HETEL eta Kataluniako ACFPI LH elkartearen topaketa Jon Labaka LHko Sailburuordearekin

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jon Labakak HETEL eta ACFPI (Kataluniako LHko ikastetxe kontzertatuen elkartea) erakundeetako ordezkariak hartu ditu. Bileran, Lanbide Heziketari buruzko Lege berriak dakartzan hainbat alderdi jorratu dituzte, eta bi erkidegoen arteko lankidetza estutzeko aukera ere izan dute.

Kataluniako ordezkarien bisita baliagarria izan da, gainera, HETEL eta ACFPI elkarteen arteko lankidetza-hitzarmenaren hurrengo ekintzak zehazteko. Ekintza horien artean daude euskal irakasleen bisita Kataluniara, aniztasunaren kudeaketa eta inklusioari buruzko praktikak ezagutzeko, eta Kataluniako irakasleen bisita Euskadira, Lanbide Heziketan erabiltzen diren metodologia desberdinei buruzko esperientziak trukatzeko.

HETELek hezkuntzaren kalitatea hobetzeko konpromiso sendoa berresten du, eta bereziki Lanbide Heziketan, sektoreko eragile esanguratsuekin lankidetzan arituz.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.