorionak! Orain sariaz gozatzera eta zorte on zuen proiektu berrietan!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Atzerrian lan esperientzia bat izan nahi baduzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzak, SPRI – Enpresen Garapen Euskal Agentziak eta Basque Trade & Investment agentziak atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri dute martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 80 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.530€-koa izango da hilabetero (beka gordina). Aukeratutako bekadunak azarotik aurrera joango dira Alemania, Austria, Belgika, Txile, Hego Korea, Danimarka, ABE, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Indonesia, Italia, Malta, Moroko, Mexiko, Peru, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Tailandia…edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea ekainak 15tik uztailak 18ra arte irekita egongo da. Izena emateko esteka: http://www.global-go.net Aurreko urteetako Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

PORTUGALEKIN LANKIDETZA INDARTUZ

HETELen egoitzako 3 pertsona Oportora joan dira aste honetan, Anespo elkarteko eskualdeko Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe bisitatzera: Escola Artística e Profissional Árvore (Porto), CIOR – Escola Profissional (Vila Nova de Famalicão), EPATV – Escola Profissional Amar Terra Verde (Vila Berdea), ETAP- Escola Profissional (Pólo Viana do Castelo) eta EPROMAT – Escola Edmundo Ferreira (Matosinhos). Bisitaldiari esker, HETEL eta ANESPO elkarteen arteko harremanak sendotu dira; izan ere, Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta José Luis Presa, Anespoko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honek bi elkarteek nazioarteko jarduera bateratuetan aurrera egiteko duten motibazioa islatzen du. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Holandara bidaia HETELerasmus+ bekarekin

Aurreko astean, HETELeko hiru ikastetxetako irakasleak, Sopuertako San Viator, Donostiako Nazaret Fundazioa eta Zeanuriko Zulaibar lanbide ikastegia, Holandako ikastetxe ezberdinak ikustera joan ziren. Astelehenean Zwolle-ko Deltion College ikastetxea bisitatzen izan ziren. Bertan Jolandak dinamika ezberdinen bidez, teknologiak pertsonen arretan duten eraginari buruz pentsarazi ziren. Bide batez, ikastetxe ikusgarriaren bisitaldiaren gidari lana ere egin zuen. Asteartean Ingerekin, ROCvAF MBO College Zuid ikastetxean izan ziren Finlandiako beste bi ikastetxekin batera, denon esperientziak elkarbanatzen. Arratsaldean ikasleek enpresatara joan aurretik praktikak egiten dituzten gune bat bisitatu ahal izan zuten. Asteazkenean, ROCvAF College Amstelland ikastetxeam, ikasketa proiektu ezberdinak ezagutu genituen bai Holandakoak eta baita Finlandiakoak ere. Tartean San Viatorreko Patriziak ere beraien proiektua aurkeztu ahal izan zuen. Bidaia oso aberasgarria eta emankorra izan zen eta etorkizunean bertatik sortutako proiektuak aurrera eramatea espero dugu. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Finlandian errealitate birtualaren ezarpena ezagutuz

Goierriko 3 irakasle Jyvaskyla-ko (Finlandia) Gradia eskolan izan dira HETEL Erasmus+ bekei esker. Bertan errealitate birtualean “murgildu” dira eta teknologia honen ezarpena ezagutu ahal izan dute Administrazioko eta Pertsonen Arretako lanbide-arloetan, Finlandiako Lanbide Heziketako sistemari buruz ikastearekin batera. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

In-Di proiektuaren bilera Italian

In-Di Erasmus+ KA2 proiektua da, hainbat ikuspegitatik ikasleei laguntzeko, ikastetxeetan ongizatea hobetzeko eta ikasteko konpromisoa eta motibazioa areagotzeko. Turinen (Italia) egin dugun bileran, ikasleen informazioa biltzeko galdetegi bat sortu dugu, haiei “laguntzen laguntzeko”, estresaren kudeaketarekin nola lagundu, gelako eta eskolako giroa nola hobetu edo ikuspegi akademiko eta emozional batetik nola lagundu dezakegun jakiteko. HETELek, bere elkarteko ikastetxea den Ángeles Custodios eskolaren lankidetzarekin, proiektuaren hurrengo bilera egingo du irailaren amaieran Bilbon.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Bisita pozgarriak Bordeleko eta Pragako Erasmus ikasleei egindakoak

Hilabete honetan Irungo La Salleko irakasleek HETEL erasmus bekak erablili dituzte Bordelen eta Pragan dauden Erasmus ikasleak bisitatzeko. Bisitak oso pozgarriak izan dira, bertan ikasleak oso ondo moldatzen ari direlajo. Oso gustira daude beraien enpresetan, hauek bisitatzean ikusi dutenez, eta beraien hizkuntza gaitasunak hobetzeaz gain, esperientzia ahaztezina bizitzen ari direla ikusi dute. Abantean!   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Pragako Erasmus ikasleei egindako bisita pozgarria izan da

‘Oso berezia izan da Pragan gure ikasleak bisitatzeko aukera izatea eta, horrela, beraientzat hain aberasgarria den esperientzia horretan laguntzea”. María Pando Jesuitak Indautxuko nazioarteko arduradunak azaldu digunez, Pragara joan da ikastetxeko Erasmus ikasleak bisitatzera. Ahalik eta modurik onenean prestatzen saiatzen gara, bai profesionalki bai pertsonalki, beren lehen lan-esperientziari aurre egiteaz gain, lehen independentzia-esperientziari ere aurre egin diezaioten. Oso pozgarria izan da beti ezagutu dutenetik hain urrun zein ondo moldatzen diren ikustea, ikasten eta bizitzen ari diren guztia deskubritzea. Gainera, besoak zabalik hartu gaituzte eta bertan gure gida turistikoak izan dira. María Pandok, HETELen mugikortasuna aprobetxatuz, ikasleak praktikak egiten ari diren enpresak ere bisitatu zituen, eta instruktore, lankide eta nagusiekin biltzeko aukera izan zuen. Laburbilduz, esperientzia oso atsegina eta produktiboa izan da, eta gure ustez, gure ikasleek aparteko ahalegina eskertu dute. Etorkizuneko ikasleekin errepikatzeko irrikan gaude.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Azkenean aurpegiak ikusi ditugu ViMo proiektuan!

Vimo in VET Erasmus+ KA2 proiektua 2019. urtearen amaieran hasi zen, Italia, Danimarka, Euskadi, Frantzia eta Serbiako lanbide-heziketako ikastetxeen artean jardunbide egokiak trukatzeko nazioartekotzeko lankidetza birtualaren aplikazioan. Elkarrekin ikasteko asmoz, proiektuko kideei hainbat bisita egitea aurreikusi genuen, baina Covida zela eta, aldi batez modu birtualean bakarrik lan egitera mugatu behar izan genuen. Alde batetik, egoera horrek aukera onak ekarri ditu gure kabuz esperimentatzeko nola den posible nazioarteko esperientzia bat erabat on-line izatea, mugikortasun fisikoaz bestelako onurekin. Bestalde, faltan sumatu dugu interakzio pertsonalak sareak ezartzean eta ezarritako harremanak finkatzean dakarren balio erantsia. Baina maiatzeko egun hauetan, azkenean, Danimarkan elkartu ahal izan gara, gutako batzuentzat lehen aldiz, eta horrek gure erakundeak hobeto ezagutzen lagundu digu, eta, bereziki, Roskilde Business College (DK), gurekin partekatu baitu errealitate birtualaren (VR) erabileran duen esperientzia ikaskuntzarako, Danish Centre for Digital Knowledge-rekin lankidetzan. HETELen nazioarteko koordinatzaileak, Sopeña Bilbaoko Tati eta Antoniorekin eta Maristak Durangoko Xabi Ametzazurrarekin batera, ikaskuntza-esperientzia zoragarria partekatu dute, eta ideia asko dakartzate gure errealitatera egokitzeko. Urrian, HETELen txanda izango da, Euskadiko gure bazkideei harrera egiteko. Zuek jasotzeko irrikan gaude!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL – Novia Salcedo Fundazioa bat datoz kolektibo kalteberen enplegagarritasunarekin

Novia Salcedo Fundazioak “Beta joven programa” jarri du abian, gazte kalteberentzako kualifikazio- eta lan-esperientzia-programa. HETELek bat egin du programa horrekin, eta 166 parte-hartzaile (kualifikazio baxuko 16 eta 29 urte bitarteko gazteak) detektatzea du helburu, hiru lurralde historikoetan, eta Novia Salcedo Fundazioarekin batera, prestakuntza hobetzeko eta lan-merkatuan txertatzeko plan integratuak eskaintzea. HETELek gizartearekin, Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin duen konpromisoari jarraikiz, elkartea osatzen duten 30 ikastetxetatik ekimen interesgarri honekin bat egin dugu. Gainera, HETELek laneratzeari buruzko datu onekin amaitu du LANBERRI programaren esparruan Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua. Proiektu horren helburua une honetan laneratze txikiena duten lanbide-familietako gazteak orientatzea eta laneratzea da.