HETEL

La Salle Berrozpek Irlandako SERC ikastetxea bisitatu du

Irlandako Lanbide Heziketa ikastetxeetan egiten dena hobeto ezagutzeko Bangor eta Lisburneko Campusak bisitatu ditugu HETELen Erasus beka bati esker. Gure helburua Irlandako Lanbide Heziketa ezagutzea izan da, baita bertan dituzten ikastaro mota ezberdinen berri izatea eta bertako irakasleekin harremana egitea ere, beraien laguntzarekin gure ikasleek atzerriko hizkuntza gaitasuna handitzeko proiektu kolaboratzaileak martxan jarri ahal izateko. Ikastetxe hauen ezaugarri nagusietako bat enpresen berrikuntzaren alorrean egiten ari diren esfortzua da, enpresen produktibitatea hobetzeko edo produktu eta merkatu berriak garatzen laguntzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ángeles Custodios Ikastetxeari ongi etorria ematen diogu

Bilbon egoitza duen Angeles Custodios ikastetxea HETEL elkarteko kide berria dugu. Momentu honetan beraz, 24 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu. Ikastetxe honek erdi mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak ematen ditu eta bere eskaintza, orokorrean, Osasungintza familian oinarritzen da. HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Ángeles Custodios ikastetxeak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LAIT 4.0 PROIEKTUAREN AZKEN BILERA LITUANIAN (BAINA EZ DA BUKAERA IZANGO!)

HETELek koordinatzen duen eta bazkide moduan Dundee and Angus College (UK), ROC Da Vinci College (NL), KTPMC (LT), APRO Formazione (IT) eta IK4 Tekniker dituen, LAIT 4.0. Erasmus+ KA2 proiektuaren azken bilera Kaunasen, Lituanian, izan da aste honetan. Proiektu hau 2016an hasi zen eta bi fasetan banatu izan da: lehenengo fasean Lanbide Heziketako irakasleak prestakuntza jaso dute, industria 4.0ren alorrean, teknologia berritzaile hauek enpresetako negozio ereduak nola aldatzen ari diren landuz. Ondoren, bigarren fasean, aukeratutako enpresetan diagnostiko teknologikoak egin dira. Hauen bitartez enpresen heldutasun digitala neurtu da eta, batez ere, ezagutza handiagotu da, Lanbide heziketako ikastetxeak etorkizuneko industriarako bidean enpresak lagundu ahal izateko. Proiektua helmugako zuzenean badago ere, parte hartu duten erakundeok argi daukagu hau hasiera bat baino ez dela izan, eta ekintza ezberdinetan lanean jarraituko dugu gure ikasleei ahalik eta prestakuntza onena emateko 4.0 profesionaletan bihurtu daitezen. Informazio eta baliabide gehiago proiektuaren webgunean daukazue: www.lait40.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL internationalek SIMPLE proiektuko bazkideak hartu ditu inklusioari buruz aritzeko

Aste honetan SIMPLE Erasmus+ proiektuko kideak Bilbon hartu ditugu proiektuaren hirugarren nazioarteko bileran. Gure elkarteko kideak diren Otxarkoaga ikastetxea eta Peñascal Kooperatibak, etorkinen integrazioa errazteko erabiltzen dituzten ekintza eta metodologia ezberdinak erakutsi zituzten bilera honetan. Otxarkoagan lehenengo harrera programaren arduradunarekin egoteko aukera izan genuen eta programa honetan parte hartu izan duten Moroko eta Pakistaneko ikasle banarekin ere. Peñascal Kooperatiban ikasle etorkinen motibaziorako erabilitako ekintzak erakutsi zituzten, ikasleak beraien onena atera dezaten eta beraien hezkuntzan rol aktiboa izan dezaten, gainera beraien egoera berdinean dauden beste pertsona batzuei laguntza emanez erabilgarri ere sentitu daitezen. Oso esperientzia polita izan da ikasteko, partekatzeko eta prestatzen ari garen praktika egokien gidan sartzeko ere!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Maria Inmaculada Ikastatetxeari ongi etorria ematen diogu

Donostian eta Bilbon egoitzak dituen Bilboko Maria Inmaculada ikastetxea HETEL elkarteko kide berria dugu. Momentu honetan beraz, 23 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu. Ikastetxe honek erdi mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak ematen ditu batez ere, baita goi mailako ziklo bat ere. Bere eskaintza, orokorrean, Osasungintza eta Gizarte eta kultur zerbitzuak familietan oinarritzen da. HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Maria Inmaculada ikastetxeak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

PBPinVET Europar proiektuaren azken bilera Atenasen

Bi urtetan zehar Elektronikako Oinarrizko Lanbide Heziketako eta erdi mailako Heziketa zikloetako ikasle eta irakasleentzat materialak garatu ondoren, aste honetan Grezian azken modulua bukatu dugu, sentsoreei buruzkoa hain zuzen ere. Proiektu honetan elektronikako gaitasunen garapenerako modulu ezberdinak sortu dira, mikrokontrolatzaileak programatzeko PBPen erabilerarekin lotutakoak. Guztira 6 modulu sortu dira periferiko ezberdinen erabileran oinarritutakoak (teklatua, LCD pantaila, motore eta sentsore ezberdinen erabilera…). Material guzti hauek jasotzen dituen manual osoa ingelesez, gaztelaniaz, turkieraz, errumanieraz, Italieraz, grekeraz eta portugaleraz, proiektuaren web gunean eskuragarri izango da: www.pbpinvet.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikasleak Europan. Abantean!

Maiatzak 3an Oinarrizko Lanbide Heziketako 14 ikasle, bi laguntzailerekin batera, Milanera joan ziren Erasmus programari esker, bertan 28 egunetan enpresa ezberdinetan praktikak egingo dituzte. HETELeko 5 ikastetxetakoak dira ikasleak: Peñascal, Otxarkoaga, Zulaibar, Urnietako Salestarrak eta Goierri eskolakoak. Egonaldi bikaina opa diegu! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Enpresa instruktoreen eginkizunari buruzko nazioarteko bilera Durangon

Erasmus+ programak diruz lagundutako eta Eskoziako Dundee&Angus College ikastetxeak koordinatutako DELTA proiektua iazko urrian jarri zen abian, helburu bikoitzarekin: alde batetik, LHko ikastetxeetan gertatzen dena enpresetara eramatea (ikasleek nola ikasten duten, nola eguneratzen diren irakasleak enpresen premietara, nazioarteko zer esperientzia eskaintzen zaizkien bi kolektibo horiei…) eta, beste alde batetik, enpresa instruktorearen figuraren prestakuntza eta aitorpena hobetzea. Izan ere, instruktorea arduratzen da LHko gure ikasleak hartzeaz eta beraien prestakuntza osatzeaz, lan merkatuan txertatzen direnean beraien kalitate profesionala guztiz bermatuta egon dadin. Egunotan, Alemaniako, Eskoziako, Errumaniako, Suediako, Italiako eta HETELeko erakundeek osatzen duten proiektuko taldea Durango bildu da, aipaturiko lehen helburua betetzeko bidean batzuek eta besteek egin duten lana partekatzeko asmoz. Bide horretan, erabilera errazeko tresna bat sortu dugu, ikasleak bere burua enpresaren aurrean aurkeztu behar duenean, jardun hori errazteko; hala, bere konpetentzia profesionalak eta pertsonalak aurkezteko aukera emateaz gain, LHko zein ikastetxetan ikasi duen ere adieraz dezake. Hain zuzen ere, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Arratiako Zulaibar Lanbide Heziketa ikasteguko bi ikaslek irakasleekin batera prestatu duten portfolioa aurkeztu dute bileran. Bigarren helburua lortzeko lana ere bileran bertan abiarazi da. Horretarako, HETELen ikastetxeetako bi irakasleren lankidetza jaso dugu: MGEPko Mikel Garciarena eta Zulaibarko Arkaitz Bernaolarena. Hurrengo fasean, lantalde bat osatuko da enpresekin batera, beraien ekarpenak jaso eta LH dualeko sisteman parte hartzen lagunduko dien tresna erabilgarri bat prestatzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketan kredituak ezartzeko esperientzia pilotua

EURspace proiektuak, Europako Lanbide Heziketa sistemen artean ikasketa emaitzen konparaketa eta ECVET kredituen ezarpena egiteko metodologia garatzea du helburu. Bi urtetan zehar, herrialde ezberdinetako 3 – 4 EQF mailako Sukaldaritza kurrikulumetan lan egin dugu: Portugal, Lituania, Espainia, Turkia, Errumania eta Frantzia. Herrialde bakoitzeko ikasketa emaitzak identifikatu ditugu eta matrize bat sortu dugu komunean ditugunak antzemateko. Aste honetan, Portugalen, aurrera pausu bat eman dugu baliokidetasun matrizeak prestatu ondoren, eta, Sukalde arloko LH programen ikaskuntza unitateei, ECVET kredituak ezarri dizkiegu, Europar Parlamentuaren eta ECVET lantaldeen gomendioak jarraituz. Europar Lanbide Heziketaren marko komun bat lortzea zaila da, baina lehenengo pausuak ematen gabiltza. Laster proiektuaren webgunean erabilitako metodologia eskuragarri izango duzue. Ez ezazue galdu! www.eurspace.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Eskerrik asko 2018ko HETEL Sarian lagundu gaituzuen guztioi

Apirilaren 16ean, HETELek “Lanbide Heziketarekiko Konpromisoaren HETEL Sariaren” seigarren edizioa egin zuen Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan, aurten 4.0 Pertsonei buruzkoa. HETELek Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako Sailburua eta Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua bildu ditu ekitaldi honetan. Hauek 4.0 Pertsonen gaineko gogoeta eta Lanbide Heziketari buruzko beren ikuspegia eskaini ahal izan dute. Gainera, bertan parte hartu dute HHTEK – HETEL Hiruki Teknologikoak ekimenean izandako enpresa eta ikasle batzuk ere (Iker Usabiaga – Danobat, Elur Mujika – Bellota y Josu Etxebarria – RPK eta Sarah Yamamoto – Egibide, Zigor Akarregi- Lea Artibai eta Unai Cagigas – MGEP). Julen Elgeta HETELeko buruak azaldu duen moduan, HETEL Sariak EAEko Lanbide Heziketa sustatzeko lan handia egin duten erakundeak saritu nahi izan ditu eta aurten honako hauek izan dira: Confebask, Parke teknologikoen Sarea eta Gipuzkoako Ekide enpresa. Roberto Larrañagak, Confebaskeko Presidenteak, Itziar Epalzak, Parke Teknologikoen Sareko Zuzendariak eta Joseba Mandalunizek, Ekideko Presidenteak, jaso dituzte Sariak Sailburuen eta Julen Elgeta presidentearen eskutik. Ekitaldian erakunde askok parte hartu dute, eta HETELetik asko eskertzen dugu hori. Partaidetza oparo horrek bultzada handia ematen die Euskadiko Lanbide Heziketak aurrera egiteko horren beharrezkoak dituen ahaleginen lerrokadurari eta lankidetzari. Amaitzeko, Euskaltel eta BBK eskertu nahi ditugu, aurten ere Lanbide Heziketarekiko Konpromisoaren Sari hau babesteagatik. Eskerrik asko eta abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta