HETEL

Adimen emozionala, gaitasun digitalak eta ekintzailetza

Aste honetan HETEL international Pescaran (Italia) izan du bilera EIDE Erasmus+ proiektuko kideekin. Proiektu honen helburua Lanbide Heziketako ikasleen ekintzailetza prestakuntza indartzea da, ikaslearen adimen emozionala eta gaitasun digitalak garatuz. Bilera honek bazkideak garatutako edukiak izan zituen hizpide. Material hauekin lanbide heziketako ikasleei zuzendutako online ikastaro bat osatuko da eta irakasle eta ikasleak ikastaro hori erabiltzeko manuala garatuko da, ikasgelan erabiltzeko bestelako ariketa batzuekin batera. Online ikastaroa irailean eskuragarri egongo da proiektuaren web gunean: http://www.eideproject.eu/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Trokelgintzako adituen laugarren promozioa abian da

Gaur Poiteknika ikastegia Txorierrrin egingo den “Trokel diseinua eta fabrikazioa, xafla metalikozko piezak eskuratzeko” espezializazio ikastaroaren aurkezpen jardunaldia izan dugu. Jardunaldi honetan, 4 Lanbide Heziketako ikastetxetako (Txorierri, Maristak, Somorrostro eta Deustoko Salestarrak) 9 irakaslez osatutako lantaldeak espezializazio ikastaroaren planteamendua, edukiak eta metodologia azaldu du. Ondoren ikastetxeko instalazioak bisitatu dira. Parte hartzen duten 8 ikasleak momentu honetan enpresetan daude lanaldi osoan (Estampaciones Rubi, RPK, MB Tooling eta ITP) eta irailetik aurrera enpresako egonaldia Politeknika Ikastegia ikastetxeko ikastaroarekin partekatuko dute. Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren, enpresen eta Bankia Fundazioaren laguntza jasotzen du. Zorte on guztioi! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ekintzaile jokabidea Lanbide Heziketan barneratuta al dago?

Ekintzailetza Europar herrialde gehienetako Lanbide Heziketa zikloak barneratuta daukaten kontzeptua da. Euskal Herriaren kasuan “Enpresa eta ekimen sortzailea” goi mailako Lanbide Heziketa ziklo guztietan ematen den ikasgaia da. Hala ere, batez ere enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko prozesua du ardatz moduan. Honetaz gain, ikasgai bakar batetik jokabide ekintzaileak sustatzea oso zaila da. Hau izan da CiTE (Confidence in Teaching Entrepreneurship) ekintzailetza Lanbide Heziketako kurrikulumetan nola barneratzen den ezagutzea helburutzat duen Erasmus+ proiektuaren abiapuntua. Honetarako Erresuma Batua, Espainia, Finlandia, Holanda, Frantzia, Portugal, Luxenburgo eta Estoniako materialak aztertuko ditugu, landuta ez dauden alderdietako materialak garatzeko asmoz. Egoera aztertzearen lehenengo fasea ia bukatuta, Finlandiako Tampere herrian bildu ginen bazkide guztiak, Erresuma Batuko College Partnership-ek koordinatuta. Bilera honetan, ekintzailetzan prestakuntza emango duen irakaslearen profil idealari buruz izan dugu eztabaida, profil hau garatzeko materialak sortzeko helburuarekin. Bilera honetan HETEL ikastetxeetako 2 irakasleren partaidetza izan genuen, Donostiako Nazaret zentrokoa eta Gasteizeko Egibidekoa, emaitza hauek lortzen lagunduko digutenak. Hurrengo hilabeteetan material hauetako edukiak landuko ditugu eta Durangon irailean izango dugu hurrengo bilera. Proiektuari buruzko informazioa web orrialde honetan jarraitu dezakezu: https://www.citeerasmus.com/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

#LHaitzindariak kanpaina habian da. Abantean!

Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, emakumeak ezarritako moldeak hautsi eta Lanbide Heziketa industriala egitea helburutzat duen #LHaitzindariak proiektua aurkeztu da. Ikasketa hauek egiten duten emakume kopurua %10a da, hau dela eta, HETELek, bbk babesle nagusi moduan eta Euskaltelen laguntzarekin, kanpaina hau habian jarri du. Kanpaina honetan HETEL ikastetxeetako 10 ikasle ohik parte hartu dute (Ainara Carreras, Ana María Sterciuc, Ane González, Edurne Fernández, Erika Domínguez, Leire García, Marta Vázquez, Nerea Oria, Noelia Tejerina eta Yaiza Guerra). Neska hauek heziketa ziklo industriala egin ondoren, beraien lanpostuetako esperientzia azaltzen digute. Mila esker guztiei proiektu hau ahalbidetzeagatik eta neska gazteei Euskadiko lanpostu industrial batzuen berri ematearren! Azkenik, Ana Villate, Carmen Arrazola, Garbiñe Biurrun eta Irati Astondoa eskertu nahi ditugu, beraien esperientzien berri ematearren eta beste emakume batzuk beraien istorio propioa idazteko erreferentzia izateagatik. Kanpainako materialak esteka honetan eskuragarri dituzue: https://web.somoscaidalibre.com/index.php/eu/aitzindariakfp

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

AUTO 4.0 erasmus+ proiektuaren bilera Berlinen

Erresuma Batua, Alemania, Italia eta Euskadiko bazkideak Berlineko Dekra eskolan bildu dira. Bilera honetan 2 emaitza garrantzitsu lortu dira, eta honek, aurrerapauso handia suposatu du AUTO 4.0 proiektuarentzat. Lehenengo eta behin, bazkideak hautemandako 19 profil profesionalen gainean eztabaidatu da, eta honen emaitza “Automoziorako mekatronika digitala X.0” profil profesional berria izan da, 6 “operazio” profilen eta “datuen kudeaketa”ko profil bat batzen dituena. Ondoren, partaideak profil profesional honen konpetentzien gainean egin zuten gogoeta, eta gaitasun espezifiko eta orokorren zerrenda garatu zen. Bukatzeko, bazkideak ikasleak konpetentzia horretan prestatzeko 4 pausuko ikuspegia definitu zuten. Hurrengo pausuak Automoziorako mekatronika digitala X.0 profil profesionalaren doitzea eta material pedagogikoa garatzeko erabiliko den txantiloia bukatzea izango dira. Orokorrean nazioarteko bileraren emaitza oso ondo baloratzen da eta Malte eta Dekraren harrera eskertzen da.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

MOBILITEACH proiektuko bilera Slovenian , La Rochellen izango den udako eskola prestatzen

Pasadan astean HETEL international Mariborren (Slovenia) izan zen Mobiliteach Erasmus+ proiektuaren 4. bileran, Frantziako La Rochelle herrian izango den udako eskola prestatzen. Aurreko urtean Bolonian (Italia) izan zen udako eskolaren planteamendu bera izango du aurten ere. Frantziako, Italiako, Sloveniako, Alemaniako eta Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleak bilduko dira mugikortasunaren alorrean dituzten esperientziak partekatzeko. Hala nola, ikasleak nola prestatzen dituzten kulturaniztasunaren eta profesionaltasunaren aldetik, atzerrian daudenean zer nolako laguntza ematen dieten, nola egiten duten ikasleen jarraipena mugikortasuna kudeatzen duten enpresekin lankidetzan edo nola kudeatzen diren mugikortasun bekak  administrazioa, difusioa eta jasangarritasunaren aldetik. La Rochelleko uda eskola uztailaren 8tik 12ra izango da eta HETELeko 2 irakasleren partaidetza aurreikusita dago. Laster programa osoa eskuragarri izango da www.mobiliteach.net webgunean.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Holandako Skills txapelketa ezagutzen

HETELek kudeatzen dituen Erasmus+ mugikortasun bekak erabiliz, Xabier Puertas, La Salle Berrozpeko irakaslea, eta Karmelo Usategi, Zulaibarrekoa, Holandan izan dira 4 egunetan zehar Skills txapelketa nazionala nola prestatzen duten ikusteko (antolaketa metodoa, estruktura, baliabideak, etabar). Alde batetik, Zwolleko Deltion College eta Rotterdameko Albeda College Lanbide Heziketako ikastetxeak ikusi zituzten, bertan ikastetxeen neurriaz eta Lanbide Heziketari ematen dioten garrantziaz ohartzeko aukera izan zutelarik. Honetaz gain, Skills txapelketetan parte hartuko duten ikasleak nola prestatzen dituzten aztertzeko aukera izan zuten. Halaber, Holandako Skills txapelketa nazionala bisitatu zuten, Skills The Finals 2019, eta bertan herrialde horretako ikasleek jasotako trebetasunak ikusi ahal izan zituzten.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek zibersegurtasuneko Erasmus+ europar proiektua bat koordinatzen du

HETELek CyVETsecurity izeneko Erasmus+ europar proiektuko kideak bilduko ditu Durangon. Hain zuzen ere, Ipar Irlandak, Eskoziako, Holandak, Finlandiak eta Estoniak hartzen dute parte proiektuan. CyVETsecurity proiektuaren helburua Europa seguruagoa egiten laguntzea da eta, ildo horretan, zibersegurtasuna LHko ziklo guztietako zeharkako konpetentzia bihurtzea, ikasle guztien konpetentzia digitalen zorroan egon dadin. Izan ere, sare sozialak eta mugikorretarako aplikazioak ugaldu ahala, partekatzen den informazioaren eta datu pertsonalen segurtasuna, gero eta gehiago, sareko erasoen pean dago. Enpresaren munduan, eta batez ere informazio garrantzitsua erabiltzen duten sektore batzuetan, arriskua era esponentzialean handitzen da. Testuinguru horretan, lanbide-profil mota bakoitzerako zibersegurtasunari lotutako ikaskuntza-emaitzak identifikatzeko jardunari amaiera eman nahi zaio proiektuaren bigarren bilera honetan. Datorren ikasturtean LHko ikastetxeetan konpetentzia horiek barneratzeko materialak lantzea izango da hurrengo urratsa. Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean: www.cyvetsecurity.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Diseinua International proiektuari bukaera eman diogu Holandan

Pasadan astean La Salle Berrozpe, Egibide, Somorrostro eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia HETEL ikastetxeetako ikasle eta irakasleak Holandan izan ziren. Azken 2 hilabeteetan HETEL lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ROC Da Vinci Holandako Lanbide Heziketako ikasleekin batera diseinatu dituzten proiektuen aurkezpenak egitera joan ziren. Aurten ikasleek harizpi injekziozko makina bat diseinatu dute, nazioarteko lantaldeetan arituz (Holanda – Euskadi), eta Holandan proiektuen aurkezpenak egin dituzte ingelesez 60 pertsonen aurrean (ikasle, irakasle eta enpresetako kideak), egindako lanari buruzko galdera tekniko guztiei erantzunez. Aurkezpenak bukatzean 3 proiektu onenen rankinga egin zuten, aurkezpena, planoen kalitatea eta fabrikatzeko erraztasuna irizpideak kontuan izanda. Esperientzia hau bbk eta Vital Fundazioei esker burutu ahal izan dugu. Orokorrean oso aberasgarria izan da ikasle eta irakasleentzat, alderdi teknikoaren aldetik eta batez ere, garapen pertsonalari dagokionez. Duela 3 ikasturte habian jarritako esperientzia honekin jarraitu ahal izateak asko pozten gaitu eta gure ikasleei aukera hau ematen jarraitu nahiko genuke!!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lehen urratsak robotikaren alorreko Europar kurrikulumaren bidean

Aurreko astean HETELen ordezkariak Danimarkako Roskilde Technical College Lanbide Heziketa Eskolan, Norvegiako, Finlandiako eta Danimarkako ordezkariekin bildu ziren. Bileraren helburua Erasmus+ KA2 programaren esparruan lankidetza baterako oinarriak ezartzea izan da. Batzarrean, robotikako europar kurrikuluma ezartzeko helburua duen Europar proiektuaren euskarriak definitu dira eta gaiaren gaineko ideia interesgarriak partekatu dira. Honetaz gain, Roskilde Technical College Lanbide Heziketa eskola eta Aplika enpresa bisitatzeko aukera izan dugu. Bertan izandako harrera eskertzekoa da. Mila esker! Hartu-eman interesgarria izan da! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta