HETEL

Irakakuntza – ikaskuntza prozesuan IKTen erabilerari buruzko praktika egokien jardunaldia

Otsailak 20an, HETELeko IKT taldeak antolatuta, ikastetxeen artean ezagutza partekatzeko helburuarekin, “IKTen erabilera irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan” izeneko praktika egokien jardunaldia izan dugu Durangoko Maristak ikastetxean. Lehenengo edizio honetan, 9 ikastetxek (Oteitza Lizeoa, Zulaibar, Maristak, MGEP, Nazaret, La Salle Berrozpe, Txorierri eta Somorrostro) beraien esperientziak partekatu dituzte, Kahoot, hodeiko IKT tresna didaktikoak, Arduino, Mongee eta beste hainbat. Ekitaldia oso arrakastatsua izan da eta 40 bat irakaslek parte hartu dute. Balorazioa oso positiboa izan da.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELen txosten batek agerian jarri du industriaren alorreko prestakuntza zikloetako bere ikasleek ia % 100eko laneratze tasa dutela

Txostenak argi eta garbi erakusten du, industriaren sektoreko prestakuntza zikloetan, laneratze tasa ia % 100ekoa dela. Prestakuntza ziklo guztietan, berriz, batez besteko laneratze tasa % 80koa da, ikasketak amaitu eta sei hilabetetara. Laneratze tasa errealari dagokionez, honako hauek dira ehunekorik handiena duten zikloak: robotika, fabrikazio mekanikoa, soldadura eta galdaragintza, eraikuntza metalikoak, mikroinformatika sistemak eta sareak, energia eraginkortasuna eta eguzkiaren energia, mekatronika industriala, garraioa eta logistika, eraikuntza proiektuak, arotzeria eta altzarigintza, eta erizaintzako zaintza osagarriak, horiek guztiek % 85etik gorako lan munduko laneratze tasa baitute. Txostenak eskaintzen duen beste datu interesgarri bat da graduatu diren ikasleen % 82k beren prestakuntzarekin bat datorren enplegu batean lan egiten dutela. Nolanahi ere, txostenak aurreko urteetako joera irmoa berresten du, eta industriaren alorreko zikloek emakumeen ehuneko minimoa islatzen jarraitzen dute. Hala, industria ikastaro bat egitea aukeratzen duten emakumeen ehunekoa % 6 edo % 7 ingurukoa da. “Ehuneko hori geldirik mantendu da azken 10 urteetan”, azaldu du Julen Elgetak, HETELeko lehendakariak. Ziklo batzuetan emakumezkoen hegemonia nagusitu arren −estetika eta edertasuna, ile apainketa, jarduera komertzialak (% 100), dekoraziorako laguntza (% 95), laborategi klinikoa eta biomedikoa (% 88) edo administrazio kudeaketa (% 84)−, beste ziklo batzuetan, emakumezkoen presentzia anekdota hutsa da, eta hori kezkatzeko moduko gaia da, horiek baitira enplegu indizerik handiena duten zikloak. Era berean, Euskal Lanbide Heziketa Dualak enplegua bilatzeko orduan duen eraginkortasuna azpimarratu du azterketak. Inkestatik argi eta garbi ondoriozta dezakegu, ia prestakuntza ziklo guztietan, kasuan kasuko modalitatea amaitu eta sei hilabetetara, lan munduko txertaketa nabarmen handiagoa dela gainerako ikasleen batez bestekoa baino.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Egibidek bere esperientzia partekatu du zerbitzu teknikoen kudeaketan

Urtarrilaren 31n, HETELenpresak antolaturik, praktika onen jardunaldia burutu zen EGIBIDEn,  bertako zerbitzu teknikoetako arduradun diren Igor Madariaga eta Juan Jesus Capellanen eskutik. Bertan, azken urteetan eraiki duten eta HETELek azpimarratzen dituen 3 ardatzetan oinarrituriko egitura eta sistema aurkeztu zuten: Administratibo-jurdikoa Eskaintzaren definizioa Barne-kudeaketarako prozedura Aipatzekoa da EGIBIDEk zerbitzu teknikoei emandako bultzada, adminstrazioak TKNIKA-TKgune bidez esleitzen dion dedikazioei, beste horrenbeste ordu ahalbidetu bait diete lanean diharduten 5 pertsonei.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Telekomunikazio Zikloko 90 ikaslek lan ingurune bat simulatzen duen Share ikastetxe arteko proiektuan dihardute

Otsailaren 1ean HETELeko Bizkaiko bost ikastetxetako (Zabalburu, Txorierri, Deustuko Salestarrak, Egibide eta Somorrostro) Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Zikloko 90 ikasle bildu ditugu Euskaltelen egoitzan, Derion, SHARE ikastetxe arteko proiektua aurkezteko helburuz. Hilabete eta erdian erronka bati aurre egin beharko diote 90 ikasleek: taldetan egingo dute lan, ikastetxe bakoitzean zenbait aplikazio zerbitzari instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hala, hainbat egoitzatan kokaturiko enpresa simulatu baten sare korporatiboa garatuko dute, eta horretarako Euskaltelen laguntza izango dute. Euskaltelen egoitzan, Derion, 10:00etan hasitako jardunaldi teknologiko baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Euskaltel taldeko giza baliabideetako, antolakuntzako eta kalitateko zuzendari Nuria Frescok eta HETELeko lehendakari Julen Elgetak egin die ongietorria ikasleei. Leire Aginakok, kontu handien kudeatzaileak, eta Iban Madariagak, bezeroen ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hauek eskaini dizkiete, hurrenez hurren: “Euskaltel eta 4.0 industriaren erronka” eta “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”. Azkenik, SHARE proiektuaren koordinatzaileak, Oscar Salanek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia eta Datuak Prozesatzeko Zentroa bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek, Cristina Grijalbaren eta Iratxe Perezen eskutik. HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera animatzen ditugu. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL proiektuen azokaren laugarren edizioa, abantean!

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektu teknologikoen azokaren laugarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu – berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago. Edizio honetan 7 ikastetxek (La Salle Berrozpe, Goierri eskola, MGEP, Egibide, Txorierri politeknika ikastegia, UGLE eta Maristak Durango) fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, informatika, robotika eta metodologia arloetako 19 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: mekanizazio birtuala, flipped classroom, Kolobot robot kolaboratiboa edo Cibersegurtasuna proiektuak). HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da. Helburu honekin, azokaren bigarren partean hainbat alorretako proiektu ideiak landu dira ikastetxeen artean. Ekitaldian 32 pertsona izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELeko eta Holandako ROC Da Vinciko ikasleen arteko lankidetza abiarazi dugu

Joan den ikasturtean e-MOTIVE (e-motive metodologia) europar proiektuaren bidez —LHko irakasle eta ikasleen arteko nazioarteko lankidetza sistema da— lortu genuen arrakastaren ondoren, HETELeko ikastetxeetako 11 ikaslek (Durangoko Maristetakoek, Andoaingo La Salle Berrozpekoek, Deustuko Salestarretakoek, Zulaibarrekoek eta Egibidekoek) Holandako ROC Da Vinci ikastetxeko ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera izango dute ikasturte honetan ere, BBKren (Bizkaian), Vital Fundazioaren (Araban) eta Kutxaren (Gipuzkoan) laguntzari esker. Oraingo honetan, hauxe da ikastetxeotako irakasleek prestatu eta ikasleek ebatzi beharko duten erronka: hondakinen (laten, plastikoen…) bolumena murrizteko gailu bat diseinatzea. Azaroan, irakasleek erronka diseinatzeko eta planifikatzeko bilera bat egin zuten, eta azken bi asteotan Holandako ikasleak Euskal Herrira etorri dira taldeko euskal kideak ezagutzera. Irakasleek ikasle guztiei erronka aurkeztu ondoren, ikasleak online eta aurrez aurre arituko dira, aurkeztu dieten erronkari erantzun egokia emateko asmoz. Erantzuna Holandan aurkeztu eta ebaluatuko dute, otsailaren 19ko astean. Proiektuan parte hartzen dutenek, proiektu bat aurrera ateratzeko elkarlanean aritzen ikasteaz gain, enpresetan funtsezkoak diren beste trebezia eta konpetentzia batzuk ere barneratuko dituzte, hala nola ingelesaren ezagutza, kultura anitzeko taldeko lana, independentzia eta autokudeaketa.  Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Visita de Egibide a Arcus College

Dos profesores de EGIBIDE visitaron el Centro ROC Arcus College en la ciudad holandesa de Heerlen del 9 al 12 de enero, mediante las becas Erasmus+ de HETEL para la movilidad del profesorado. El objetivo de esta visita era conocer la asociación holandesa de centros de FP para conocer los últimos desarrollos en el ámbito de la Automoción. Heerlen se encuentra en la zona fronteriza entre Alemania, Bélgica y Holanda. Es un importante polo de desarrollo con un buen número de empresas dedicadas al área automovilística. Entre empresas y organizaciones de la zona están llevando a cabo el proyecto Garage 4.0 consistente en diseñar el garaje del futuro que responda a las necesidades de un área con previsibles cambios que ya se están implantando: motores eléctricos controlados por procesos informáticos, diagnosis  a distancia, nuevas fuentes de energía, vehículos autónomos… Además de visitar las instalaciones del centro en Heerlen y Eupen (Bégiva), también tuvieron la oportunidad de visitar la factoría Ford en Colonia, un ejemplo de empresa industrial automatizada y tecnológicamente muy avanzada. La visita ha cumplido con los objetivos marcados, abriendo la posibilidad de colaborar en la actualización de esta especialidad en nuestros centros y la participación en futuros proyectos. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Egibidek Arcus College bisitatu du

Egibide ikastetxeko 2 irakaslek Herbehereetako Heerlen hiriko ROC Arcus Collegen izan ziren urtarrilaren 9tik 12ra bitartean, HETELen Erasmus+ beka bati esker. Bisita honen helburua Automozio sektorearen azken garapenak ezagutzea izan da, MOB Raad Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteari esker. Heerlen Alemania, Belgika eta Holandaren arteko mugan dago. Garapen polo bat da, bertan, automozioaren alorreko hainbat enpresa kokatzen direlarik. Bertako enpresa eta erakundeak Garage 4.0. proiektuan dihardute, etorkizuneko beharrei erantzuna emateko gai izango den garajea diseinatzeko helburua duena, alor horretan ezartzen ari diren aldaketak kontuan hartuta: informatika prozesuen bidez kontrolatzen diren motore elektrikoak, distantzian egindako diagnosiak, energia iturri berriak, kotxe autonomoak… Ikastetxeak Heerlen eta Eupenen (Bégiva) dituen instalazioak bisitatzeaz gain, Coloniako Ford faktoria ikusteko aukera izan zuten, automatizatutako enpresa industrialaren adibide ona eta teknologia aldetik oso aurreratua dena. Bisita honetan aldez aurretik jarritako helburuak bete ditugu, ikastetxeetan arlo honetako edukiak eguneratzeko eta etorkizunean proiektu ezberdinetan elkarlanean aritzeko aukerak zabaldu dizkigu bisita honek. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Mahaigainen birtualizazioari buruzko jardunaldia Lea Artibai ikastetxean

Abenduak 19an IKT taldeak bilera egin zuen Lea Artibai ikastetxean, ondorengo gai zerrendarekin: IKT heldutasun eredua, IKTen erabilera berrikuntza pedagogikoaren alorrean gaiari lotutako praktika egokien aukeraketa eta IRIS sarea, besteak beste. Ondoren, Numa Goikoetxeak Lea Artibaik mahaigainen birtualizazioaren alorrean duen esperientzia azaldu zuen. Praktika egoki honetan, HETEL ikastetxeetatik 16 pertsona izan ziren eta balorazio positiboa egin zuten. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

beTEKu Zabaltzen jardunaldia, SLM (Selective Laser Melting) teknologia azalduz Goierri Eskolan

Ordiziako Goierri Eskolan, gehikuntzazko fabrikazioan AM (additive Manufacturing), metaletan 3D inpresiorako SLM teknologia beTEKu proiektuaren aurkezpena burutu dute Juanjo Igarzabal eta Aitor Zuriarrainek. Jardunaldia, Industria 4.0ren ainbat kontzeptu azalduz hasi da, gaur egun dituen erronka eta aukerak aipatuz, jarraian SLM teknologiaren funtsa azaldu da eta eskaintzen dituen abantaila, aplikazio eta adibideak azalduz. Ekitaldia amaitzeko Goierri Eskolako SLM instalazioetara eta IK4Lortekera bisita burutu zen prozesua zuzenean ikusteko, partaideek balorazio oso ona eginez.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta