HETEL

Growing Green Danimarkan hasi da

Joan den astean, Erasmus+ KA2 Growing Green proiektuko bazkideok Skjernen (Danimarka) elkartu ginen. 2 eguneko bilera honetan, gure esperientzia eta gure lanbide-heziketako ikastetxeetan ekintzailetza sustatzeko egindako lana trukatu ahal izan genituen, zehazki, ekintzailetza berdea. Era berean, proiektuaren lehen emaitzaren garapenean lan egiteko aukera izan genuen, irakasleei ekintzailetza-gaietan trebetasun eta pentsamolde ekologikoak txertatzeko metodo, tresna eta prozesuetan gaitzeko tresna multzo bat. Gainera, tailer bat egin genuen Lego Serious Games metodologia erabiliz, gure erakunde bakoitzarentzat ekonomia zirkularra zer den definitzeko eta gamifikazio-metodo posibleei buruzko ideiak sortzeko, ekintzailetza berdean trebatzeko. Hurrengo bilera Statale Marie Curie Lizeoak antolatuko du, Giulianovan (Italia), azaroan. Laster, proiektuaren webgunea ere eskuragarri egongo da, proiektuari eta haren emaitzei buruzko informazio gehiagorekin. Jarraitu pista!

Emakumeen STEAM bokazioak bultzatuz

Apirilaren 25ean, HETELek, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin, “Nahi duzuna izango zara” jardunaldia ospatu du, gazteak STEAM titulazioekiko gazteak dituzten genero-aurreiritziez kontzientziatzeko. Susana González, Bizkaiko Foru aldundiko Enplegu Zuzendariaren irekieraren ondoren, Zabalburu eta Jesuitak Indautxuko batxilergoko 100 ikasleren genero-aurreiritziak probatu dira, Kahoot bat eginez. Jarraian, Jesuitak Indautxuko 8 urteko ikasleekin egindako “Marraztu zientzialari bat” esperimentuaren bideoa ikusi da. Zabalburu, Jesuitak Indautxu eta Salesianos Deusto ikastetxeetako STEAM ikasleek beren esperientzia kontatu dute Maria Redondok moderatutako eztabaida batean. Jasotako ideia horiek guztiak kontuan hartuta, Julen Elgeta HETELeko lehendakariak zenbait gomendio eman dizkie bertaratutako gazteei. Patricia Campelo, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak amaitu du ekitaldia. DBHko eta Batxilergoko ikasleekin erabiltzera animatzen zaituztegun proiektuaren dokumentazio guztia esteka honetan dago eskuragarri: https://web.somoscaidalibre.com/index.php/eu/nahi-duzuna-izango-zara-eu

Zuzendaritza-taldeetako pertsonak prestatzen. Abantean!

Martxoan zehar, HETELek hainbat azalpen-saio egin ditu Lanbide Heziketako VI. Euskal Planean jasotako hainbat alderdiri buruz (Programa Duala, ikastetxe Integratuak, Itunak, Nazioarteko Proiektuak). Saio horiek, batez ere, zuzendaritza-taldeetako kide berriei zuzenduta daude. Saio horien helburua, alderdi batzuen ezagutza orokorra emateaz gain, zuzendaritza-taldeetako pertsonak, arlo batzuek ikastetxeen estrategietan duten garrantziaren inguruan kontzientziatzea da. Saio hauetan izandako parte-hartzea eta balorazioa oso positiboa izan da. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELen nazioarteko estrategia indartzeko aliantzak. Abantean!

HETELek, Holandako, Ipar Irlandako, Finlandiako eta Eskoziako Lanbide Heziketako ikastetxe-sareekin batera, erasmus+ KA3 «VET Network of networks» proiektuan parte hartu du, Herbeheretako “Onderwijsgroep Tilburg” ikastetxearen gidaritzapean. Proiektu honen helburua da Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzea gure ikastetxeetan, nazioartekotze-estrategia definituz eta Europako lankidetza-sarea indartuz. Jarduera horiei esker, halaber, HETELen nazioarteko estrategia indartu da eta haren Europako aliantzen sarea. Aste honetan, “Network of Networks VET leaders” konferentzia egin da Bruselan, eta aukera bat da sare ezberdinetako Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendaritza-taldeetako pertsonentzat, informazioa eta interesak trukatzeko eta nazioarteko lankidetzarako aukerak identifikatzeko. Ekitaldian zehar, gainera, Mrs. Helène Barry, EACEAkoa eta Mrs. Ana Carrero, Deputy Head of Unit Vocational Education and Training – DG Employment (European Comission) gurekin izango ditugu. Topaketan, ofizialki plazaratu ziren Europako Lanbide Heziketaren esparruan oso garrantzitsuak diren 5 gairen inguruan sortu diren nazioarteko 5 lantaldeak: iraunkortasuna, LH duala, nazioartekotzea, berrikuntza pedagogikoa eta digitala eta ekintzailetza. Gainera, 5 sareen arteko lankidetza-akordioa sinatu zen, ekintza sinboliko eta formal gisa, gure oraingo eta etorkizuneko lankidetza mantentzeko eta zabaltzeko konpromisoa indartzen duena. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

In-Di proiektua hasi da!

Ongizatea, hezkuntza-sisteman, ikasleen beharrei eta aniztasunari erantzutean datza, haien gaitasun emozionalak indartuz eta autoestimua, erresilientzia, esker ona eta segurtasuna garatuz, lasaitasun, errespetu eta elkarrekiko konfiantzazko giro batean (Ángeles Custodios Ikastetxea, Bilbo). Hori izan da In-Di proiektuko kideek trukatutako definizioetako bat, Erasmus+ KA2 proiektua, Vysocina Educationek (Txekiar Errepublika) koordinatua, duela gutxi Jihlavan izandako bileran. In-Di proiektuaren helburua hainbat ikuspegitatik lan egitea da, lanbide-heziketako ikasleei laguntzeko, beren ikaskuntzarekin konprometituta eta motibatuta egon daitezen. Bileran, parte hartu zuten ikastetxeek helburu hori lortzeko erabilitako ideiak, metodoak eta tresnak trukatzeko aukera izan genuen. Bileran sortutako mapa mentalean oinarrituta, hurrengo urratsak Turinen (Italia) maiatzean egingo dugun topaketan zehaztuko ditugu. HETELek proiektuan bazkide gisa parte hartzen du, bere ikastetxe elkartuaren lankidetzarekin (Ángeles Custodios ikastetxea), zaurgarritasun-egoeran dauden ikasleei laguntzen duten esperientzia eta ezagutza direla eta.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek aurrera egin du garapen jasangarriko helburuekin duen konpromisoan

Ikasturte honetan iraunkortasunari buruzko lantaldea sortu da, ikastetxeetan eta elkartean 2030 GJHak estrategian ezartzen eta hauen hedapenean laguntzeko. Lantalde horren barruan, zenbait jarduera antolatu dira, hala nola GJHekin lotutako proiektuak aurkezteko jardunaldia. Jardunaldi honetan 19 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, eta 3 lan-mahaitan banatu dira: pertsonak, planeta eta kooperazioa. Jardunaldian 15 zentrotako 30 pertsona inguru izan dira. HETELek leial jokatu du Lanbide Heziketa hobetzeko duen misioarekin, konpromiso sozialetik abiatuta, eta bere estiloarekin erronkei heltzeko orduan, taldean lan eginez eta beste eragile batzuekin elkarlanean arituz, mundu bidezkoago, solidarioago eta iraunkorrago baterantz elkarrekin joateko helburuarekin. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Italiako irakasleentzako prestakuntza berrikuntza metodologikoan

Joan den astean, HETELek eta Egibidek Montesilvanoko (Pescara) Emilio Alessandrini Italiako Istituto eskolako 8 irakasle hartu zituzten, elkarlanean ikasteko eta gaitasunetan oinarritutako ebaluazioa egiteko metodologietan prestatzeko. HETELek eta Egibidek elkarrekin prestatutako programak ikasgelako giro ona eraikitzeko, ikuspegi positiboko pedagogia ezartzeko eta ikasleen autoestimua eta motibazioa sustatzeko hainbat teknikari buruzko prestakuntza jaso zuen. Grazie per اvostra bisita! Abantean!

HETEL ikastetxeetako irakasleen Erasmus+ mugikortasunei ekin diegu berriro

Jokin Goioaga, Politeknika Txorierriko elektrizitate eta elektronika saileko koordinatzailea, eta Anabel Menica, nazioartekotzearen arduraduna, Albako (Italia) APRO Formazione Lanbide Heziketako zentroan izan dira, ikasleen mugikortasunean eta berrikuntza proiektuetan lankidetza aukerak aztertzeko. APROn izandako hiru egun hauetan aukera izan genuen: – Bi zentroak aurkeztea – APRO irakasleekin hezkuntzan IoT laborategiak ezartzeko saio praktikoetan parte hartzea – B & B Automation s.r.l. eta Spin s.n.c. enpresak bisitatzea. – Erasmus+ KA1 eta KA2 proiektuetan etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerei buruz hitz egitea. Jokin Goioagak, IKTko arduradun eta HETELeko IKTko lantaldeko partaide den aldetik, talde horretako kideekin partekatuko du jasotako informazioa.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Bizkaiko enpresa txikietan erronkak ebazten ETHAZI metodologia erabilizLIZ

HETELen, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzarekin, proiektu bat garatzen ari gara Bizkaiko 5 enpresa txikirekin, Lanbide Heziketako ikasgeletan erabiltzen dugun elkarlaneko ikaskuntzaren metodologia hauen egunerokotasunera eramaten saiatuz. Horretarako, enpresa horietan dauden LH dualeko ikasleak ditugu. Pertsona horiek lantaldeak koordinatu eta gidatuko dituzte, eta metodologia hori erabiliz, enpresaren benetako arazo bat konpontzen saiatuko dira. Identifikatutako arazoak askotarikoak dira (panel-aldagailu automatizatu bat programatzetik edo prentsa baten materialen horniduraren kudeaketa hobetzetik, orga jasotzaileen osagarrien biltegiratzea kudeatzeraino), eta horrek are interesgarriagoa egiten du proiektua. 5 ikasleek gidatu beharko duten erronkaren garapena abian jarri aurreko prestakuntza jaso dute. Orain garapenarekin hasi behar dute eta ea nola doan. Horretarako, jakina, dagozkien Lanbide Heziketako ikastetxeetako tutoreak izango dituzte. Parte hartzen duten enpresak Delfin Componentes (Sondika), Hirucoat Koop (Galdakao), Vibacar (Gordexola), Laser Bidez (Trapagaran) eta Verybal (Abanto y Zierbena) dira.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL ikastetxeetako ikasleek arrakasta izan dute Herbehereetan!

Eunice ez da izan Holanda azken egunotan astindu duen ekaitz bakarra. Oteitza Lizeo Politeknikoa 2 ikaslek eta La Salle Berrozpeko 3 ikaslek parte hartu dute Skills competitionen simulazio batean, Mekatronikan eta XXI. mendeko trebetasunetan, Erasmus+ proiektu baten esparruan antolatua, eta sariak etxera ekarri dituzte. Finlandia, Ipar Irlanda, Eskozia eta Holandako ikasleekin batera, irakasle talde batek proposatutako erronkari aurre egin diote eta irakasleek eta enpresek osatutako epaimahai batek arrakastaz ebaluatu ditu. Emaitza baino garrantzitsuagoa, esperientzia, oro har, aberasgarria eta ahaztezina izan da parte-hartzaile guztientzat, baita irakasleentzat ere, Itziar, Jon eta Beñat. Zorionak irakasleei ere, arrakasta ere beraiena baita!