Cyber-In proiektuan ikasleak inplikatuz

Pasadan astean ofizialki hasi genuen Erasmus+ KA2 Cyber-In proiektuaren azken fasea, Roskilden (Danimarka) egindako bileran.

Industria-inguruneetako zibersegurtasun gaitasunei buruzko ikerketa egin ondoren —Euskal Herriko, Danimarkako, Italiako, Estoniako eta Herbehereetako 40 enpresa ingururen partaidetzarekin—, eta Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza-materialak garatu ondoren, orain ikasleak inplikatzeko fasean gaude, industria-inguruneetan zibersegurtasun ezagutza eta gaitasunak garatu ditzaten.

Urritik abendura, Maristak Durango (Euskal Herria), Roskilde Technical School (Danimarka) eta ROC Da Vinci (Herbehereak) ikastetxeetako irakasleek erronkan oinarritutako jarduera bat garatuko dute IT eta OT programetako ikasleentzat, nazioarteko eta arlo arteko lankidetza sustatuz. Ikasleek 3 hilabete izango dituzte proposatutako erronka ebazteko, eta emaitzak martxoaren hasieran aurkeztuko dituzte Durangon (Euskal Herria).

Cyber-In proiektuan gure ikasleak inplikatzeko gogo handiz!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.