Network of Networks nazioartekotze taldea Bilbon bildu da

Lanbide Heziketako ikastetxe sareen sareko nazioarteko lantaldea, Network of Networks, Bilbon bildu da datorren ikasturtean egingo den ikasle-trukea prestatzeko.

Bilbo harrera hiri izango duen esperientzia pilotu honetan, Holanda, Finlandia, Irlanda, Eskozia, Ipar Irlanda eta Euskadiko erdi mailako 30 bat ikaslek parte hartuko dute, 10 irakaslerekin batera.

Landuko duten gaia EBren balioetako batekin lotuta egongo da, giza eskubideekin, zehazki, hainbat faktoreren araberako diskriminazioarekin (generoa, etnia edo sexu-orientazioa), eta diskriminazio horrek enpresetako praktiketan eta lan-proiekzioan duen eraginarekin. Gainera, nazioartekotze-taldeak Erasmus+ “Jean Monnet Networks” deialdirako etorkizuneko proposamen batean lan egin du egun hauetan, Europako balioak eta politikak lanbideheziketaren testuinguruan lantzeko. Bi egun oso emankorrak izan dira!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.