HETEL

Global Training bekadunentzat atzerako kontaketa hasi da

HETEL – Politeknika ikastegia Txorierri – Confebask – Adegi aliantzak kudeatzen dituzten Global Training bekadunetako batzuk laster irtengo dira atzerrira. Hau dela eta, Politeknika ikastegia Txorierrin prestakuntza jaso dute, ingelesa hutsean, lan eta kultura ezberdin batean  moldatzeko erabilgarriak izango dituzten zeharkako konpetentziak lantzeko. HETELetik egonaldi zoriontsua opa dizuegu! Jakin badakigu biziko duzuen esperientzia oso aberasgarria izango dela bai profesional eta bai pertsonal mailan. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL International Alemanian da LH inklusiboago baten alde lanean

HETEL international Alemaniako Kiel herrian dago aste honetan, SIMPLE Erasmus+ proiektuko kideekin. Proiektu honek Peer Learning tekniken erabileran praktika egokiak partekatzeko helburua du, Europako Lanbide Heziketa sistemetan etorkin eta errefuxiatuen inklusio hobea ziurtatzeko. HETELek proiektuko kideekin gure ikastetxeek hainbat arlotan egiten dutena partekatzea da, ikasgelan bereiztea nola lantzen duten, ikaslea erdian duten metodologien erabilera, ikasgelan giro egokia sortzeko egiten duten lan,a eta prozesu guzti honetan irakaslearen rola zein den aztertzea izango da. 18 hilabete hauetan Alemania, Eslovenia, Turkia eta Suediako lankideak ze motako Peer Learning sistemak erabiltzen dituzten eta zelan moldatu ditzakegun hauek HETEL ikastetxeen errealitateetara azalduko digute. Lanbide Heziketa inklusiboa ABANTEAN balorea dugu eta! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL eta BBK elkartu egin dira LHko ikastetxeen eta Bizkaiko enpresen artean bitartekotza bultzatzeko

HETELeko lehendakariak, Julen Elgetak, eta BBKko zuzendari nagusiak, Gorka Martínezek, hitzarmena sinatu dute, Lanbide Heziketako Ikastetxeen eta Bizkaiko enpresen artean lan-bitartekotza eta ikasleen mugikortasuna bultzatzeko helburu nagusiaz.  Zehazki, Fundazioak 22.000 eurorekin lagunduko du HETEL elkarteak gauzatuko dituen bi ekinbideren garapena. Alde batetik, elkarteak 2016. urtean sorturiko HETELenplegua lan-bitartekotzako zerbitzua garatzen lagunduko du. Ekinbide honen helburua da enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko bitartekotzan aurrera egitea, langile prestatuen egungo eskariari erantzungo dion arreta-zerbitzua eskaintzeko ETEei. Bestalde, nazioarteko ikastetxeen arteko SHARE International eta Diseinua International mugikortasun-proiektu kolaboratzaileak. Ikasleek era birtualean lan egiten dute denborarik gehienean, irakasleek planteaturiko erronka bat elkarrekin diseinatu eta konpontzeko, e-motive metodologia jarraituz. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Hasiak gara HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK (HHTEK) prestatzen

Datorren hilabetean HHTEK – HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK ekimen berritzailearen hirugarren edizioa habian izango da. Aurten mahai inguruak azaroak 20 eta 24a bitartean izango ditugu, Europar Batasunak antolatzen duen European Skills Week ekimenaren esparruan. Zer dira HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK? Hiruki hauetan, alde batetik, 3 agente ezberdinek parte hartzen dute: ikastetxeetako ikasle eta irakasleak eta enpresak. Bestalde, ikastetxe batetan bildu diren 3 agente hauek beste bi ikastetxeetako hirukiekin eztabaidatzen dute, bideokonferentzia bidez, beste hiruki bat osatuz. Osagai guzti hauekin ikuspegi ezberdinak jasotzen dituzten ondorio interesgarriak biltzea dugu helburu.  Oraingo honetan HIRUKI TEKNOLOGIKOETAN, gaur egungo lan munduak eta gizarteak ezaugarri duten aldaketa teknologiko azkarren aurrean, funtsezkoak diren baloreak, konpetentziak eta jarrerak aztertuko dira.  Debate honek bere jarraipena izango du HETEL Sariaren ekitaldian, apirilak 16an bbk aretoan. Bertan, enpresa batzuk landutako ondorioak partekatuko baitituzte. Ekimen berritzaile honek aldi berean helburu ezberdinak lortzea ahalbidetzen du. Hauetatik ondoko hauek nabarmentzen ditugularik: ikastetxe eta enpresen arteko harremana sustatzea eta ikasleen zeharkako gaitasunak lantzea, buruz buru irakasleekin eta enpresekin solasean.                   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta “la Caixak” beren akordioa berritu dute

Julen Elgeta HETELeko lehendakariak eta Carlos Ruiz de Arcaute Euskadiko CaixaBankeko enpresen bankako zuzendariak eta ekintzailetzaren esparruko koordinatzaileak, gaur sinatutako hitzarmen horren bitartez, bi erakundeek Lanbide Heziketaren aldeko apustua sinatu dute; gazteen enplegagarritasuna eta nazioartekotzea areagotuko dute. “la Caixa”ri esker Europako enpresetan praktikak egin dituzten 85 Erasmus bekadunek laguntza bat izango dute beraien atzerriko egonaldia ordaintzeko. Gainera, horrela LHko ikasleen nazioartekotzea sustatzen da, Erasmus + programarako aparteko laguntza bat eskaintzearen eta, horrela, euskal enpresen lehiakortasunean laguntzearen bidez. Nazioartekotzeko ekimen hori sustatzeko, 32.000 eurotik gorako inbertsioa egingo da.  . 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Glasgowen da nazioarteko lankidetza ideia berrietan lanean

HETEL Network of networks (Lanbide Heziketa ikastetxe sareen sarea) aliantzaren kidea da. Aliantza honen helburua  Finlandia, Holanda, Ipar Irlanda, Eskozia eta Euskadiko ikastetxeen artean nazioarteko lankidetza sustatzea da. Sare honetako kideak urtero biltzen gara nazioarteko lankidetzari buruzko ideiak partekatzeko, aurten Glasgowen izan dugu bilera. Bilera gaur bukatzen bada ere, baditugu etorkizunean lantzeko plan konkretuak, industria digitalizazioa, nazioarteko mugikortasuna etxetik bertatik, menpekotasuna duten pertsonen arreta digitala eta ekintzailetza arloetan, besteak beste. Oraingoan Tamara Rodriguezek, HETELeko nazioarteko proiektuen arduradunak, hainbat irakasleekin batera bidaiatu du: Goierriko Mikel Azkarate, Mondragon Goi Eskola Politeknikako Mikel Garcia, Zulaibarreko Karmelo Usategi eta Zabalburu ikastetxeko Rosa Núñez. Irakasle hauek beste Europako ikastetxe batzuetan zertan ari diren ezagutzeko okasioa, eta beraien eskolatan nazioartekotasuna lantzen jarraitzeko proiektu ideia interesgarrietan elkartzeko aukera izan dute. Abantean ikastetxe batek mundua baitu bere lan eremua! Sarearen hurrengo bilera Bilbon izango dugu 2018ko irailean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ondarroako Arrantza eta Itsasketako Lanbide Heziketa eskolari ongi etorria ematen diogu

HETELen zorioneko gaude, kide berri bat baitugu elkartean: Ondarroako Arrantza eta Itsasketako Lanbide Heziketa eskola. Momentu honetan beraz, 22 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu. HETELen dibertsitateak aberastasuna ekartzen duela uste dugu. Hau dela eta, elkartean HETELek ematen ez dituen arlo profesionalak ematen dituen ikastetxe ezberdin bat sartu da. Ikastetxe hau bere alorrean erreferentea da, abantean ikastetxea beraz. HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Ondarroako Arrantza eta itsasketa eskolak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Holandan izan da inklusioari buruzko ikastaro batean

Aste honetan, HETELen nazioarteko proiektuen arduraduna den Tamara Rodriguez, Leijgraafeko ROC ikastetxean, Holandan, izan da inklusioa Lanbide Heziketan gaiari buruzko ikastaro batean. Helburua Lanbide Heziketako irakasleak ikasleak, batez ere ikasteko zailtasunak dituzten horiek, nola gidatu ditzaketen ikastea izan da. Zer nolako gaitasunak behar dituzte irakaslean? Zeintzuk dira helburu horren lorpenean laguntzen duten metodologiak? Hauek dira aste honetan ikusitako gaietako batzuk. HETELek inclusive VET Europar proiektuaren esparruan antolatuko duen “Inklusioa Lanbide Heziketan” jardunaldian HETEL abantean  ikastetxeei prestakuntza honen berri emango zaie.   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek ilusioarekin eta erronka berriekin hasi du ikasturte berria

Irailean zehar lantalde ezberdinek bilerak egin dituzte ikasturte berri honetan izango dituzten helburuak adosteko. Ilusioaz saiatuko gara helburu hauek lortzen, eta guztion elkarlanarekin, ziur gaude lortuko ditugula. Aurrera! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL internationalek Euskadiko LH Dual eredua aurkeztu du Errumanian

HETEL aste honetan Errumanian izan da Improsk Erasmus+ proiektuaren azken bileran, eta bertan, Euskadiko LH Dual eredua aurkeztu du Hezkuntza agintari ezberdinen aurrean. Alemania, Italia eta Turkiako lankideekin batera, HETELek LH Dualaren ezarpenean duen esperientzia azaldu du, eta lantokian ikasteko beste modu batzuei buruz ere aritu da (WBL). Amaiera ekitaldi hau Târgovisteko Valahia unibertsitateko kanpusean izan da. Ekitaldian eskualdeko Hezkuntza Zuzendari orokorra, unibertsitateko errektorea eta bestelako hezkuntza agintariak, irakasleak eta enpresetako arduradunak izan dira. Datorren ikasturtean, Lanbide Heziketako 2 ikastetxetan programa Duala ezarriko duten Errumaniako lehenengo eskualdea hau izango da. IMPROSK proiektuko kideek partekatu dituzten esperientziak oso lagungarriak izan dira ekimen hau aurrera eramateko. Arrakastatsua izango delakoan gaude! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta