Jatetxe arloko zerbitzuak IZAERA – Ziklo honetan interesa duen ikasleari jendearekin harremanak izatea gustatu behar zaio. Izan ere, lanbide horretan garrantzia handia du bezeroak pozik edukitzea eta behar bezala atenditzea, eta haien beharrei jaramon egitea.– Aipatutako jarrera horrez gain, esku ona, memoria ona eta hizketarako erreztasuna izan behar ditu. PRESTAKUNTZA-PLANAN 1 Modulua Taberna-kafetegiko oinarrizko prozesuak2 Modulua Jatetxe arloko oinarrizko prozesuak3 Modulua Taberna-kafetegiko zerbitzuak4 Modulua Jatetxe eta ospakizun berezien zerbitzuak5 Modulua Ardoa eta bere zerbitzua6 Modulua Eskaintza gastronomikoak7 Modulua Jatetxe arloko komunikazio tenikak8 Modulua Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea9 Modulua Ingeles profesionala 10 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa11 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.12 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I13 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II14 Modulua Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Edozein motako janari eta edari ematea eta bezeroaren aurrean egongo diren plater jakin batzuk egitea.– Zerbitzu-mota batzuk prestatzea (banketeak, buffet-ak, Self-service…)– Sukaldeko langileei eskaintza gastronomikoak egiten laguntzea.– Janaurreko errazak, kanapeak, ogitartekoak eta plater konbinatuak prestatzea eta aurkeztea.– Haien jarduera-eremuan elikagaien eta edarien kontsumoaren kontrola eta hornidura egitea.– Jatetxe enpresa txiki bat administratzea eta kudeatzea dagokion lege-betebehar guztiak betez. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Jatetxeko edo tabernako zerbitzaria: Tabernaria; Jangelaburua edo mahai-zaina; “Sommelierra” (ardoen arduraduna); Kafe-zerbitzaria. Kafetegi, Pizzeria, Hanburgesategia etab.etako sukaldaria. Lanbide bikaina da nork bere lana sortzeko, norberak bere ta-berna edo kafetegia jar dezake. Goi-mailako ikasketak: Humanitateak eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa. Natura eta Osasunaren Batxilergoa. Goi mailako heziketa zikloak IKASTETXEAK Egibide Peñascal Bilbao • ERDI MAILA