Nazioarteko esperientzien ekarpena, Oinarrizko Lanbide Heziketa indartzeko

Maristak Zallako bi irakaslek HETELek antolatutako Erasmus+ mugikortasun batean parte hartu dute, Lanbide Heziketako praktika egokiak ezagutzeko helburuarekin. Egonaldian, herrialdeko erreferentziazko hiru ikastetxe bisitatu zituzten: Yuverta, Rijn IJssel eta Albeda, guztiak erreferenteak Lanbide Heziketan eta oinarrizko mailako ikasleei arreta berezia eskainitzen dietenak (Level 1). Bisitan, bertatik bertara ikusi ahal izan zuten ikasle-profil horrekin nola lan egiten duten, bai eta barne-antolaketako eta gidaritza eta jarraipena egiteko hainbat modu ere, ikasketetan jarraitzea eta arrakasta izatea indartzen dutenak.


Ikusitako alderdi garrantzitsuenetako bat Herbehereek Lanbide Heziketaren alde egindako apustu sendoa izan zen; izan ere, Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleen kopurua nabarmen handiagoa da Euskadin baino, eta urtez urte hazten jarraitzen du. Joera horrek hainbat sektoretan espezializatutako profesionalen beharrari erantzuten dio. Irakasleek nabarmendu zuten erakundeek laguntza handia ematen diotela ikasketa horiei herrialde horretan, eta hori agerikoa dela ikastetxeetako barne-langileen artean eta ikasleen orientazioan eta laguntzan aktiboki laguntzen duten kanpo-eragileen artean. Bisitan atzemandako hobekuntzak HETEL osatzen duten gainerako ikastetxeekin partekatuko dira, Oinarrizko Lanbide Heziketa Euskadin indartzen jarraitzeko helburuarekin.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.