HETEL

SIMPLY INCLUDED SUEDIAN HASI DA!

Simply INCLUDED Erasmus+ KA2 proiektuak Lanbide Heziketa ikasleak eta ikasle ohiak inplikatzea du helburutzat, hauek beraien Lanbide heziketarako eta lan merkaturako bidean bere istorioak parteka ditzaten, beste migratzaile batzuk gidatu eta inspiratzeko. Proiektu honek migratzaileak Europan ahaldundu nahi ditu beraien istorioen bideoak partekatuz. Honetaz gain, Lanbide Heziketako irakasleentzat kit bat sortuko da, geletan hezkuntza inklusiboa errazteko. Aldi berean, irakasle talde batek aniztasunaren kudeaketari buruzko prestakuntza jasoko du Islandian, Europan arlo honetan ospe handia duen erakunde batengandik (Intercultural Iceland). Bukatzeko, proiektuaren baitan bideoak ekoiztuko dira proiektuko herrialde desberdinetan lana eskatzeko prozesua azaltzeko: Alemania, Turquía, España, Suecia eta Eslovenia. Proiektu honetako kideak aldez aurretik, SIMPLE INCLUDED proiektuaren ernamuina izandako SIMPLE proiektuan elkarrekin aritu dira lanean. Oraingoan ere HETEL elkartekidea den Otxarkoaga eskolaren laguntza izango dugu proiektu honetan, beraiek arduratuko dira irakasleentzat egingo den kit horretaz. Ana eta Kepa proiektu honetan izatea zoragarria da!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL proiektuen azokaren zazpigarren edizioa, abantean!

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektuen azokaren zazpigarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu – berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago. Edizio honetan 9 ikastetxek (Zulaibar, Jesuitak Indautxu, Politeknika ikastegia Txorierri, La Salle Berrozpe, centro Somorrostro, Peñascal, Egibide, Goierri eskola eta Maristak Durango) IKT, fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, robotika, bioteknologia, energia eta automozioa arloetako eta zeharkako 18 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: 3D utilajeen inpresioa 4.0 industrian, Zibersegurtasun industriala, FabLab edo GarageLab proiektuak). HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da.  Ekitaldian 45 pertsona inguru izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELeko eta Holandako ROC Da Vinciko ikasleen arteko lankidetza abiarazi dugu

Diseinua International proiektuaren edizio berri bat abiarazi da. Proiektu horretan, HETELeko Lanbide Heziketako 5 ikastetxetako (La Salle Berrozpe, Salesianos Deusto, Zulaibar, Somorrostro eta Egibide) eta Herbehereetako ROC da Vinci ikastetxeko ikasleak lankidetzan ari dira erronka bat ebazteko. bbk eta Vital fundazioen laguntzari esker, Euskadiko pertsonen mugikortasunen zati bat ordaintzen da. Oraingo honetan, hauxe da ikastetxeotako irakasleek prestatu eta ikasleek ebatzi beharko duten erronka: plastikozko hondakinen (laten, plastikoen…) bolumena murrizteko injekzio-makina bat diseinatzea. Urtarrilean Holandako ikasleak Euskadira etorri dira euskal taldekideak ezagutzera. Irakasleek ikasle guztiei erronka aurkeztu ondoren, ikasleak online eta aurrez aurre arituko dira, aurkeztu dieten erronkari erantzun egokia emateko asmoz. Erantzuna Holandan aurkeztu eta ebaluatuko dute, martxoaren 9ko astean. Proiektuan parte hartzen dutenek, proiektu bat aurrera ateratzeko elkarlanean aritzen ikasteaz gain, enpresetan funtsezkoak diren beste trebezia eta konpetentzia batzuk ere barneratuko dituzte, hala nola ingelesaren ezagutza, kultura anitzeko taldeko lana, independentzia eta autokudeaketa.  Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Portugalgo ikastetxeekin esperientziak partekatuz. Abantean!

Azaroaren 21ean eta 22an, Jokin Goioagak, Politeknika Txorierriko elektronika koordinatzaileak, HETELen Erasmus+ beka bat erabili zuen Engenharia do Porto goi mailako Institutua bisitatzeko. Bisitaren helburua industria inguruneetan zibersegurtasuna eta konfidentzialtasuna han nola tratatzen duten ikastea izan da. Eskola batzuk nola ematen zituzten ikusteko eta Joaquim Filipe, Peixoto dos Santos eta Nuno Escudeiro bezalako ISEPeko irakasleekin inpresioak trukatzeko aukera izan zuen.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELen nazioarteko estrategia indartuz

HETELek, Holandako, Ipar Irlandako, Finlandiako eta Eskoziako Lanbide Heziketako ikastetxeen sareekin batera, “Onderwijsgroep Tilburg” Herbehereetako zentroak gidatutako “VET Network of networks” erasmus+ KA03 proiektuan parte hartzen du. Proiektu honen helburua gure ikastetxeetan Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzea da, nazioartekotze-estrategia definituz eta Europako lankidetza-sarea sendotuz. Jarduera horiei esker, halaber, HETELen nazioarteko estrategia indartu ahal izango dugu, gure prestakuntza-eskaintzaren kalitatea hobetzeko. Joan den astean Arnhem herrian (Herbehereak) izan zen egitasmo handinahi horren lehen bilera. Bilera horretan proiektuaren oinarriak finkatu eta jarduerak egituratu dira. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lehenengo urratsak prestakuntza zikloetan zibersegurtasuna gaitasun gisa txertatzeko

HETEL, Erasmus+ CyVETsecurity izeneko europar proiektua zuzentzen ari da. Euskal Herriko ikastetxeek ez ezik, Ipar Irlandakoek, Eskoziakoek, Holandakoek, Finlandiakoek eta Estoniakoek ere hartzen dute parte proiektuan. Erasmus+ programak kofinantzatuta eta HETELek koordinatuta dago. Proiektuaren helburua Europa seguruagoa lortzen laguntzea da, zibersegurtasuna Lanbide Heziketako prestakuntza ziklo guztietako zeharkako gaitasun gisa txertatuz, ikasleen gaitasun digitaletako bat izan dadin. Urriaren 30etik azaroaren 19ra HETELek proiektuaren lehen esperientzia pilotuak egin ditu bere ikastetxe batean, Gasteizko Egibiden, hain zuzen ere goi mailako “Automatzizazioa eta Robotika industriala”, “mekatronika” eta “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” prestakuntza zikoetan eta erdi mailako “Sistema mikroinformatikoak eta sareak” prestakuntza zikloan. Esperientzia pilotu hauetan, 4 irakaslek (neska 1) eta 71 ikaslek (6 neska) esperimentatu dute gaitasun hauek eskuratzeko garatu diren materialekin. Lehen erronka hauxe izan da: sarera konektatutako gailuen (tableten, mugikorren…) arrisku fisiko eta digitalak ezagutzea, gure bankuko kontuak edo posta elektronikoa kudeatzeko eta Interneten nabigatzeko erabiltzen ditugunean, eta, era berean, gailu horien bidez ematen edo partekatzen dugun informazioa babestuta dagoela eta segurua (edo ahalik eta seguruena) dela bermatzeko neurriak zehaztea. Laster Zarautzeko Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxeko batxilergo eta erdi mailako heziketa zikloetako irakasle eta ikasleek erabiliko dituzte material hauek beraien gelatan. Froga hauetako informazioa jaso ondoren, beharrezkoa balitz, materialak eguneratuko lirateke. Erronka hori zein garatzeko fasean dauden beste batzuk eskuragarri daude CyVETsecurity proiektuaren webgunean (http://www.cyvetsecurity.eu/intellectual-outputs/).

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

INTENT proiektuaren lehenengo Kolonian (Alemania)

Alemaniako Ipar Wetfalia eskualdeko Lanbide Heziketa Sailak koordinatzen duen Erasmus+ programak diruz lagundutako INTENT proiektua eta HETELek bazkide gisa parte hartzen du bertan. Proiektuaren helburua lanbide-heziketaren ikuspegi globalagoa eraikitzea da, Lanbide Heziketako zikloen arteko diziplinarteko lankidetza sustatuz, 4.0 antolaketa-ereduen ildotik, non balio-kateak interkonektatutako egitura bat jarraitzen duen, malguagoa eta eskariari epe laburragoan erantzuteko gai dena. Antolaketa-mota horretan lan egiteko langileen gaitasun digitalak funtsezkoak direnez, proiektuaren lehen emaitza proiektuan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabilgarri dauden eta erabiltzen diren tresna digitalak identifikatzean datza, zehazki, balio-kateko sail ezberdinei lotutako heziketa zikloetan. Txekiar Errepublikan egingo dugun hurrengo bileran gure lana komunean jarriko dugu, proiektuaren hurrengo urratsekin jarraitzeko. HETELen webgune eta gure sare sozialen bidez informazioa emango dizuegu!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketa inklusibo baten alde lanean

SIMPLY INCLUDED proiektua 2019ko abenduaren 1ean jarriko da abian. Europako Batzordearen Erasmus+ programaren kofinantzaketa du, eta haren helburuak dira, alde batetik, migratzaileak eta errefuxiatuak gizarteratzea, enpresetan eta LHko sisteman sartuz; eta, bestetik, gizarte aniztasunaren erabilera positiboa bermatzea egitura profesionaletan. Proiektuak jarraipena emango dio lehengo Erasmus+ SIMPLE (Social Inclusion of migrants through Peer Learning Experience) izenekoari, elkarlaneko ikaskuntzaren gainean sortutako metodologiak eta material pedagogikoak garatzeko. Proiektuaren emaitzen bidez, indarrak eta gaitasunak identifikatzen lagunduko zaie migratzaile eta errefuxiatuei, Europako lan merkatuan sarbidea izan dezaten. Horrela, kolektibo hori hezkuntza eta prestakuntza sisteman txertatuko da eta, aldi berean, bere langabezia tasa murriztu egingo da. Enpresak eta, oro har, gizartea arazo horietaz kontzientziatzea ere lortu nahi du proiektuak. Bi urtean zehar, migratzaileak, LHko irakasleak eta enpresak inplikatuko ditugu proiektuan modu aktiboan, aipatutako materialak garatzeko. Project partners: KulturLIfe gGmbH (Alemania) ELAZIG MESLEKI ve TEKNIK ANADOLU LISESI (Turkia) Grm Novo mesto – center biotehnike in turizma (Eslovenia) HETEL-Heziketa Teknikoko Elkartea (Euskadi) MOBILIZING EXPERTISE AB (Suedia) InterCultural Ísland (Islandia) Informazio gehiago: https://kultur-life.de/projekte/simply-included/     Further information: https://kultur-life.de/projekte/simply-included/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Network of Networks sarearen nazioarteko topaketan egon da

Urtean behin, Network of Networks (NoN) sareak bilera egiten du partaideren baten egoitzan, Lanbide Heziketaren arloan sareko kide diren estatu eta herrialdeetan (Finlandian, Herbehereetan, Ipar Irlandan, Eskozian eta Euskadin) lantzen ari garen bide berriei buruzko informazioa partekatzeko, baita eskualdeko/estatuko sareak osatzen dituzten ikastetxeen arteko lankidetza modu berrien inguruan hitz egiteko ere. Oraingoan, topaketa Newry hirian egin genuen, Ipar Irlandan, urriaren 6tik 9ra bitartean. Aurtengo egitarauaren ardatza nazioartekotze estrategiak izan dira, eta arreta berezia eskaini zaio etxetik nazioartera zabaltzeari. Era berean, aztergai izan da Lanbide Heziketako curriculumak batera diseinatu eta ematea. Newry hiriko alkatearekin biltzeko aukera ere izan genuen. NoN sareko kideen artean aurrera damatzagun proiektuei (CyVETsecurity eta laster hasiko den KA3 egitasmoari) buruzko informazioa partekatu genuen, eta 2020rako proiektuak eta nazioarteko lankidetza moduak aztertu genituen. Aurten, HETELen ordezkari izan dira elkarteko nazioarteko proiektuetako arduraduna eta elkartekide diren Jesuitak Indautxu, Zulaibar, Otxarkoaga eta La Salle Berrozpe ikastetxeetako nazioarteko harremanetako arduradunak. Datorren urtean bilduko da berriro ere NoN, Herbehereetan, hain zuzen, lanbide heziketaren alde lanean jarraitzeko!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zibersegurtasuna, funtsezko konpetentzia mundu digitalean

Gaur egun, gero eta maiztasun handiagorekin, informazioak, salerosketak, heziketa edo giza harremanak ingurune digitalean gertatzen dira. Zenbat eta baliabide digitalak gehiago erabili informazio bilaketa eta trukean, beharrezkoagoa da dakartzaten arriskuak ezagutzea eta ulertzea, hala nola, desiratzen ez ditugun ondorioetatik babestea ere. Erasmus+ programak diruz babestutako eta HETELek koordinatutako CiVETsecurity proiektuaren helburua, izan ere, mundu digitalaren arriskuen eta datu edo informazioa babesteko beharraren gaineko kontzientziazioa da. Horretarako, alor guztietako Lanbide Heziketako irakasleentzat materialak sortuko dira. Adituen laguntzarekin sortutako material hauei esker, Lanbide Heziketako irakasleen ezagutza eta gaitasunak handitzea lortuko da, baita hauen ikasleena ere. Helburu hau kontuan izanda, zibersegurtasunarekin loturiko eta 4 profil motari egokitutako heziketa unitateak identifikatzeko tresna sortu da. 4 profil hauetako bakoitzerako heziketa unitateak definitu dira (1 profil ez teknikoa eta zibersegurtasun gaitasun basikoak behar dituena, 2 profil teknikoa eta zibersegurtasun gaitasun basikoak behar dituena, 3 profil ez teknikoa eta zibersegurtasun gaitasun handiak behar dituena eta 4 profil teknikoa zibersegurtasun gaitasun handiak behar dituena -IT profilak batez ere-). Momentu honetan heziketa unitate hauek lantzeko materialak garatzen ari gara. Proiektuaren web orrialdean materialak topatuko dituzu, irakasleak eta hauen ikasleak hezitzeko eta mundu digital seguruago bat lortzen laguntzeko. Bisita gaitzazu! http://www.cyvetsecurity.eu/intellectual-outputs/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta