CircularVET Europar proiektuaren esparruan Lanbide Heziketan ekonomia zirkularra sustatzen

Irailaren 3an, CircularVET Erasmus proiektuaren partzuergoak bilera emankorra egin zuen.

HETELetik aktiboki parte hartu genuen lan-pakete ezberdinen inguruko eztabaidetan, bereziki:

  • LHko irakasleekin MOOCaren frogan egindako aurrerapenak eta prestakuntza-materialak hobetzeko jasotako feedbacka.
  • Zero Carbon tresnaren barne-probak eta ikasleekin egingo den frogetarako hurrengo urratsak.
  • Hedapen eta transferentzia estrategiak, proiektuaren funtsezko emaitzak Lanbide Heziketa ikastetxetara, enpresetara eta sektoreko eragileetara irits daitezen.

Truke hauek gure konpromisoa indartzen dute iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra Euskadiko Lanbide Heziketara hurbiltzeko, sektorearen beharrak berrikuntza pedagogikoarekin lerrokatuz.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.