HETEL

Europako Lanbide Heziketan gardentasuna areagotzeko tresnak garatzen

Aste honetan HETEL international EURspace proiektuaren bostgarren bileran Perugian, Italian, izan da. Aste honetan zehar, proiektuko kideak plataforma digital bat ateratzeko azken pausoak adostu dituzte. Plataforma honek mugikortasun proiektu batetan komunak diren ikaskuntza emaitzak  identifikatzen lagunduko duen metodologia jasoko du eta Europako Lanbide Heziketako curriculum ezberdinen arteko aspektu komunak lortzea erraztuko duena. Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleei zuzendutako ECVET sistemaren erabilera ezagutzeko prestakuntza plataforman eskuragarri egongo da. Prestakuntza honekin mugikortasun proiektuaren kalitatea bermatu nahi da. 2018ko apirilean Portugalen gai hauen inguruko prestakuntza egingo da eta bertan HETELeko bi irakaslek parte hartuko dute.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Robotika eta trokelgitzako LH Dualeko espezializazio ikastaroen hasiera ekitaldia

Euskadiko automozio sektorerako trokelgintzaren eta robotikaren alorreko LH Dualeko espezializazio programen hasierako ekitaldia egin da gaur AIC-Automotive Intelligence Centerren Boroako instalazioetan. HETELek antolatu ditu programok AIC-Automotive Intelligence Centerrekin elkarlanean, eta Lanbide eta LHko Sailburuordetzaren laguntza jasotzen dute. Ikasturte hasierako ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Teknologiako eta LHko Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikar Lamadrid; HETELeko lehendakari Julen Elgeta; AIC/ACICAEko Ezagutzaren Kudeaketako zuzendari Aitor Ruiz; bai eta prestakuntza honetan parte hartu duten LHko ikastetxetako ikasle eta irakasleak ere. Ekitaldiaren amaieran bisita egin zaie AICren instalazioei, bertan baitaude arintzean, fabrikazio aurreratuan eta ibilgailuen garapen birtualean espezializatutako zentroak, bai eta Gestamp Technology Institute bera ere. Puntako ekipamendu horiek ekimena jorratzeko gune ezin hobeak dira, ikasleek benetako lan eremuan jarduteko aukera izango baitute, beraien ikaskuntzan lagungarri izateko egokitzapenak eginda. Zehazki, alde batetik pieza metalikoa lortzeko trokelak diseinatu eta fabrikatzeko ikastaroa (trokelgintzakoa) abian jarri da. Ikasleek enpresetako egonaldiak eta AICn eta GTIn egindakoak txandakatuko dituzte. 18 ikasle hasiko dira ikastaro horretan, eta, besteak beste, Matrici, Garita, Batz, Cie Automotive, Irudi eta Gestamp enpresetan egingo dute jarduna. Beste alde batetik, Industria oso automatizatuan ekoizpen bitartekoak kudeatzeko ikastaroa (robotikakoa) ere jarri da abian, eta, aurreko kasuan bezala, ikastaroak enpresetako egonaldiak eta AICn egindakoak txandakatuko ditu. Programa honetan 12 ikasle daude guztira, eta, besteak beste, Inser Robotica, Irudi, Ingemat, Dibal, RPK, Pierburg, Inauxa, Cikautxo, PMG eta Nemak enpresetan arituko dira.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Internazionalizazio bikain baterantz

Erasmus+ edo Global Training bezalako mugikortasun programak, Lanbide Heziketako ikasle edo tituludunak atzerrian lan esperientzia bat izatea ahalbidetzen dute. Esperientzia honek beraien lan aukerak hobetzeaz gain (baita lanpostu hobeak izateko aukera ere), hiritar globalaren kontzeptua sortzen eta bizitza pertsonala eta profesionala kudeatzeko erabilgarriak izango diren gaitasunak lortzen laguntzen dute. Ikasle eta tituludun hauek beraien atzerriko esperientziari probetxu maximoa atera dezaten, irakasleek ondorengo gaitasunak beharko lituzkete: –        – Kulturarteko eta nazioarteko gaitasunak zuzenean Lanbide Heziketako curriculumetan integratzeko gaitasuna, ikasle guztiak landu ditzaten neurriren batean –          – Mugikortasun aukerak ezagutzea, dauden programa ezberdinak, hauen kudeaketa prozesuak eta mugikortasunen zeharkako gaiak –         –  Atzerrian lan praktikak egiteko dauden bide ezberdinak eta hauetan hartzen diren gaitasunen aitorpena nola lortu daitekeen aztertzea Irakasleen gaitasun hauek hobetzeko xedearekin, mugikortasunen eragin positiboa handitzeko eta lanbide Heziketako Curriculumetan internazionalizazioa aspektu garrantzitsu giza ezartzeko,  HETELek WBL Summer School (WBL uda eskola) Europar proiektuaren lehenengo bilera parte hartu du Kolonian. Italiako Uniser erakundeak koordinatzen duen Europar proiektu honetan Alemaniako, Frantziako, Portugalgo eta Esloveniako bazkideak ere badaude. Hasierako bilerako egun bi hauetan, 2018ko ekaineko azken astean izango den udako eskolaren estruktura diseinatu eta ikasketa helburuak zehaztu dira.   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Diseinua International proiektua prestatzen hasi gara

BBK eta Vital Fundazioei esker ikasturte honetan, HETELeko ikasle eta irakasle talde batek Diseinua Internatinal nazioarteko proiektuan parte hartuko du, e-motive metodologia jarraituz. Aste honetan Holandako ROC Da Vinci eskolako Martin Borsje gurekin izan dugu. Parte hartuko duten ikastetxe guztietan izan da instalazioak ikusten eta bertako irakasleekin bildu da. Bisita honen helburua, proiektua abian jarri ahal izateko, Euskadiko eta Holandako ikasleek elkarlanean ebatzi behar duten erronka zehaztea eta diseinatzea izan da. Urtarrilean Holandako ikasleak Bizkaia eta Arabara etorriko dira herrialde ezberdinetako lantaldeak egiteko. Momentu horretan, taldekideak elkar ezagutzeaz gain, ebatzi behar duten erronka aurkeztuko zaie. Bi hilabetetan zehar, ikasle hauek elkarlanean arituko dira herrialde ezberdinetako kidez osatutako lantaldeetan. Lan egin ahal izateko, teknologia ezberdinak erabiliko dituzte (e-maila, skype, etabar). Proiektu honetan arituko diren ikasleak, elkarlanean ikasteaz gain, klabeak diren bestelako gaitasun batzuk ere landuko dituzte, hala nola, ingelesa, kutura ezberdinetako taldeetan aritzea, autonomia edo autogestioa. Abantean!   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

4.0. pertsonen gaitasunei buruzko eztabaida HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOETAN

Aste honetan zehar, HETEL ikastetxeetan 300 pertsonak baino gehiagok eztabaidatuko dute 4.0. industriaren aroko aurrerapen teknologikoei dagokienez izan beharreko gaitasunen inguruan. Ekintza hori Lanbide Heziketako Europako Astearen baitan dago (European Vocational Skills Week), eta aurten “Aurkitu zure talentua” du leloa. Parte hartuko duten 21 ikastetxeetan, hiru agentez (ikasleak, irakasleak eta enpresak) osaturiko talde batek gaiaren inguruan eztabaidatuko dute, eta gero bideokonferentzia bidez konektatuko dira azterketa dagoeneko egin duten beste bi ikastetxerekin, hausnarketak partekatzeko. Ondorio horiek guztiak HETELen jasoko dira. Jardunaldietan, mota honetako galderei erantzuten saiatuko dira: Pertsonek funtsezko zein gaitasun izan behar dituzte etengabe aldatzen ari den ingurunean? Gaitasun horiek Lanbide Heziketako ikastetxeetan beregana daitezke? Zein balio hartu behar dira kontuan kontratazio berri bat egiten denean? Izan ere, aldaketen gaur egungo abiadura kontuan hartuta, teknologia arloan batez ere, ikastetxean ikasitako ezagutza asko zaharkituta geratzen dira berehala. Hori dela eta, lan bizitzan zehar bereganatutako prestakuntza inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta horrek are gehiago nabarmentzen du zeharkako eskumen batzuek duten garrantzia. Eztabaida horietan parte hartuko dute, besteak beste, Ikusi, Euskaltel, RPK, Goimek-Danobat, CIE Egaña, Jema Energy SA (Irizar Taldea), Talleres Elimotor, Prasa, Wolco, Batz Araluce, Ekin eta Noraybio enpresek.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL International Italian LAIT 4.0. proiektuan lanean

Aste honetan HETEL international Italiako Alba herrian da LAIT 4.0. Erasmus+ proiektuko kideekin batera. HETELek koordinatzen duen proiektu honek, ondorengo bazkideak ditu: Dundee and Angus College (UK), ROC Da Vinci College (NL), KTPMC (LT), APRO Formazione (IT) eta IK4 Tekniker. Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako 5 egunetako ikastaroan parte hartu ondoren, HETELen 10 ikastetxeetako 28 irakaslek erronka handia daukate aurrean: enpresa txikiei diagnostiko teknologikoak egitea. 2018an diagnostiko teknologikoekin hasi ahal izateko, hauetan jarraitu beharreko metodologia eta formatua bilera honetan zehaztuko dira. Ondoren, Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetan egindako lan hau errepikatzea ahalbidetzeko asmoz, jarraitutako prozesuari buruzko gida garatuko da. Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean eskuratu dezakezu: www.lait40.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketa industria 4.0.ra hurbilduz

HETELek LAIT 4.0. proiektua koordinatzen du. Erasmus+ KA2 proiektu honek, Lanbide Heziketako irakasleen ezagutza, trebetasunak eta konpetentziak ezagutzea du helburu. Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako ikastaroan parte hartu ondoren, irakasleak erronka handia daukate aurrean: ikasitakoa lankideei eta ikasgeletara eramatea. Honela, ikasle etorkizuneko lantegietako langileak izateko hobeto prestatuta egon daitezen. Hau Aurrera eramateko, atzo Goierrin “Lanbide Heziketa industria 4.0.ra hurbilduz”. Jardunaldi honetan industria 4.0.a errazten dituzten teknologia ezberdinak, eta hauek enpresen ereduan daukaten eragina errepasatu dira. Honetaz gain, robotika kolaboratiboaren erabileren, errealitate birtualaren, metalezko fabrikazio gehigarriaren eta soldadura birtualaren erakusketak egin ziren. Arratsaldean, proiektuko kidea den IK4 Tekniker bisitatu zen. Informazio gehiago eta material ezberdinak proiektuaren web orrialdean eskuratu ditzakezu: www.lait40.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL International Italian dago, automobilgintza arloko funtsezko trebeziak lantzen

HETEL International Lancianon (Italian) dago aste honetan, «Auto4.0 – 4.0 automobilgintzan prestakuntza emaitzak ulertzen eta lortzen» izeneko elkarte estrategikoen Eramus+ proiektuko bazkideekin batera. Proiektuaren helburu nagusia hauxe da: automobilgintza arloko langile trebatuek etorkizunean behar izango dituzten funtsezko trebeziak aurreikustea eta ikasmaterial didaktikoak eskaintzea horien etengabeko prestakuntza indartzeko eta 4.0 industriaren aldaketetara egokitzen laguntzeko. Proiektu horretan, HETEL AIC – Automotive Intelligence Centrerekin lankidetzan arituko da, enpresa kideetako langileen kualifikazioa hobetzeko asmoz. Honetaz gain, Italiako, Erresuma Batuetako eta Alemaniako kideak ditugu proiektuan. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL international Dundeen dago Delta proiektuko lehenengo bileran

DELTA Erasmus+ KA2 proiektu bat da, lanpostuko ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duena. Proiektuak irauten dituen urte bi hauetan, ondorengo emaitzak lortuko dira: –          Enpresek Lanbide Heziketari buruz daukaten informazioa hobetzea. Enpresen beharrak zeintzuk direzen galdetzetik, Lanbide Heziketako ikasleak enpresara zein hobekuntza eraman dezaketen galdetzera pasatuko gara. ikasleak beraien ikaskuntzan erabilitako metodologiarekin ikasitakoa, egindako proiektuekin, nazioarteko esperientziarekin eta bestelakoekin lortutako konpetentziak enpresak bere onurako erabili ahal izatea daukagu helburutzat –          Enpresako tutoreak daukan inportantzia azpimarratzea, ikaslea gidatzeko duen kapazitatea hobetzea, ikastetxearekiko erlazioa handitzea eta tutoreak lanpostuko ikaskuntzan daukan garrantzia aitortzea –          Enpresek egiten duten ikasleen harrera prozesua egituratzea, ikasleak lantokiko egonaldiak enpresa ezberdinetan egiteko aukerak aztertzea, lantokiko ikaskuntzaren zati bat atzerrian egiteko aukera ere aintzat hartuz. HETELen dagoeneko lagunak ditugun Dundee and Angus collegeko kideekin lan egiteko aukera berri bat izateak pozten gaitu, baita Suedia, Italia, Alemania eta Errumaniako kide berriak ezagutzeak ere. DELTA proiektuarekin abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Elektronikako prestakuntza LHn. EPRALIMA bisitatu dugu

HETEL internationalek Portugalgo EPRALIMA eskola bisitatu du, PBP in VET Erasmus+ proiektuaren esparruan. Aurrekoetan legez, proiektuko kideek motoreen konexiorako PIC moduluaren ebaluazioa egin dute. Oraingo honetan Portugalgo kideek sortutakoa. Hurrengo bilera Bilboko Deustuko Salesiarrak ikastetxean izango da. Berau proiektuan parte hartzen duen HETEL abantean ikastetxea da. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta